Irurtzun etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Irurtzun etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko urriaren 10(a), osteguna

2019_10_05-Irurtzun. Caballe (230m/V+)


Denbora neraman Irurtzuneko Ahizpa handiko Caballe bidea egin nahiean, beste bide batzuk eginda nituen bere hormetan gora, baina klasikoena ta horma honetan zabaldu zen lehengoa faltan nuen, Piriniotara jeisten giñen bakoitzean bere begetazioa eta erreztasuna zala eta, gauza bat zela eta bestea zela, beti gelditzen zen bertan behera, azkenean Danirekin jeisteko aukera suertatu zitzaidan.

Hormako errezena izan arren, tarte batzuetan eskalatzea eskatzen du ta bidea orokorrean semiekipatuta dago, boltak plaketan, iltzeren bat ta arroka zubiak. Hasiera nahiko eskalonatua da, hirugarren luzera heldu arte, trabesia eder batean sabaia ekiditzen duena ondoren hiru luze oso politetan lehen orratzera heltzeko, hemendik beste luze batean V famatuaren lehen puntara heltzen gara, rapel txiki batean bigarren V-ko puntara heltzeko.

Orokorrean bide ona iruditu zitzaidan, dibertigarria ta oso ebideentea, hormaren lehen igoera izanda, klasikoa, erreztasuna bilatu nahian modu oso polit batean.




FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: V+/230m
  • Bidea zabalduta: Joan Caballé, Magriña eta Xalmet 1947ko apirilean.
  • Nola heldu bidearen basera: Kotxea barrera ondoan dagoen parkingean aparkatu, eta zubirantza segi, hau pasa eta Caballe bidera dijoan bidea hartuz, torre elektrikotik hitoak jarraituz.
  • Ekipamendua: Semiekipatua. Pitoiren bat, bolt batzuk luzeetan zehar (plaketan) eta kordinoren bat ere badago. Bilgune guztiak bi parabolten gainean montatuta eta txapak anillarekin rapelatu ahal izateko. 
  • Materiala: 8 expres, friend joko bat (C0.4tik 2ra). Fisureroak eraman genituen baia ia ez genituen erabili. 60 metrotako bi soka eta  bilguneetarako materiala. Sinplearekin egiteko aukera ere badago.
  • Jeitsiera: Bide normaletik ibiltzen, destrepe batzuk egin eta lehen rapeletik beheko basera, hemen beste rapel instalazio bat dago, kontuz soka botatzerakoan, zuhaitzetan gelditzen baita erraz, zorura. Jeitsiera arina bidezkatik eta hemetik aurretik igarotako zubira ateratzen gara.


ERREPORTAIA:

Bi ahizpak, ostarteak nagusiak ziren.


Zubirantza doan PR bidea hartzen dugu, zubia zeharkatzeko torre elektrikora heltzeko, hemendik hitoak jarraituz bidearen basera heltzen gara.


Lehenengo bi luzeak (L1 eta L2; IV eta IV+) inguru nahiko eskalonatu ta errezetik dijoaz, iltzeren bat aurkitzen dugularik, zubi arrokaren bat bertikaltasuna bilatu nahiean, bilgunean erosoak eta repisa handietan.



Dani bigarren bilgunera heltzen.


Hirugarren luzea (V+) trabesia eder batetik dijoa, sabai bat modu oso ebideentegian ebatziz, bidearen luze zailena da kotazioz baia laburra, trabesia ederra, hankak ondo mugitu beharrekoa baia oso ondo babestua pare bat boltekin ta iltze batekin. Bilgunea espoloi markatu baten azpian, hogei metro inguruko tirada.



Trabesia ederra, laburra ta ondo babestua.


Laugarren luzea, (V) nahiko bertikala da, bide guztiko luze delikatuena da, diedro eder batetik dijoa forma zuzenean, ondo babesteko aukera asko ematen duena, nahiko tirada luzea da, berrogehi metro inguru, bilgunea beste repisa batean.


Bostgarren luzea, (V) babaresa txapatu batetik hasten da ondoren sabaitxo baten bila, ezkerretik pasatzeko, luze polita.



Luzeak igotzen goazen heinean giroa handitzen doa.


Trantsizio luze bat beste diedro baten azpian uzten gaitu, V, txapa ta bolt batekin babestua ondoren ertzera ateratzeko.


Ertzetik II graduko pasartea rapel instalaziora heltzeko, 15m ingurukoa, "V" famatuko azken luzea ebazteko.


Ahizpa txikia, bere Txemi, Herri baten sustraiak, Kuttuna, Virgen etab bideekin.


Aurretik genuen kordada behin rapelatuta "V" karakteristikoa eskalatu ta gero sokak batzen.


Dani rapelatzen.


15 metro inguruko trantsizio luze bat Ahizpa handiko tontorrean uzten gaitu, hemendik sokak batuta rapel instalazioetara joatea falta zaigu.




Irurtzungo herria.


Bi rapeletan basora bueltatzen gara, egun ederra, bide eroso ta polita, uste nebana baino begetazio gutxiago daukana ta klasiko izanda pena merezi duena. Gomendagarria.

2016(e)ko otsailaren 8(a), astelehena

2015_08_12-Gora Gu ta Gutarrak (6b/210m) Bi Ahizpe (Irurtzun) (BIDEOA)

Atxarten eskaltatzen genuen bitartean Imanol eta Ibanekin, planen bat egin behar genuela erabaki genuen, ta erabakia hau izan zen, 2 ahizpen nagusira igotzea bere bide onenetariko batetik.  Joseba Arlegi eta Ismael Makeda 2007an zabaldutako bidea.

Bi ahizpetako ekialdeko horma ikusten genuen bitartean, begetazio eta zuhaitz batzuk ikusten ziren bidea zijoan trazatik, baina eskaltzen genuen bitartean, aitortu behar dut sorpresa atsegin bat eraman nuela, plaka oso politak, oso ondo ekipatuta, bilgune oso erosoekin, eskalatzeko inguru ikaragarri batean.

8 luze dekon bide bat da, baina bide normaletik jeitsi nahi badugu rapel bat ta beste luze errez bat igoko dugu. Bilguneak ta bide osoa ondo ekipatuta dago, agian bilgune batzuk leku aproposago batean egin ahal ziren baia orokorrean oso ondo dago. Hala ere friend eta fisureroren bat eraman dezakegu  pausuren bat aseguratzeko.

HEMEN ERREPORTAIA ondo azalduta eta fitxa teknikoarekin

Eta hemen Ibanek egindako bideoa, espero gustatzea.

2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

2015_08_12-Irurtzun. Gora Gu ta Gutarrak (6b/210m)

Atxarten eskaltatzen genuen bitartean Imanol eta Ibanekin, planen bat egin behar genuela erabaki genuen, ta erabakia hau izan zen, 2 ahizpen nagusira igotzea bere bide onenetariko batetik.  Joseba Arlegi eta Ismael Makeda 2007an zabaldutako bidea.

Bi ahizpetako ekialdeko horma ikusten genuen bitartean, begetazio eta zuhaitz batzuk ikusten ziren bidea zijoan trazatik, baina eskaltzen genuen bitartean, aitortu behar dut sorpresa atsegin bat eraman nuela, plaka oso politak, oso ondo ekipatuta, bilgune oso erosoekin, eskalatzeko inguru ikaragarri batean.

8 luze dekon bide bat da, baina bide normaletik jeitsi nahi badugu rapel bat ta beste luze errez bat igoko dugu. Bilguneak ta bide osoa ondo ekipatuta dago, agian bilgune batzuk leku aproposago batean egin ahal ziren baia orokorrean oso ondo dago. Hala ere friend eta fisureroren bat eraman dezakegu  pausuren bat aseguratzeko.

Errepikatzeko bide oso aproposa

Irurtzuneko Ahizpa handiko ekialdeko horman dauden bideen korkisak, guk egindako bidea, 12 zenbakidun bidea da, eskumarago dagoena.


BIDEAREN KROKISA



FITXA TEKNIKOA:

·         Zailtasuna: 6b (V+ oblig.)/210m
·         Bidea zabalduta: Ismael Makeda eta Joseba Arlegi (2007ko Iraila)
·        Nola heldu bidearen basera: Kotxea barrera ondoan dagoen parkingean aparkatu, eta zubirantza segi, hau pasa eta eskumarantz bota genuen, azken bidea baitda.
·         Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Pitoiren bat eta kordinoren bat ere badago. Bilgune guztiak bi parabolten gainean montatuta eta txapak anillarekin rapelatu ahal izateko.
·         Materiala: 18 expres, guztiz ekipatuta. 60 metrotako bi soka eta  bilguneetarako materiala.
·         Nola heldu bidearen basera: Kotxea barrera ondoan dagoen parkingean aparkatu, eta zubirantza segi, hau pasa eta Caballe bidera dijoan bidea ezkerretara utzi, eta errreka ondotik doan bidea jarraituz, azken bideraino heldu arte, marka  batzuk daude.

      Jeitsiera: Bide normaletik ibiltzen, destrepe batzuk egin. Bidez erratu giñenez destrepe zailago batzuk egin genituen, beraz, kontuz jaisterakoan. Rapel pare bat ere egin genituen. Jeitsiera arina bidezkatik eta hemetik aurretik igarotako zubira ateratzen gara.

LUZEEN DESKRIBAPENA:

• L1 (V+): Lehen kontaktua egiteko aproposa. Ez da guztiz bertikala, aderentzekiazko pausuak dituena baia helduleku onak
•L2 (6a+): Pixkanaka zuzenago jartzen da, gradua, aderentziazko pausotxo tekniko batek ematen dio, bestea nahiko mantendua dago
• L3 (6a+): Luze nahiko mantendua, fisurak, kantu onak, pausu tekniko batzuk
• L4 (6b): Teorikoki luze zailena, baia 6a+ eko luzeak igo ondoren ez dirudi hainbesterako. Desplome bat dauka, non indar pixka batekin atera behar gara, eskumarantz botatzeko.
• L5 (6a+):Ezkerreranzko norantza hartu behar dugu, hemen gradua bide osoko pausu batek ematen dio, plakazko pausu
•L6 (6a): Ezkerrerantza diagonales doan lderantzizko fisura bat da, babaresa antzerakoa, bideko luze politenetarikoa da, horrelako eskaladara ohituta ez bazaude, gogor egingo zaizu
• L7 +L8 (6a)+(IV): Bi luzeak jarraian egin genituen, L7 Ez dauka zailtasun handirik, pausu luzeren bat. Ta azkenekoa oso erreza den luzea bukatzeko.
•L9 (V-): Tontorrera heltzeko bide bukaeratik “V” txikira rapelatu behar dugu ta beste luze batekin gailurrean agertuko gara.

ERREPORTAIA

Kotxetik ataratzen gara eta langa gorria pasa eta gero autopista ondotik dijoan bidea jarraitzen dugu errekara heldu arte eta bertan egurrezko zubia zeharkatzen dugu.


Erreka paretik jarraitzen dugu, ekialdeko hormako azken eskalada bidea ikusi arte, parabolt bat dauka lehen luzea ondo ikusten da.


Lehen luzea, 5c gradukoa da, agian lehen luzea zelako eta hotz negoelako baina kañeritoa iruditu zitzaidan, bide honetan aurki daiteken tonika ikusten dugu lehen luzetik, itsasgarritasun handiko pasuak, kantu onak eta arroka ona.


Imanoleri R0tik lehen bilgunean zegoen bitartean ataratako argazkia


Bigarren luzea 6a+ gradukoa, oso luze polita, lehenengoa baino errezagoa iruditu zitzaidan, oso ondo ekipatuta orokorrean bide guztia eta bilgune oso erosoekin, udan eskalatzeko horma oso gomendagarria, izan ere gerizpean dago eta berotik ihes egiteko oso ondo datorrena 12tatik aurrera.


Hirugarren luzea, 6a+ gradukoa baita, aurrekoaren antzekoa da, trabesia batzuekin, polita.


Laugarren luzea, 6bko luzea, sabaitzo bat pasa behar da, helduleku txikiekin, baina ondo igarotzen dena


Imanol seigarren luzea hasten, 6a gradukoa, pausutxo bat dauka alderantzizko eskuekin eta itsasgarritasunarekin jolastu behar dena, pausu hau, hirurei 6bko pausua baino zailagoa iruditu zitzaigun,  baina oso polita da, gainera ezkerretarantza doan trabesia diagonal bat egiten du patio ikaragarri batekin azpitik.




Ahizpa txikia


Iban pausu tekniko batean, plakatik ateratzeko.




Iban, seigarren bilgunera heltzen, giroa ikaragarria.



Zazpigarren eta zortzigarren luzeak enpalmatu genituen, 6a eta IV+ gradukoak ateratzen dira.


Iban zazpigarren luzea hasten


Iban azken bilgunera heltzen



Pozik tontorrean, oraindik 15 metrotako rapel bat falta zitzaigun eta gero 20 metrotako V graduko luze txiki bat, arroka nahiko apurtua daukana baina ondo eskalatzen dena.


Neu tontor nagusian, bilgunea batzen.


Tontorretik, rapelak bilatzera joan giñen


Aukera dago bi edo hiru rapel egiteko, guk bakar bat egin genuen, destrepe erraz bat eginez, eta bidezka jarraituz 25 minututan kotxera heltzen gara, entsalada bat prestatu, zeozer jan eta errekan bainu bat hartzen dogu.


Arropa berria ipini eta Irurtzunera goaz merezitako garagardo bat hartzera. Ahizpa haundia Irurtzuneko herritik ikusita.

Eta hemen Ibanek egindako bideoa, espero gustatzea.


2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

2015_12_19-Neguko bidea (6b/165m) Bi Ahizpe (Irurtzun)

INFORMAZIOA
Aurretik egonda nintzen Bi Ahizpetan eta asko gustatu zitzaidan, egon nintzenean Gora gu ta gutarrak bidea egin nuen eta hormatxar hauek asko gustatu zitzaidan.  Joseba Arlegi eta Ion Gonzalezek orain dela 4 urte zabaldutako bidea, Irurtzuneko ahizpa handian semi ekipatuta zegoen Neguko bidea (6b/165m) egitea adostu nuen Julen eta Mikelekin negu tropikal hau aprobetxatzeko.

Bi ahizpetako hego horma ikusten genuen bitartean, begetazio eta zuhaitz asko ikusten ziren bidea zijoan trazatik, baina eskaltzen genuen bitartean, aitortu behar dut sorpresa atsegin bat eraman nuela, plaka oso politak, ekipatuta soilik beharrezkoa zen luzeetan eta linea oso polita marraztuta.

Bost luze dekon bide bat da, azken luze bat trepadak direna. Bilguneak ekipatuta, eta beharrezkoak diren pausu zailak bizpahiru paraboltekin ekipatua, beste guztia friend eta fisureroen bitartez babestu beharrekoa. Arroka oso ona da eta arrakal eta zubi arroka mordoa daude luzeetan zehar, oso ondo babeste uzten duena. Azkenean bost luze horiek laburrak gelditu zitzaizkigun eta oso zapore onarekin itzuli giñen.

Bide gomendagarria, plakak, fisurak eta laja asko dekona....joan ta probatu ;)



FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: 6b (V+ oblig.)/165m
  • Bidea zabalduta: Ion Gonzalez eta Joseba Arlegi (2011ko urria)
  • Nola heldu bidearen basera: Kotxea barrera ondoan dagoen parkingean aparkatu, eta zubirantza segi, hau pasa eta Caballe bidera dijoan bidea eskumatara utzi, eta hito batzuk jarraituz, marka gorri batzuk daude. Karnaza bidea pasa eta bi txorreren ondoan hasten da. Parabolt bat dauka eta bidearen izena margotuta dago horman.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Pitoiren bat eta kordinoren bat ere badago. Bilgune guztiak bi parabolten gainean montatuta eta txapak anillarekin rapelatu ahal izateko. Azken bilgunea izan ezik, zubi batean egiten dela bilgunea, guk R5ean sokak batu genituen, izan ere goiko ertzera heltzeko bidea oso erraza da eta laburra.
  • Materiala: 8 expres, friend joko bat (C0.4tik 2ra),C3a ere luze batzuetan ondo etor daiteke. Fisureroak eraman genituen baia ia ez genituen erabili. 70 metrotako bi soka eta  bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Bide normaletik ibiltzen, destrepe batzuk egin eta lehen rapeletik beheko basera, hemen beste rapel instalazio bat dago, kontuz soka botatzerakoan, zuhaitzetan gelditzen baita erraz, zorura. Jeitsiera arina bidezkatik eta hemetik aurretik igarotako zubira ateratzen gara.
LUZEEN DESKRIBAPENA:

·         L1 (V+/28m): Horma bertikal batean hasten da. Lehen parabolta 7 metrotara deko, baina distantzia hori aseguratzeko ondo dago. Gero arrakal batetik jarraitzen du ezkerreko joerarekin. Zuhaitz siku batean kordino bat dago, eta hau igaro ondoren bilgunera heltzen gara, plaka fin bat pasa eta gero, parabolt batez babestua.
·         L2 (V/25m): Inongo ekipamendurik ez duen luze bat, neuk zabaldu nuena, oso ondo egiten da, arrakal asko ditu friendekin ondo babesteko, kontuz soken irristadurekin, zinta luzeak erabiltzea gomeni da. Bilgunetik arroka zubi bat ikusten da, eta dena trabesia horizontalean, eskuentzako laja onak dituena. Bilgunea baino 3 metro arinago, pausutxu bat dago, zer pentsa emango diguna, baina ondo babesten da.
·         L3 (6b/22m): Bide guztiko luze politena iruditu zitzaidan, kañeritoa!!! 6a inguruko plaka oso ondo babestu batean hasten da. Aurretik iltze zahar bat eta zubi arroka bat daukagu. Paraboltak pasa ta gero, plakatik ateratzen gara ta erdi ilargi itxurako laja bat daukagu, (C0.75 berdea primeran sartzen da), plaka fin fin baten gainean jartzeko, parabolt batekin eta hemetik buzoi handi batera eskua jaurtiz bilgunera ateratzeko.
·         L4 (V+/35m): Ezkerretara dijoan beste trabesia bat, begetazio asko dauka tarte batzuetan. Eskuman dagoen sabai horitik ihes egiten, diagonalean jarraitzen dugu ondo babesten den inguru batetik. Luzearen azken 10 metroak plakatxo bat parabolt batekin ondo babestua eta gero arrakal bat babestu ta gero bilgunera ateratzeko.
·         L5 (6b/35m): Hasiera kañeroa, posizioa hartu beharrekoa, ondo babestua bi boltekin eta goikaldean buitrera bat friend edo fisu batekin babestu ondoren, luzeak gradua galtzen du azkeneko plaka fin batean sartu arte, bi boltekin ere bai babestuta, bilgunera heltzeko. Luze polita baita.
·         L6 (II+/20m): Tontorreko ertzera heltzeko luzea, oso erraza, bilgunea zuhaitz batean, guk R5an sokak batu genituen.

ERREPORTAIA:

Julenekin gelditzen naiz Galdakaon eta Gasteizerantza goaz bertan Mikel jasotzeko, Iruñara doan autobiatik, Egino, Ziordia, Uharteko Aiztondo hormak igarotzen ditugu plan berriak propasatzen ditugun heinean.

Bi Ahizpak parkingetik, gaurkoan ezkerrekoa eskalatu behar dugu bere hego aurpegitik


Lehen luzea, parabolta 7 metrotara dago, baina fisurero batekin ondo babestu genuen.


Irurtzungo herria hormatik ikusita


Julen R1era heltzen


Mikel R2ra heltzen


L3ko plaka ikaragarria duen luzea



R4ko bilgunea


Julen R4ra iristen, totem berria ikusten da argazkian, asko gustatu zitzaigun zelan egiten duen lan eta erabiltzeko erosotasuna.


Mikel L5a hasteko zorian, lehenengo metroak 6b gradua ematen diotenak dira, bi paraboltekin ondo babestuta eta ondoren, arrakal batera heltzen gara, C4-1 gorria oso ondo sartzen dena, pausu honen ondoren gradua asko jeisten da.


Julen 6b-ko pausuan, oso fuerte, rokodromoko orduak nabaritzen dira.


Altuera irabazten goaz, bi ahizpetan, komunikatzeko arazoak, kotxeen zarata dela eta.


R5era heldu baino lehen dagoen 6a-ko plakatxoan, paraboltakin babestua.


Ertzera atera bezain laster, parkingean Caballe bidea egin behar zuten mutilekin aurkitzen gara, beraiek rapeletara doazte.


Argazkia tontorrean, ona ekipo ona!




Jeitsierako rapela egin eta gero


Jeisten, eskuman igotako hormaren azken zatia ikusten da


Zubia igaro eta gero, kotxean atoan gauz


Erreka, udan egon giñenean baino ona eman genuen bertan, baina orain, abendu tropikal honetan egonda ere, hotza egiten du holako bainu bat hartzeko.


Parkingean, bakoitzaren gauzak banatzen eta gordetzen, zerbait jaten genuen bitartean.


Eta nola ez, etxera bueltatu baino lehen, Irurtzungo Amaia tabernan solomo eta bacon bokata on bat jan genuen garagardo baten laguntzaz etxerako bidea poztasun handiagoarekin egiteko.

Hauxe da dena, gomendagarria, animatu eta probatu ;)