2016(e)ko otsailaren 18(a), osteguna

2016_01_31- MIDI D´OSSAU La Fourcheko korredoretik (saiakera)

Midi d Ossakuko tontorra zapaldua genuen, baina uda sasoian, bueltatzeko gogoa geneukan hain ezaguna den La Fourcheko korredoretik.

Zapatu goizean atera giñen, eta hiru ordu terdi ta gero Portalet ingurutik geunden. Portaletean bazkaltzeko eta inongo prisarik gabe igotzeko Pombieko aterpera, negu sasoian librea dena.

Aspaldian fitxatuta geneukan korredore bat zen, oso estatikoa eta Piriniotako klasiko bat, Jon Anderrek esan zidanean joateko, baldintzak hoberenak ez izan arren ez nuen bitan pentsatu.

Tximinien bide normaletik igotako ERREPORTAIA HEMEN

NOLA HELDU
Hona heltzeko Formigal bidea hartu behar dugu ta seinaleak jarraituz mugara heldu. Hemendik 1,5 km jaitsi behar ditugu Aneou-ko parking-era heldu arte, eskuman aurkituko dugu.

DATU TEKNIKOAK
  • Ibilbidea: Parking Aneou – Pombie-Couloir Fourche (2530 metrotaraino heldu giñan)-Pombie-Parking Aneou
  • Denbora: Aneuko parkingetik Pombiko aterpera 1.15 ordu. Aterpetik korredora hasten den punturaino ordu bat inguru, edurraren baldintzaren arabera.
  • Desnibela: Parking Aneou (1.700m), Pombie (2.032m), 2530 metrotaraino heldu giñan.
  • Aterpea: Pombie, Neguan alde librea dauka bertan lo egin ahal izateko.
  • Zailtasuna: AD+, blokeko pausu bat dauka, IV/IV+ ingurukoa, elurraz tapatuta badago arazorik gabe igarotzen dena, bestela hemen datza zailtasun handiena.  Korredorearen bataz besteko malda 45/450ºkoa da.
  • Materiala: Kaskua, arnesa, soka, pioleta eta kranpoiak. Fisureroak eta friendak. Bi estaka eta ankla bat eta bi izotz torloju eraman genituen.
FITXA TEKNIKOA:

 photo Croquis Midi dOssau - Petit Pic -
Corredor de La Fourche y cumbre 450m AD IV
50_7_zpsxgexfkem.jpg

ERREPORTAIA

Grand Pic eta Petit Pic Formigaleko pistak pasa eta gero ataratako argazkia

 photo 1_zpshg0wjgli.jpg

Portaletetik ikusita

 photo 2_zps6jk4awkk.jpg

Errepidea, betiko moduan, kotxez gainezka, eskiatzaile asko eguna aprobetxetan.

 photo 3_zpsdykgsfqj.jpg

Behin kotxea utzita gauza guztiak atera ta patxadaz prestatu genuen. Behin dena prest izanda ttipi ttapa pombie bidea hartu genuen, hasiera batean zubi bat gurutzatu ta oso erraz ikusten den bide bat jarraituko dugu.

 photo 4_zpsr908nbhh.jpg

Ez daukagu prisarik eta pisu asko daramagunez lasai lasai goaz parajeaz disfrutatzen

 photo 5_zps2lfjmo6w.jpg

Portalet ingurua metroak irabazten goazen heinean

 photo 6_zpswjburgkw.jpg

Soum de Pombiera heltzen apurka apurka, bide oso erraza eta oso ondo seinalatuta dagoena. Soum du Pombiera heltzean, bikote bateri argazki bat ateratzeko eskatzen diegu.

 photo 7_zpsrfwaq7ye.jpg

Col de Soum-era heldu orduko, 2.129m altueran dagoena, jaisten hasiko gara aterpera heldu arte, ta bertan Midi handia ikusten hasiko gara bide osotik.

Heldu, gauzak logelan utzi, eta arin baten aterpearen kanpoaldera goaz, korredorea ikustera.

 photo 8_zpsfhj4s6fj.jpg

 photo 9_zpso2l41e70.jpg

 photo 10_zps2upjulzc.jpg

 photo 11_zpsq0indlqo.jpg

 photo 12_zpsjuvnywoo.jpg

Paraje ederra

 photo 13_zps72xposix.jpg

Pombie, justu momentu honetan, bide normaletik jeisten zen hiru kideko talde bat ikusi genuen, bi atzean oso astiro, eta bat korrikan. Aterpera heldu zenean, komentatu zigun tontorrera igo zirela bide normaletik, eta jeitsieran arazo asko izan zituztela. Astiro zetorrena, kranpoiarekin gemelo guztia moztu zuen, 8 zentimetro inguruko ebakia eginda, aterpeko botikina ez zegoenez, neuk neraman botikin txiki bat utzi nion, eta tipoa heldu zenean, ahalik eta ondoen garbitu eta gero, sendatu genion, sutura puntu batzuk emanez.

Komentatu ziguten elurraren kalitatea oso txarra zela, elur jausi txikiak zeudela eta oso txarto pasa zutela, bilguneak guztiz tapata, kalitate oso txarra, ez ziguten asko animatu hurrengo egunerako, gainera eguraldi txarra zetorren. =(

 photo 14_zpsuo7yxcyg.jpg

Selfie

 photo 15_zpsjkg0ujou.jpg

Bapatean, BIlboko bi mutiko heldu ziren, gure adinekoak, La Fourche egiteko asmoarekin, motibatu giñan eta lau izanda urratsa zabaltzeko hobeto. Kanpoan egin behar zuten lo, eguraldi txarra zetorren eta haizea altxatu zen.

Afaria prestatu genuen eta ondoren aterpe kanpoan izarrak ikusi eta gero goizetik ogera, hurrengo goizean goiz esanatu nahi genuela ahalik eta ahalik eta arinen igotzeko.

 photo 17_zpsm6r1mg0r.jpg

Hurrengo goizean 5:30 inguru esnatu ta gosaldu genuen. Aterpetik atera bezain pronto haize bolada handiak eta euria nabaritu genuen. Aterpean denbora apur bat egin genuen, euria apur bat gelditu arte.
07.00tan ateratzen gara, behe lainoa apur bat zabaldu zen eta ritmo onean metroak irabazten goaz. GPSan generaman track eta hori jarraituz, altura hartzen dugu.

 photo 18_zpsr9e2c1gy.jpg

Korredorea hasten den puntura gerturatuz

 photo 19_zpshue6lntj.jpg

Jon Ander, Alvaro, Arri eta neu, bilgune batean

 photo 20_zpskymlp7p1.jpg

Hemen ensanblean lotzen gara.

 photo 21_zpsen38n8t9.jpg

Hasiera batean eskumara gehiegi zabaldu giñen eta Peygeretik datorren ertzera ateratzen gara, behe lainoak pasada txarra jokatu zigun. Ahalik eta arinen jeitsi eta berriz korredoretik gora.

 photo 23_zpsblurytjc.jpg

 photo 25_zpsdoixgdek.jpg

Argazki gutxi atera genituen

 photo 22_zpsjd3qgiod.jpg

 photo 24_zpsap6c91pf.jpg

 photo 27_zpsed1wx1br.jpg

Argazki honetan ikusten da, elurraren baldintza kaskarra, dena elur oso biguina, izotz falta, elurra jausten denbora guztian. Bilgune bat egin genuen eta ahalik eta hoberen rapelatu genuen.

 photo 26_zps28ool2mq.jpg

Eta lainoa, laino asko.

 photo 29_zpss63elfqf.jpg

Aterperantza jeisten, gaurkoa ez zen eguna, bueltau beakogu.

 photo 28_zpsr3lndbsc.jpg

Botikina utzi genien tipoek utzitako opari bat, Madrilekoak ziren, eta nola ez, oso ondo sartu zitzaigun, ardo apur batekin ere utzi zigutela.

 photo 30_zpsmdqyakyf.jpg

Col du Souzomnera bidean

 photo 31_zpszpkzgy9z.jpg

 photo 32_zpsohy4rjet.jpg

Jeisten genuen bitartean, bapatean lainoa zabaldu eta Portaleta ikusi genuen.

 photo 33_zps0slyorxw.jpg

Jeisten

 photo 34_zpslk4ndbwg.jpg

Ezin izan genuen tontrorra lortu, baina oso gustora ibili giñen, gauza berriak ikasiz eta Arri eta Alvarorekin laguntasuna sortuz, laurak batera joan giñen gero Jacara bazkaltzera. Aupa EKIPO!!!

Udan egon giñeneko erreportaiaren bideoa.


Hurrengorarte!

iruzkinik ez: