2016(e)ko otsailaren 7(a), igandea

2016_01_17-Txamantxoia Linzatik ipar-ekialde ertzetik (1945m)

SARRERA:

Urtarrileko bigarren asteburuan, edurra jauzten da kota nahiko baxuetan eta zapatu goizean plana forma hartzen hasten doa, Linza/Lizara aldera joatea zerbait egitera, baldintzak ez ziren egokienak, elur-jausi gradua 3/4 artean zebilen, eta elur asko jauzi zen azken orduetan, oraindik transormatu gabe zegoena, hala ere, arrastiko laurak aldera, Mikelekin Gasteizen gelditzen naiz eta Linzarako bidea hartzen dugu, Eroskian guztientzako erosketak egin eta gero, hauekin (Julen, Julen eta Jon Anderrekin) Puente La Reina de Huescan batzen gara, eta Linzara joateko bidea Isabatik itxita zegoenez, Ansotik goaz. 19ak aldera Linzako aterpera heltzen gara, bertan daudenekin berba egin eta gero, hurrengo eguneko plana aldatzen doa, Atxerito aldera joan nahi genuen, baia elurraren baldintza txarrak direla eta Txamantxoia aukeratzen dugu.

Hasierako plana zen gauean hotza egiten bazuen, eta elurra gogor bazegoen ekialdeko korredorea egitea, baina azkenenean, Txamantxoiaren ertzetik igotzearekin konformatu behar izan giñan, eta jeitsieran, Linzako plaketan elur/izotz eskalada apur bat egin genuen, bazkal ordua heldu arte.

Erreportaia hemen: LINZAKO PLAKETAN ELUR/IZOTZ ESKALADA

Hemen egun horretan ateratako bideoa Txamantxoiako igoerakoa


FITXA TEKNIKOA:
  • Ibilbidea: Linza-Txamantxoiako lepoa-Tontorra-Txamantxoiako lepoa-Linza
  • Distantzia: 2.5km
  • Desnibela: 630 metro positibo eta horren beste negatiboak.
  • Zailtasuna: Erraza, leku batzuetan 45 graduko malda hartzen du, baina inolako arazo gabe igotzen da,
  • Denbora: 3 ordu erdi igo eta jeitsi (atsedenaldiak barne)
  • Materiala: Printzipioz, Txamantxoiako ekialdeko korredorea egiteko asmoa geneukan, hori dela eta bi soka bikoitzak igo genituen, 4 mikrofriend, bi estaka eta hiru izotz torloju, horretaz aparte bakoitzaren segurtasun ekipoa, bi piolet eta kranpoiak. Azkenean, elurraren egoera txarra zela eta, bide normaletik igo behar izan giñan, ertza bilatu gurean zailtasuna bilatzen, baina ez genuen materialik erabili behar izan.

ERREPORTAIA:

Izaba eta Ansoko haranen arteko tontorra, Txamantxoia izena edo Maz izenaz ere ezaguna dena. Izabatik ikusiz gero, mendi magal oso luze bat da, bestalde Linzatik begiratzen badugu, piramide bikain bat da.

Basotik apurka metroak irabazten lasaitasunez


Txamantxoiako konoa


Lapakizarantza begirada bat


Jarraitu beharreko bidea, ipar-ekialde ertza.


Ertzetik metroak irabazten goazen heinean, atzera begirada bat, Mikel eta Jon Ander ikusten dira.


Jausitako elurra dela eta, tarte batzuetan maldaren inklinazioa interesgarria jartzen zen.


Behin ertzetik ateratzean, tontorrera heltzeko azken metroak


Mikel eta Jon Ander


Bostak tontorrean


Panoramika polita egun oso polit batean


Hemen egun horretan ateratako bideoa.


iruzkinik ez: