La Grave etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
La Grave etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko martxoaren 4(a), astelehena

2019_01-Ecrins, egun batzuk zero azpitik (urtero lez)

SARRERA

Azken urteetan bezala, ohitura ona hartu dugu ta urtarrila-otsaila partean Ecrinsetan dauden izotz baldintza onak aprobetxetako bidaitxua egiteko momentua heldu zan, ezin izan giñen nahi genuena bezain beste egon, arinago bueltatu behar izan behar genuen, hala ere egon giñen egunetan primeran pasa genuen.

VALLE DU CHAMBRAN: SEGURAT DU FORAN (III/3+/270m)

Bariku gauean ateratzen gara eta gaba guztia errepidean pasa ondoren, Pelvouxeko herrixkako kafetegi batean kafe bero bat hartzen dugu bizkotxo batekin, tea egiteko ura berotzen digute eta Chambran-era igotzen den errepidea igotzen dugu kotxearekin ahal dugun lekuraino.

Valle du Chambran leku oso lasaia eta basatia da, bakartia, bertan beste kordada bakar bat ikusi genuen zapatua zela kontuan izanda eta jakinda baldintzetan zegoela (Ice-fall), holako bailaretan Ceillac eta holako lekuetan ematen den masifikaziotik ihesi joan giñan eta oso egun polita pasa genuen.

Kaskada erraza izan arren, oso polita da eta tarte bertikalak baditu, etzundutako txanpa batzuekin.

Bailarara sarrera oso ederra da lekua.


Kaskadako tarte ederrena, gerizpetan dago, horrek bere ekialdeko orientazioan eskalatzea ahalbideratzen du, eguzkiak jo arren.





Pelvouxera jeisten, urtarrileko argiak oso arin joaten dira.


Gite txikitxo bat hartu genuen Saint-Martin-de-Queyrières-en, oso gustora egon giñan eta merke, lekua nahiko ondo kokatuta dago, bai Queyras-Ceillac ingurura joateko, bai Fournel-Fresnieeres-Argenterois ingurua oso gertu dauka, bai Pelvoux-Ailefroide, ta La Grave edo Briancon nahiko gertu dekoz.

VALLON DU FOURNEL: FOLIE (II/4/120m)

Hurrengo egunean, Fourneleko goiko parkingera doan pista zabalik zegoela aprobetxatuz, bertara hurbildu giñan, aurreko bisitetan, beti zegoen elurraz topera ta Hirosima sektorean saiatu ta gero beti beste leku batera mugitzera behartzen zigun, oraingoan baldintzak ezin hobeak ziren, eta parking-a kotxez gorarte zegoen.

Bailarara sartzean, beldurra bakarrik ematen du begiratzea Cholosse de Rhodes (V/4+700m; ), Nain de Ravines (IV/4/400m) (hurrengorako fitxatuta gelditu zen), Double Scoth, Martini, Dry Martini, Resurgence, Doby Dobe famatuak eta abar.



Sector Bisonoursera joan giñan, hegoaldeko orientazioko sektoreak baldintza hobeagoak baizituzten.


Palace des glaces


Mikel luzea errekuperatzen


Vallon du Fournel


Bidea rapelatzen jeisten da, sokak batzen.


VALLON DU FOURNEL: INZOGOOD (II/3/60m)

Folie ondoko kaskada erraza ta laburra, baia oso ederra, jarraian sartu giñan elurra eta eguraldi txarra sartzen zitzaigun bitartean.


Bidea bi luzetan egitea gomendagarria da, eta rapel bakar batean jeisten da.


Kotxera bueltan.


HAUT QUERAYS: FILLES DE LA MONTA 
(II/4 edo 4+/300m)

Astelhenean elur pakete ona bota zuen, eta Fresnieres eta Vallon du Founelen eskalatzeaz ahaztu giñan, La Gravera joateko errepidea nahiko txarto zegoela jakinda, garbitzen ari zirela, haranetik behera joan giñan, oingoan ezezaguna zen inguru berri batera, Haut Queraysera.

IceFall-en baldintza oso onetan zegoela ikusita hara hurbildu giñen, aproximazio laburra ta tarte bertikalak dituen izotz kaskada polita, hala ere, bertikaltasun puntu hori falta zaio luze batzuen artean dauden kanpekin apurtzen bait da,  Ceillac-eko Les formes du chaos-en antza hartu nion.



Jeitsiera nahiko luzea iten da, eta gabaz heldu giñan kotxera.


LA GRAVE. LE COLERE DU CIEL (II/3+/300m)

Gure lehen izotz bidaian, bertako errezenak eta klasikoenak egiten hasi giñan, eta haien artean Le colere du Ciel egin gabeko zerrendan gelditu zitzaigun, kilometroengatik eta elur jausi arriskua zela eta, urteak pasa ahala bertan behera gelditzen zen, oraingoan baldintza onetan zegoela komentatu ziguten ta bertara hurbildu giñan, egunaz gozatzera. 

Kaskada oso polita, nahiko tapatuta aurkitu genuen arren.lehen luzeetan arropa dezente busti zitzaigun, eskunarruak gehien bat ta bigarren eskunarru parea goikaldeko resaltetan guztiz busti zitzaizkugun, ur dezente jeisten bait zen, nahiko hotz pasa genuen aurreko egunekin konparatuta, Ecrinsetako derrigorrezko izotz kaskada, bere erraztasuna, bilgune ekipatuak/semiekipatuak eta aproximazioa, bere edertasunarekin batera klasiko batean bihurtzen dute. 

La Grave leku ikaragarria da, oso ederra, hala ere astean zehar joatea gomendagarria da ze asteburuetan topetara egoten da, kaskada oso polta da, bertikala ta mantenitua, oso gomendagarria.

Col du Lautaret pasatzen lehen argiekaz, La Meijeko hormetan egunsentiegaz.



Goiko luzeak politenak dira



Les Freauxeko herrixka




GOZADA BAT, egunerokotasunetik ihes egiteko egun ikaragarri batzuk, milesker laguntxu ;)

2019(e)ko otsailaren 18(a), astelehena

2019_01_29-La Grave. La colére du ciel (II/3+/300m)

SARRERA:

Orain dela uda batzuk Alpeetara egin genuen lehen bidaian, Ecrinsetara, La Grave-Meije ezagutzeko aukera izan genuen eta bertako koloso ikaragarria dena saiatu giñan, eguraldiarekin zorte txarra eukinda, La Meijetik retirada egin behar izan genuen tontorretik nahiko gertu, ondoren eguraldi txarreko aste bat etorri zelarik eta Ecrinsetatik ihes egitera behartu zigutena Les Georges du Verdoneko norabidea hartuz.

Gure lehen izotz bidaian, bertako errezenak eta klasikoenak egiten hasi giñan, eta haien artean Le colere du Ciel egin gabeko zerrendan gelditu zitzaigun, kilometroengatik eta elur jausi arriskua zela eta, urteak pasa ahala bertan behera gelditzen zen, oraingoan baldintza onetan zegoela komentatu ziguten ta bertara hurbildu giñan, egunaz gozatzera.

Kaskada oso polita, nahiko tapatuta aurkitu genuen arren.lehen luzeetan arropa dezente busti zitzaigun, eskunarruak gehien bat ta bigarren eskunarru parea goikaldeko resaltetan guztiz busti zitzaizkugun, ur dezente jeisten bait zen, nahiko hotz pasa genuen aurreko egunekin konparatuta, Ecrinsetako derrigorrezko izotz kaskada, bere erraztasuna, bilgune ekipatuak/semiekipatuak eta aproximazioa, bere edertasunarekin batera klasiko batean bihurtzen dute.

La Grave leku ikaragarria da, oso ederra, hala ere astean zehar joatea gomendagarria da ze asteburuetan topetara egoten da, kaskada oso polta da, bertikala ta mantenitua, oso gomendagarria.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: II/3+
  • Luzera: 300m
  • Orientazioa: Iparraldekoa
  • Kaskadaren hasiera kota: 1700 metro inguru
  • Materiala: Zinta luzeak,12 torloju ta 60ko soka bikoitzak.
  • Nola heldu: La Graveko
  • Jeitsiera:Rapelatzen instalazio lerroa jarraituz
  • Bibliografia: ALPINE ICE VOL.1 The best icefalls in the Alps Mario Sertori.Alpine Ice vol.1 France, Switzerland and Italy – Western Alps and Alpine Ice vol. 2 Austria, Slovenia and Italy – Eastern Alps.
ERREPORTAIA:



La Colere du Ciel Les Freauxeko herrizkatik ikusita, -15º tenperatura markatzen zuen autoak, aproximazioa bertan aurkitu genituen Leioako hirukote batekin egin genuen, plazerra koinziditu izana ;) La Croupe de la poufiasse kaskadara zijoazen.


Lehen erresalteak soka atera gabe egin genituen lehen resalte luzera heldu arte.


40 metro inguruko tirada erraza, elur dezente zeukan ta zaila egiten zen eskalatzea, bilgunea ezkerraldean dagoen zuhaitzeko instalazioan.


Luzea goikaldetik ikusita.


Beste tirada pare bat ensanblean egin ondore, kaskadak dituen bi zati zailenetako lehengora heldu giñan, resalte polita, nahiko bertikala tarte batzuetan baia oso ondo egiten zena, bilgunea, eskumaldean katea malloiarekin.


Aurreko kordada lehen luze zaila hasten, frantzesak ziren, oso jatorrak baia denbora asko behar izan zuten eskalatzeko ta hotz dezente pasa genuen, gainera eskumaldean Lyoneko bikote bat bilgunea egin zuen eta itxaroten ibili behar izan giñan.



Bigarren luze teknikoa, lehen tarte bertikala ondoren diagonalean joateko eskumaldeko zuhaitz handiaren bila, goikaldean, beste luze bat eskalatu omen daiteke, baia elurraz topera zegoen, sasoi lehorretan izotz kaskada txikiak resaltetxoekin formatzen dira, metro batzuk gehiago irabazteko.


Les Freauxeko herri txikia.Gatiburen Urepel abestian bezala:
♪♫♬♪♫♬ Beheko suek bistute leixoetan edurre ezkatzetan egurre hau zure negue.♪♫♬♪♫♬


Lau rapeletan, zati teknikotik at giñen, sokak batu eta zuhaitzen marrazki lerroa (8 zenbakia puntu gorriagaz jarraituz) behekaldeko zubira heldu giñen.


Eguna zero azpitik jarraitzen zituen baia paraje oso ederrak ikusten dira basoan.


La Grave ingurua ikaragarri basatia da.


Herrixkara heltzen, kaskada oso polita, nahiko tapatuta aurkitu genuen arren.lehen luzeetan arropa dezente busti zitzaigun, eskunarruak gehien bat ta bigarren eskunarru parea goikaldeko resaltetan guztiz busti zitzaizkugun, ur dezente jeisten bait zen, nahiko hotz pasa genuen aurreko egunekin konparatuta, Ecrinsetako derrigorrezko izotz kaskada, bere erraztasuna, bilgune ekipatuak/semiekipatuak eta aproximazioa, bere edertasunarekin batera klasiko batean bihurtzen dute.

Bestalde, orain dela bi uda bertatik egon giñeneko oroitzapen onak ekarri zizkidan ingurua.


Hemen webgunean ikusi dudan bideo eder bat ideia bat egin ahal izateko.


La Grave - La colere du ciel from Cannabouis on Vimeo.

2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

2016_07_21/22-La Meije (3.984m) Refuge du l´Aigletik (Saiakera)

SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrinsetara joan giñan 15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko diren opor batzuk:


Ecrinsetako mendi ospetsuenetarikoa Le Barre eta Pelvoux/Ailefroiderekin batera, La Graveko herriaren gainetik gelditzen da eta bere eski pisten gainetik. La Grave eskia praktikatzen dutenentzako oso famatua da, honegaitik eta bere kokalekuagatik Oisans-etako erregina bezala ezaguna da Meije.

Meije mendia hiru tontor nagusi ditu:
  • Grand Pic de la Meije (3.984m) tontor altuena da, bereizgarria da izan ere tontorrera heltzeko ez dago igoera errezik, hau dela eta Alpeetako tontor zailenetarikoen artean sailkatuta dago.
  • Doigt de Dieu (Dedo de Dios) edo Meije Central (3.973m). Elurrez estalita dagoen torreoi bat da, tontorrera heltzeko eskalatu beharrekoa (III-IV) artean dagoen eskalada mixtoa, tontor oso estatikoa eta ikaragarri polita.
  • Meije Oriental (3.874m).
La Meije Alpeetan lortu zen azkenetariko tontor aipagarrienetariko bat da. Lehen igoera 1877an izan zen, Pierre Gaspard eta bere semearen eskutik bezero batzuekin batera. 1891 urtean lortu zen ertz guztiko lehen trabesia, mendebaldetik ekialdera.
  • Refuge du Promontoire (3.092m): La Meijeko hormatzarraren hegoaldean kokatuta dago eta bertatik ateratzen dira hegoaldeko aurpegian dauden eskalada bide guztietarako ibilbidea, “Ariste Promontoire” bidea, 5 ordu inguruko eskalada luzea da, ertz jarrai batetik, III-IV graduan mugitzen den eskalada pausuekin, goikaldean patio handia duen trabesia horizontal bat du glaziar txiki batetik, hemen ematen diren baldintzak oso aldakorrak izan daitezke eta
  • Refuge du l´Aigle (3.450m): Tabucheteko glaziarraren goikaldean kokatuta dago, arroka multzo baten gainean, oso txika eta leku ikaragarri polit batean kokatuta dago. Ipar aurpegira jotzea errazten du, parkingetik aterpera 5/6 orduko igoera dago eta ia 2000 metrotako desnibela.
FITXA TEKNIKOA:




Denborak eta Ibilbidea:
·         Pied du Col (1650m)-Refuge du lÁigle (4-6h)
·         Refuge du l´Aigle-Doigt di Dieu/Meije Centrale (2-3h)
·         Refuge du l´Aigle- Meije Centrale (1h)
·         Refuge du l´Aigle-Pied du Col (3-4h)

Zailtasuna: PD+/AD. Tontorrera heltzeko trepada txiki batzuk 3c/4a graduaren inguruan arroka eta izotz artean, patio dezenteekin baina aseguratzeko aukerekin eta parabolt/spiten bat aurkitzeko aukera, bilguneak muntatuta.

Desnibela:
·          Pied du Col (1600m) –Refuge du lÁilge  (3450m) (1850m positibo)
·         Refuge du lÁilge  (3450m) –Meije Central (500m positibo)
·         Refuge du lÁilge  (3450m)- Pied du Col (1850m negatibo)

Distantzia: 12 kilometro igo ta horren beste jeitsiera.

Materiala:  Kranpoiak eta pioleta eta glaziarretan ibiltzeko materiala (torloju batzuk, soka, polea etab), honetaz aparte, pare bat mikrofriend eraman genituen ertzean dauden pausu zailenak apur bat babestu ahal izateko, baita ere rappel-atzeko materiala, 20+40 metrotako rappel bat, geuk soka bat bakarrik eraman genuen eta 30m-tako rappelarekin gutxi gorabehera serac-ek rimalla ondo pasatzen dela esan ziguten, hala ere badaude bilgune batzuk eraztunekin rapelen artean.

ERREPORTAIA:

Goizetik esnatzen gara eta ondo gosaltzen dugu, aurretik 2000 metrotako igoera positiboa dugula, gurekin batera hasiera puntuan Poloniako bikote bat daukagu. Eguraldia nabarmen aldatu da, jada ez daukagu aurreko egunetan Ailefroiden genuen eguzki eta zeru urdina, gaur lainotuta dago eta haizea altxa da goizetik.


Apurka-apurka, metroak irabaziz goaz, hidratazioaz ahaztu gabe eta erritmo konstantean igoz.


Eguraldi aldakorra gaurkoa, ezin genuen egun guztiak Pelvoux eta Le Barren modukoak eduki.


Tabucheteko glaziarrean, aurrez-aurre “La Meije-ko” tontorrak, laino batez inguratuak, arrastiko bostetarako ekaitza eman dute.


15.30tan aterpeko behealdean gaude eta eguraldiaren baldintzak ikusita, bitan pentsatu gabe gauza guztiak aterpearen azpialdean gordetzen ditugu eta La Meijerantza ateratzen gara.


Eguraldia dela eta, Doigt di Dieu albo batera uzten dugu eta “La Meije Oriental”-aren bila abiatzen gara, arrastiko laurak inguru Tabucheteko glaziarraren goikaldeko rimalla eta serac-kak pasaz, egia esan ordu horretan bertan egotea ez da bape gomendagarria, ibiltzen goazen heinean seracak mugitzeko arriskua ikusten dugu, tenperatura altuak eta izotzaren egoera txarra, hori dela eta buelta emateko erabakia hartzen dugu Refuge du lÁiglera.



Pic Gaspard, hain estetikoa eta hain zaila.


Hortxe eman genuen buelta, pena handiz gainera.


Ekaitzaz ihes eginez, behealdean eguraldi ona, aterpera korrika =(


Refuge du lÁigle, 3450 metrotan kokatuta dago.
Web orrialdea HEMEN


Barrutik aterpea primeran dago, dagoen altueran eta lekuan egoteko, ez dauka urik, baina glaziarra ondoan dauka. Komunak kanpoaldean ditu eta egia esan pasa genuen gaua “Alpes Summer Trip” honetan pasatako gau hoberena izan zen.



Izan ere goizeko 3tan esnatu nintzen ia lainoak zabaldu ziren eta tximistak eta euria zegoenez, ta alarmak kendu eta inongo prisa gabe esnatu giñen, goizeko 7.30tan aterpeko guardak akordeioarekin doinu goxo batean esnatu zigun, Poloniako bikotearekin gosaldu, bertako haragi pate bat oparitu ziguten eta gauzak ondo prestatu eta gero Pied du Col-erako bidea hartu genuen.


Lainoa guztiz sartzen da tontor inguruan eta euria

Aterpetik ikusten den glaziarra, seracks beteta



Aterpea leku ikaragarri batean kokatuta dago, bi glaziarren artean, mundutik guztiz isolatuta eta tontor afilatu eta ikaragarriez inguratuta.



Apur bat garbitzen gara eta afaria prestatzen dugu, gosaritik ez dugula ezer jan.


Refuge de lÁigle eta La Meije, lainotuta egun gris batekin, geu erritmo arinean, euriak harrapatzeko esperantzarekin, baina holako glaziar arriskutsu batean eduki behar den arretarekin.


Glaziarretik beti enkordatuta badazpada.


Haranean oraindik eguraldi ona jarraitzen du, baina atzetik, hodei gris/beltz batek jarraitzen digu, deskargatzeko irrikitan.


Glaziarretik ateratzeko “virete” bat jarraitu behar dugu.


Eta glaziar txiki bat jeitsi eta gero arrokara heltzen gara, hemen botak eta kranpoiak kendu, arnesa, soka etab batu eta traileko zapatilla arinak jartzen ditugu ahalik eta erosoen jeisteko.


Hala ere ez gara libratzen euriaz, azkeneko zatian harrapatu zigula.



Pied du Col-era euripean heldu giñen, arropa sikua jarri eta menestra on bat jarri genuen garbantzu batzuekin, ondoren La Gravetik bueltatzo bat eman genuen Alpe d'Huez azpian dagoen  Bourg d'Oisans herrira heldu arte, bertan erosketa egin genituen eta taberna batean kafe bero bat hartu genuen Tour de Franceko etapa nagusia ikusten genuen bitartean.


Pena, Ecrinsetako hiru tontor handien “tripletea”; La Meije, Pelvoux eta Le Barre ezin betetzea, baina beno, egindakoarekin oso pozik eta eguraldiarekin zorte handia izan dugula jakinda. 

Alpeetan 3 egunez eguraldi txarra sartzen dela ikusita, gauzak batzen ditugu eta “Georges du Verdon”-era joateko bidea hartzen dugu, bertan egindako eskaladak hurrengo linketan:
Espero gustatu izana eta Verdoneko eskaladak ere asko gustatu zitzaizkigun, animatu irakurtzera lekuaz jakiteak pena merezi baitu.
Hurrengoarte