Gipuzkoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gipuzkoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko apirilaren 21(a), asteazkena

2021_04_08-Aiako harriak. Erlaitz I (4b/80m)

 Aste Santuko oporretan Oiartzun aldera hurbiltzen gara bertako bide labur ta erraza, baina oso polita dena, Aiako harrietako tontorretara beste modu ezberdin batean igotzeko. Aproximazio polita duen bidea, basotik pasata ondoren gora-behera batzuekin, hiru luze labur ta erraz tontor aldean usten digute, Txingudiko bista ikaragarriekin. Bertatik pasatzen zen Euskal Herriko itzuliagaz egun konbinazio ederra izan genuen.

Bide oso erraza baia parajeen eta arrokaren edertasunak, bisita bat merezi duena.

  • Materiala: 8 edo 11 zinta, luzeren bat enpalmatu nahi baldin bada,
  • Arroka mota: Granito zaharra, itsasgarritasun handikoa. 
  • Orientazioa: Mendebaldea








2021(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

2020_12_30-Aloña eski. Artzanburu (1365m) eta Tellakaskueta (1179m)

Aurreko egunean Gorbeia inguruen egon da gero Mikelegaz gelditan naz Oñatin, Aloña inguruan jausitako elurra aprobetzetako asmoagaz. Arantzazuko parkinga eskiatzailez beteta zegoen eta inguruko mendietatik eskiatzaile ugari, denok nahi genituen baldintza hain onak aprobetzatu.

Inguru honetako ibilbide klasikoa, Arantzazutik Duruko bordetara doan bidea hartuz da, ondoren Eskistako lepora heltzeko, eta hemenik Artzanburu eta Tellakaskueta tontorrak igo genituen ondoren elur berriaz gozatzen jeisteko, pena bat lainoan barneratuta egotea eta bistaz ezin disfrutau ezina. 

Laino kopurua zela eta medi bi hauetan igoera pare bat bota ta gero kotxerantza bueltatu giñen bazkalordua heldu zenean, egun ederra pasatu genuen eskiekin disfrutatzen.


FITXA TEKNIKOA: 


ERREPORTAIA:

Basoko bidetik eskiak porteatu ta gero, behin langa pasata eskiak jartzen ditugu fokeatzen hasteko.


Bordetara heltzen 


Basotik gora, Tellakaskueta azpiko basora heltzeko


Tropel ederrean Tellakaskuetara heltzen 


Beherantza ziztu bizian, lainoa ta egun haizetsua



Artzanburutik behera, egun eta bista eskasak


Basoan berriro gustora



Paketoi ederra, etxeko txokoetan horrela ibiltzea pasada bat da


Jeisten



Azken biroak Arantzazura bueltatzen



2019(e)ko azaroaren 17(a), igandea

2019_11_16-Artzanburu-Aloña mendi eskia

Pirinio aldean iragarrita zegoen elur kantitatea zela eta, azkenean etxetik gelditzea erabaki genuen, eta Arantzazura hurbildu giñen zapatuan, bertatik Artzanburu inguruko tontorretatik dauden paletatik apur bat eskiatzeko, egun guztia elurpean bota genuen, lainoaz inguratuta, gora eta behera Artzanburutik, goiz ederra pasa genuen.

Inguru honetako ibilbide klasikoa, Arantzazutik Duruko bordetara doan bidea hartuz, ondoren Eskistako lepora heltzeko, eta hemenik Artzanburu eta Tellakaskueta tontorrak igo genituen ondoren elur berriaz gozatzen jeisteko, pena bat lainoan barneratuta egotea eta bistaz ezin disfrutau ezina.

FITXA TEKNIKOA:
  • Eski zailtasuna: S2 
  • Desnibela: 700metro aprox
  • Luzera: 10 km.
  • Informazio gehiago hemen LINK





2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena

2017_06_02-Aiako harriak (Aritxulegi) Goitik beheraino (5b/200m)

Berez “Behetik goraino” ez da bide bat, bide desberdinen konbinazioz lortzen den ibilbidea baizik. “Eskalatzencas” blogean Aritxulegiko plaka berrietan ekipatu dituzten sektore berrien konbinaketa da, orientazio ona duenez eta egunak asko luzatu duenez, orain dela pare bat aste Victor eta Ibanekin bertara hurbildu giñan, 6.30ak aldera Aritxulegin utzi genuen kotxea eta kirol eskaladako sokagaz luzeak enpalmatuz gero arin baten egin genuen, ondoren kañatxo bat edatera joateko berriz Aritxulegiko aterpera.

Arroka eta ekipamendua luxuzkoak. Eguraldiak lagundu ezkero, kontrastez beteriko paisaiaz gozatzeko aukera izango dugu. Kantauri itxasotik Pirinioetako mendizerrako gailurrak ikusteko aukeragaz gozatuko dugu. Gustora eskalatzeko eta asko apretatu gabe arrastia pasa arren tokia guztiz gomendagarria da.

FITXA TEKNIKOA: 
Iristeko: Oiartzun herrira joan eta Lesakara daraman GI-3420 errepidea hartuta. Aritxulegiko aterpearen aparkalekuraino.
Hurbiltzeko: Lerro elektrikoaren bigarren dorreraino bidetik igo oinez. Hesia zeharkatu eta bidezidorretik lehenengo plakaraino jaitsi. (10-15min)
Materiala: 12 zinta + bilgunerako materiala. 
Arroka: Granito zaharra.
Orientazio: Hegoaldea.
Nork ekipatua: Cesar Atorrasagasti eta Juanillo Regatos, 2016 urtean  Iñaki, Victor, Alberto eta  Anderren laguntzarekin.

(Iturria: Escalatzencas bloga)

LUZEAK: 

L1-L2+L3: Arroka trinkoz osatutako plaka motz bat, bilgunea txapatu eta segiz sabai bat duen hormatxoa, hemen hurrengo luzearekin enpalmatuz eskuineko ertzetik igotzen da plaka polit batzuetatik bilgunera iritsi arte, apur bat deserosoa, eskumatara erosoagoa den beste bat dago.


Hemen zapatilak arin baten jarri eta hurrengo sektorera oinez, langa bat pasaz.

L4+L5: Plaka bertikal bat eta ondoren  Eskuinera gorantz egiten duen zeharkaldia egin behar da. Erresalte bat gainditu eta gero espoloi motz bat euste leku pilo bat dituena bilgunera heltzeko.


L6_ Lehenengo erdian, plaka bertikala. Gero etzan egiten da. Hobe da bloke handi batean dagoen jaisteko bilgunea pasa eta 5 metro aurrerago, erlaitz belartsu handi batean dagoen 2 kimikoz osatutako bilgunea erabiltzea.


L7+L8_ Lehenengo erdian euste leku onak dituen plaka zimurtsua. Ondoren horma bertikal motz bat eta erraza.Eskuin aldera igo behar den plaka. Bilgunea aurkitzeko laugarren aseguruan norabidez aldatu eta ezker aldera egin behar da, zigzageo asko, kontuz ibili behar da sokak ondo ateraz hormatik, bestela marruskadura asko.

L9_Diedrotik hasi eta lehenengo asegurua txapatu ondoren plakara irten. Plakak badu pasagune finen bat.

Jaitsiera: Oinez Erroilbideko bidetik. (20 minutu)

2017(e)ko apirilaren 11(a), asteartea

2017_04_09-Erlaitz II (4b/80m) Muganixera (Aiako harriak)

Oiartzunaldean benetan leku bitxia dugu hemen. Begiratzen zaion lekutik begiratuta, mendi honek perfil berezia erakusten du. Hiru gailur biltzen dira hemen: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide. Aiako Harrian granitoan eskalatzeko aukera dago. Paleozoikoan sorturiko mendigunea izanik, herrialdeko materialik zaharrenak barneratzen ditu. Tontor horietako koloreak eta azalak atentzioa deitzen dute.
 Mendebalde aldean bia klasiko eta berriak aurkituko ditugu. Duela gutxi bia berrik ireki dira eta oraindik ekipatzen ari dira. Aiako Harriko biak gutxitan eskalatzen dira, askotan harri suelto baitago eta aseguramentua prekarioa baita. Hala ere, biaren bat eskalatu eta mendi buelta bat ematea merezi du, ingurua ederra baita.
(Info gipuzkoaeskalatzen.blogspot)

NOLA IRITSI:
Oiartzunen Irunea doan GI-2134 karretera hartuko dugu. Gurutze auzoa iritsi baino lehenago “Castillo del ingles” norabidea hartuko dugu (GI-3454). Hirugarren kilometroa eta gero lepo zabal handi batera iritsiko gara. Hemendik Oiartzun alde batean eta Bidasoa harana bestean ikusiko dugu. Hemetik  jarraitu karretera Elurretxeko parkina topatu arte, aldapa bukaeran, 6. kilometroan

FITXA TEKNIKOA:



Muganix hurbilketa: (Info gipuzkoaeskalatzen.blogspot)

Elurretxetik aterata, hartu bide normala, bunkerra baino lehen eta basoko zabaldi batean, aldapa lasaitzen denean, bide nagusia utzi eta eskubialdera jo. Arretaz eta intuizio handiz, zeharkatuko dugu malkar desoroso eta aldapatsu bat, Muganixeko pareta bertikalaren azpitik pasako gara eta eskubialdean sumatzen da belardira jeisten den ertza.
20´tara eta logika pixka batekin A sektorearen seguruak aurkituko ditugu. Ertzaren beste aldean B eta C sektoreak kokatzen dira

  • L1 (25 m, 11 seguros, 4b): Primeros metros comunes con la Erlaitz I. Luego, en el quinto seguro, se desvía a la derecha. Largo muy parecido a su vecino.
  • L2 (25 m, 4 seguros, 4a): Placa tumbada de roca compacta. Reunión común con su vecina Erlaitz I.
  • L3 (30 m, 3 seguros, 3b): Largo común con la Erlaitz I.
Materiala: 8 edo 11 zinta, luzeren bat enpalmatu nahi baldin bada, horretaz gain, bilguneetarako materiala. Friend eta fisureroak ez dira beharrezkoak, dena txapatuta eta oso ondo gainera.
Arroka mota: Granito zaharra, itsasgarritasun handikoa. Arroka oso zendoa baina blokeren batekin erne ibili behar dena.
Orientazioa: Mendebaldea
Bidea egiteko denbora: 45minutu.

ERREPORTAIA:
Domekako berotik ihes egin nahiean azken orduan Elurretxeko parkingeara hurbiltzen gara, bide erraz, polit eta inguru bikainean dagoena eskalatzeko

Basoan zehar, tontorretara doan bidea hartu beharrean, eskumara doan bidea jarraitu eta bunker batera heldu bezain pronto, ezkerretara ateratzen den zuhaizka batetik igo. Bunkerraren inguran, eta bertan dagoen kartel orientagarria jarraitu behar dugu.



Espoloiaren ingurura heldu arte, hemen espoloira doan bidea jarraitu, behin goikaldean egonda, oso azkar ikusten dira txapak.



L1: Lehen luzea, 25 metrotako luzea, oso ondo txapatuta eta bilgune eroso batekin, kate bat dauka bilguneak jada, hauxe erabili beharrean bigarren luzearekin enpalmatzen dugu.



L2: Bigarren bilgunea, rapelatzeko prestatuta dago, eta horretaz aparte beste bi parabolt dituena, errepisa oso eroso batean, eta inguru ezin hobean.



L3: Azken luzea, trantzisioko luze bat, pare bat txapa dituena tarte zailenean, gomendagarria zinta luzeak erabiltzea, soken marruskadura ekiditeko.



Bidea tontorrean bukatzen da, eta Muganixetik Elurretxera jeisten den bidea jarraituz 20 minututan kotxera helduko gara, bide erraza, eskalatzen ez duen jendearekin joateko eta arin egiten dena, ez da eskalada onena baina lekuaren edertasuna bisita bat merezi du.



Pottoka



Jeitiseran basoa zeharkatzen.



Eguzkiaren azken izpiekin



Hemen Iban Donostialdera etorri zeneko bisitaren bideoa, espero gustatzea ;)



Eta erreportaia HEMEN KLIKATUZ!!!

2016(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

2016_12_08-Basurdeen begiratokia (160m/4c)

SARRERA:


FITXA TEKNIKOA:
  • Luzera: 160 metro. Bost luzeetan banatuta.
  • Nork irekia: Juanillo eta Cesar Atorrasagasti (laguntzaileak Alberto Fernandez eta Stig Larrañaga).
  • Zailtasuna: IV/IV+ (4c ematen diote, pausu bakar bat da eta erraza da nire iritziz). 
  • Orientazioa: Hego mendebaldea, neguko egun batean gomendagarria.
  • Hurbilketa: Arritxulo aterpetik 5 minututan errepidetik jarraituz.
  • Jaitsiera: 25 minutu inguru.
  • Materiala: 70 metroetako soka, 10 express zinta (gomendagarria luzeak) eta zinta batzuk bilguneetarako.  Zapatiletan egin daiteke.
  • Bidea eskalatzeko pasatako denbora: 1.30h prisa gabe. 
  • Eskalada bidera heltzeko Oinez errepidetik jaitsi (5 min). Hesira igo eta zeharkatu ondoren bidezidorretik bidearen hasierara igo. 10 minututan horma azpian egongo gara.
  • Iristeko: Oiartzun herrira joan eta bertan Lesaka aldera doan GI-3420 bidea jarraritu.. Ergoien auzoa pasa eta Aritxulegi mendatea igo. Portu guztia igo Aritxulegiko tunelera iritsi arte, bertan Arritxulo aterpeko parkingera hurbildu.
LUZEEN DESKRIBAPEANA: (Iturria: Escalatzencas Xabier Larretxearen bloga)


  • L1 (35 m, 8 aseguru, 4b). Bi hormatxoz banandutako plaka etzanen segida diagonalera iritsi arte. Ondoren zati bertikala, baina euste leku onekin.
  • L2 (25 m, 4 aseguru, 3c). Euste leku oneko plaka etzana. Hasieran gorantz eta ezkerrera egiten duen zeharkaldi bat eginez igo behar da eta ondoren dena zuzen.
  • L2-L3. Hurrengo hormaren oinarrian ipini arte oinez 15-20 m inguru egin.
  • L3 (25 m, 4 aseguru, 4c). Zertxobait kanpora botatzen duen 5-7 metroko horma bertikala, baina euste leku onekin (4c-ko zati laburra). Hasierako horma gainditzerakoan bidea zertxobait etzan egiten da eta erosoago igotzen da. Zertxobait eskuinera eginez zuzen igo.
  • L3-L4. Oinez 25 m inguru egin.
  • L4 (55 m, 9 aseguru, 4a). Zeta handi bat egiten duen luzea. Hasieran harmaila etzanak ur-arrasto baten ezkerrean dagoen erresalte txiki batera iritsi arte. Erresaltea igo (ongi babestua gertu dauden bi aseguruekin) eta ur-arrastoa horizontalki zeharkatu. Lurrez zertxobait jantzita dagoen zati batetik zehar eskuin aldera egiten duen zeharkaldi horizontal batek (oso erraza) bilgunera eramango gaituen azken plaka etzanean uzten gaitu. Sokaren marruskadura nahiko nabaria da. Eraman zinta luzeak luze honetarako.
  • L4-L5. Oinez 25 m inguru egin.
  • L5 (20 m, 4 aseguru, 3a). Arroka trinkoz osatutako plaka oso etzana.
ERREPORTAIA:

Goizeko hamarretan heltzen gara Arritxuloko aterpeko parkingera, bertan kotxea utzi eta trastoak jartzen ditugu.


Oiartzunetik datorren errepidera bueltatzen gara eta 600 metroz jarraitzen dugu beherantza, eskumatara dagoen espoloia aurkitu arte.



Lehen luzea


R1 bilgunea, bilgune guztiak oso erosoak dira eta bi kimikoz osatuta daude.



Iban pozik, R2ra heltzen.


Hirugarren luzea, bide guztiko pausu zailena hau da, horma txiki bertikal bat, baina heldu leku ugariekin.


Iban R3-ra heltzen

Bostgarren luzea ez dauka inongo zailtasunik, lau txapa eta 3c-ko pausu erraz bat, Iban luzea zabaltzen eta bilguneak zelan egiten diren ikasten.


Eta R5-etik rapelatzeko maniobra batzuk praktikatu zituen.


Gauzak batu eta 15 minututan Arritxuloko aterpean bueltan giñan, garagardo bat eta txorizo pintxo bat eta zubi arraro honetako jai eguneko goiza gustora aprobetxeta ete leku berriak ezagutzen.

Bide erraza, oso erraza, printzipiante batekin egiteko aproposa eta leku oso polit batean.