Atxarten eskaltatzen genuen bitartean Imanol eta Ibanekin, planen bat egin behar genuela erabaki genuen, ta erabakia hau izan zen, 2 ahizpen nagusira igotzea bere bide onenetariko batetik. Joseba Arlegi eta Ismael Makeda 2007an zabaldutako bidea.
Bi ahizpetako ekialdeko horma ikusten genuen bitartean, begetazio eta zuhaitz batzuk ikusten ziren bidea zijoan trazatik, baina eskaltzen genuen bitartean, aitortu behar dut sorpresa atsegin bat eraman nuela, plaka oso politak, oso ondo ekipatuta, bilgune oso erosoekin, eskalatzeko inguru ikaragarri batean.
8 luze dekon bide bat da, baina bide normaletik jeitsi nahi badugu rapel bat ta beste luze errez bat igoko dugu. Bilguneak ta bide osoa ondo ekipatuta dago, agian bilgune batzuk leku aproposago batean egin ahal ziren baia orokorrean oso ondo dago. Hala ere friend eta fisureroren bat eraman dezakegu pausuren bat aseguratzeko.
Eta hemen Ibanek egindako bideoa, espero gustatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina