Gredos etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gredos etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko urriaren 10(a), larunbata

2020_08- Galayos ezagutzen

 Abuztua heldu berria zen ta pare bat usa generaman Galayosetara Joan nahiean, aurtengo udatik ezin zela pasa gelditu giñen ta asteburuarekin batera egun libre batzuk hartu genituen jeisteko.


Lekua ikaragarri gustatu zitzaigun, lehen egunean motxila gorarte beteta Victory aterpera hurbildu giñen bere inguruan dauden vivac batean Lau gau passtzeko.


Eskalada autoproteziokoa da, kalitate oso altuko granito honetatik gora dauden arrakala ta pitzadurak aprobetzatuz primeran babesten dena, lehen aldia zenez bertako klasikoenak gomendatu ziguten ta eskalatu beharrekoak asko ziren ta denbora gitxi, ziur laster bueltatuko garela egin gabe utzi ditugun bideak eskaletan.


GAME orrialdetik hartutako krokisa orratz aipagarriekin.



ARGAZKI BATZUK:

Refugio Victory, milesker Sarah emandako tratuagaitik.


El torreón, bertako ikonoa.


Underground-Malagon diedrotik gora Torreoira heltzeko, bidé ikaragarria.


Sartu nahi den guztia sartzeko arrakalak.


Torreoiko tontorrean


Torreoia rapelatzen


Bertako biztanleria


Kordada ezagun bat Diedro Jerónimon, estutu beharreko luzea, asko gustau jakun.



Aterpea Pequeño Galayoko tontorretik.


Ilunabarra


Aguja Negra eta bere Oeste klasikoa


Bost izarretako hotela


GAMEtik gora ToninoRe orratzera



Bertikaltasuna


Egunak aurrera joan ahala lagunak egin genituen, baia soilik janari zerbait emango genienaren trukean hurbiltzen ziren


Gran Diedrotik gora, bidé erreza baia egiteko derrigorrezkoa Gran Galayora heltzeko.


El Galayar


María Luisa orratzera igotzen Rivas Acuña ko pitzadura ebibeenteetstik gora.



Sarah, bertan pasa genituen lau arrastietako baten, elkarrizketa ederrak bota genituen garagardo bat edaten genuen bitartean.


Itzuliko gara

2020(e)ko irailaren 29(a), asteartea

2020_08_03-Galayos. Punta Maria Luisa. Rivas Acuña (160m/V)

Azken eguna, bueltako eguna, baia joan baino lehen goizetik esnatu giñen ta bertako azken klasikora sartu giñen, Rivas-Acuña bidea Punta Maria Luisara, bide ederra, hormaren erraztasunak modu ikaragarrian igarotzen dituenak. Oso arroka ona ta eskalada bertikala eta gozagarria.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 160m/V 
  • Denbora: 5 min hurbilketa kanal handitik Maria Luisa ta Aguja negra arteko bidetik.
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Jeitsiera: Tontorretik bi rapeletan mendebalderantza

Hokus Pokus blogetik hartutako topoa, primeran etorri zitzaigun.



ERREPORTAIA:

Aguja Negra eta bere mendebaldeko hormatik doan Oeste Klasikoa, goizeko lehen argiekaz.


L1 (IV/50m) tirada oso ederra, pare bat bonbito igarotzen dituena, luze guztia desekipatuta dago, baia oso bide ebidenteea duena,  bilgunera heltzeko, pare bat erastunekin.


Bilgunera heltzen, gure atzetik beste kordada bat sartu zen, oso majoak.


L2 (V/45m) tirada oso ederra, hasieran orratzetik salto bat eman behar dugu hormara heltzeko, eta pitzadura ugari dituen horma bat eskalatzen goaz terraza txiki batera heltzeko, beheko bilgunetik ikusten ez den tximini batetik bilgunera heltzeko, erastunekin baita.


Mikel tximinia ostondutik gora.


L3 (V/40m) Espoloitik aldatu behar gara, ezkerraldera, iltze batzuk topatzen ditugu diedro eder batetik gora bilgunera heltzeko, oso luze polita.


L4 (V/25m) tirada laburragoa, eskumaldetik iltze bat txapatzen da ondoren tximinia ostondu batetik gora joateko orratzeko bilgunera, eranstun asko triangulatuta, bertatik beste alderantza rapelatzeko.


Mikel Punta Maria Luisako orratzera heltzen, goizetik eta gerizpetan, abuztua izan arren plumasa ondo etorri zitzaigun.


Beste alderantza rapelatzen da, bilgune ekipatu batera heldu arte, kontuz sokekin, bertatik beste 60 metrotako rapel batean zorura heltzeko, badago aukera tarteko rapel bat gehiago iteko baia bi rapeletan ondo heltzen da zonalde errazera.


Goizeko lehen argiak Victory aterpearen gainean, bertan genuen terrazatik gosaltzen, gure zaindari, Sarah dena zijoala ziurtatuz, milesker handik pasatako egun hauetan emandako gomendio eta momentuengaitik.



2020_08_02- Gran Galayo. Gran Diedro (V/100m)

Gure hirugarren egunean, nahiko lasai esnatu giñen ta Tonino Re orratzako GAME mitiko eta klasikoa eskalatu ondoren aterpera bueltatu giñen, bertako mendi gidari bat, arrastian gerizpetan eskalatu nahi bagenuen, ezin giñela etxera bueltatu bertako Gran Galayora igo gabe, bere gran diedrotik, bide erraza baia 60 metrotako diedro ikaragarri bat duena bere hego horman, luzea ikaragarri ona iruditu zitzaigun, distantziatik ikusita, ezin genuen sinetsi gradu hori bakarrik izan zitekeela, erraza izan arren oso gomendagarria iruditu zitzaigun gainera Galayotako "orratz" altuenera heltzen da

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 100m/V (azken luzea bestela IV)
  • Denbora: 25 min hurbilketa kanal handitik Gran eta Pequeño Galayoen lepora heltzeko.
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Jeitsiera: Tontorretik II-III graduko destrepadatxoak egiten kanal handira heltzeko.
Utopia Verticaletik ateratako krokisa


ERREPORTAIA:

Mikel, lepora heldu barri, ezkerraldean La Mira ingurua.


Alboz ikusita, diedroa, luze bakar batean egiten da, 60m, erdikaldean bilgunea egiteko aukera dago, baia gomendagarria gorarte joatea.



Lehen tirada, IV+ eta 60 metro, ikaragarria, apur bat etzana, goikaldean bertikaltasuna irabazten du, iltzeren bat ta arroka zubiren bat dago, luze oso oso ona ta gozatzekoa.


Ikaragarrizko diedroa, nahi den guztia sartzeko aukera ematen duena.


Goikaldean, arrastiz diedro guztia gerizpetan aurkitzen da bere orientazioagaitik.


Mikel bigarren luzeari emateko, V-ko tirada eder bat, babaresa ikaragarri batekin, hiru aukera daude hemen, ederrena erdikoa dela esaten dute, sartu nahi den guztia sartu ahal zaio, bilgunea tontorrean montatzera.


Gran Galayoko tontorretik, Galayar ingurua.


Sarah, bere Galayo maiteekin. 


Galayos, ikaragarria.

2020(e)ko irailaren 19(a), larunbata

2020_08_02-Galayos. Tonino Re. GAME (150m/V+)

Gure hirugarren egunean, nahiko lasai esnatu giñen ta Tonino Re orratzako GAME mitiko eta klasikoa eskalatu genuen, lau luzeetan banatuta dagoena, oso tirada txuloak ditu ta gerizpetan eskalatzeko aukera ematen digu bere orientazioari esker.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 150m/V+
  • Denbora: 5 min hurbilketa 
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Nola heldu: Refugio Victorytik Punta Maria Luisara doan kanaletik gora zuzenean kanalera bidean eskumatara gelditezen da.
  • Jeitsiera: Tontorretik rapel labur bat (15m) eta ondore kanalerantza beste bat (30m) ingurukoa.


ERREPORTAIA:

Gure bost izarretako hoteleko suit-a


Lehen luzea oso tirada txuloa da (40m/IV+) bloke batzuk ebazten goaz ondoren ezkerretara tendentziarekin bilgunera heltzen gara. 



Bigarren luzea aurrekoaren tonika antzekoa dauka, pausu isolatuak ta babesteko aukera ugari (IV+/35m), bilgunea montatu gabe.


L3 (V/40m) irteera ederra ezekerretara tendentzia duena, oso ondo babesten dena, bilgunea egiteko espoloi atletiko baten azpian.




L4 (V/40m) luze onena, irteera atletiko bat pare bat iltzerekin ta ondoren plaka oso eder batean sartzen gara oso ondo babesten dena espoloi oso aereo batetik bilgunera heltzeko, katea bi boltekin, bertatik rapelatezko.

El Torreon, kordada bat bertako Underground-Malagon-eko azken luzean.


Bi rapel txikitan (20m eta 30m ingurukoak) kanalera bueltatzen gara, inguru nahiko apurtua ta arroka solte ugari duena.


Galayos