Guara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Guara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

2020_08_30-Arguis. Pared de Bones. Sendero Limite (200m/6a+)

 Abuztuko azken asteburua euritsua eta hotza zetorren Pirinio aldera, ta pasadan urtean joateko gogoekin giñan ta azkenean ezinezko izan zitzaigun ta aurten lehen aukera hau eukita ta Pirinio aldean hotza ta euriaz ihes egiteko Guara aldera gerturatu giñen, bertako bide klasikoena eskalatzeko, Directa Osborne bidea eskalatu genuen zapatuan eta domekan, zerbait errazagoa ta lasaiagoa eskalatzeko Bego ta Danirekin batu giñen hauren autokarabanaren erosotasunaz gozatzeko ta domekan goiz eder bat pasatzeko Arguiseko Bones horman eskalatzeko.

Aukeratutako bidea, Sendero Limite bidea izan zen, oso ondo txapatuta dagoena ta hormaren erraztazunak aprobetxatuz igotzen dena, bide ederra, gozatzekoa ta erosoa.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 200m/6a+
  • Denbora: 45 min hurbilketa basko hitoak jarraituz.
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, 12 expres. 
  • Ekipatzaileak: Luis Royo, Carlos Roy eta Julio Benedé, 2013ko urrian.
  • Nola heldu: parkingetik kotxea utzita, horma ikusten da, hitoak jarrraituz basotik. Erraza.
  • Jeitsiera: Rapelatzen.


ERREPORTAIA:

Lehenengo hiru luzeak plaka etzan eta begetazio apur bat tartekatuz doaz, bertikaltasun puntu askorik hartu gabe bere luzeetan, itsasgarritasun plakak ta terrazatzoak tartekatuz.


Laugarren luzea oso ederra da, entosta bertikal batetik hasten da, pitzadura zabal batetik, mugimendu oso ederrekin, ondoren bostgarren luzearekin enpalmatuz, itsasgarritasunko plaka oso eder batetik.


Bego bilgunera heltzen, pitzadurak eta itsagarritasuneko pausu ederrak, apurka giroa ta bertikaltasuna hartzen doan heinean.




Seigarren luzea ezkerretara trabesian dijoa, nitxo batetik pasatzeko, pausu eder batzuekin bilgunea buitrera batean egiteko.


Dani seigarren luzeko bilgunean, zazpigarren luzea eskumatara diagonalean doan trabesia polit bat da.


Bego zazpigarren luzean, tximinia bertikalean sartzeko.


Bilgunera heltzeko, pausu ederrak, kantu ugarirekin ta goikaldeko giro apartarekin.



Zortzigarren luzea, hamar metrotako bloke txiki bat da, zazpigarren bilgunetik beherantza rapelatzen jeisten da, luzeak enpalmatuz hiru rapeletan zorura.



Egun ederra, Cinfuensen zapatuan apur bat sufritu ta gero, egun ederra ta lasaia pasa genuen konpainia ederrean, milesker bikote.


2020(e)ko urriaren 20(a), asteartea

2020_08_29-Cinfuens. Directa Osborne (6b/200m)

 Abuztuko azken asteburua euritsua eta hotza zetorren Pirinio aldera, ta pasadan urtean joateko gogoekin giñan ta azkenean ezinezko izan zitzaigun ta aurten lehen aukera hau eukita ta Pirinio aldean hotza ta euriaz ihes egiteko Guara aldera gerturatu giñen, bertako bide klasikoena eskalatzeko, Directa Osborne bidea.

Bidea sei luzeetan banatuta dago, arrokaren kalitatea ona duena tarte batzuk zikintsuak izan arren, bidea bost izarretakoa da, lehen luzeak oso onak dituena, eta eskalatzera behartzen gaituena, inguru ikaragarri batean, oso gomendagarria bidea eta lekua.

Blog batzutan irakurria neukan ondorengo esaldia: "Cinfuens, donde escalan los mayores"

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 200m/6b 
  • Denbora: 45 min hurbilketa 
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-4 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Nola heldu: Pozas de Belsuen kotxea utzi genuen parkingean ta PR bidea hartu genuen presako hormara heldu arte, bidexka jarraituz hormako eskumaldetik tunelak igaro hito bat aurkitu arte ta espoloia oso ondo ikusten da. 45min.
  • Jeitsiera: Tontorretik jeisten da aterpera joateko norabidean ondoren pantanoa zeharkatzeko parkingera joateko norazkoarekin.


Corkuerikanren krokisa

ERREPORTAIA:

Pantanotik lehor zegoenez hormara aproximazioa egiten.


Trastoak jartzen irtetxeko, hormaren handitasuna ikus daiteke.


L1 (6a+ edo 6b/15-20m) lehen tirada, pare bat bolt dituena ta pitxadura batetik gora igotzea eskatzen duena ondoren eskumatara joateko, pausu gogorra ta apur bat zikina begetazioagaz, eranstun bat zintzilik dauka, biok eskegi behar izan giñan.


L2 (6a+/45m) tirada oso txuloa, fisura ikaragarrua, bost izarretako luzea eta bide guztiko luze onena, mantenitua ta ondo mugitzea eskatzen duen luzea, oso oso ona.


Pitzadura handira sartzen


Azkenik bilgunera trabesia batetik sartzeko


Cinfuens, ikaragarria.


L3 (V+/45m) tximinia ederra, baia begetazioz beteta aurkitu genuen, arroka tarte batzutan oso apurtuta.

L4 (6a/30m) irteera trabesian eskumatara ondoren bolt lerro batetik gora, plaka zatiak txapak alegriarekin ta arroka oso ona azken metroetan.

L5 (V+/25m) aurreko luzearen tonika berdina, bilgunera sartzeko zuhaitz batetik begetazio askorekin.

L6 (IV+/35m) babaresa eder batetik gora, tximinia batetik sartzeko ta apurka metroak irabazi ahala, boj inguru batetik gora bilgunera heltzeko, azken metroak kontuz ibiltzekoak, arroka apurtuak eta begetazio ugarirekin.


Azken luzeko azken metroak, jardinetik gora.


Cinfuenseko goikoaldean, ingurua oso basatia ta oso ederra, bakartia.


Selfie pozik tontorrean, aterpera doan bidexka txikitik pantanora bueltatzeko.


Bidea oso ona iruditu zitzaigun, luze onak dituena eta batzuk apurtuagoak, baia inguruaren bakartasuna ta hain basatia izatea pena merezi du.


2017(e)ko otsailaren 5(a), igandea

2016_ALPES TRIP

SARRERA:

2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrins-etara joan giñan 15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko diren opor batzuk:

Midi dÓssau mendia, Frantziako autopistatik


ECRINS:

Ailefroideko harana, Ecrinsetara baldin bagoaz, egun dezente igarotzeko leku ezin hobea da, 1500 metrotako altueran dagoen harana, camping handi batekin, eta kokaleku estrategiko bat dauka. Haran txiki bat da, oso lasaia, komertzio txikiekin eta bi eskualdeetan granitozko hormez inguratuta dagoena. 

Ailefroidek aukera asko ematen dizkigu, alde batetik boulderra egiteko aukera asko ditu, bai campingetik ondoan, edo altuerara igota. Bestalde, alpinismoa egiteko kokaleku bikaina du, bertatik hasten baitira Pelvoux, Les Bans, Sialuouze edota Pic Sans Nom-era igotzeko bidea, eta errepidea jarraituz Le Barre des Ecrins eta Glaciar Blanc-era igotzeko.



Pelvoux mendia, edo Mont Pelvoux (3.943m), Ecrins-etako tontor oso famatu bat da, Barre des Ecrins eta Meije-arekin batera. Le Barreko hego ekialdean kokaturik dago, eta proportzio handiko mendi bat da. Bere tontorrera heltzeko, bide normalena, Couloir Cooliedgetik izaten da, Sialouzeko glaziarretik gora, Pic Sans Nom eta Pelvoux artean ateratzen den korredore zabala, eta 40º-ko malda duena.




Barre des Écrins, Frantziako Alpeetako mendi bat da, 4102 metroko garaiera duena.  Massif des Écrins izeneko mendiguneko mendirik garaiena da. 4.000 metrotik gorako garaiera duen alpetar mendirik hegoalderenekoena da.

Bestalde oso gertu dago Brianconais, Lautaret edota Tete d´Aval eskalada inguruetatik, baina Ailefroiden eskalatzeko mila bide daude, luzeak, laburrak, zailak zein errazak, ekipatuak edota semi ekipatuak. Le Barre eta Pelvoux igo eta gero, atseden egun bat hartu behar izan genuen eta Ailefroideko plaketatik gora ibili giñan, taloiak oso zaustuta baina gustora ahala ere.

Pelvoux mendia Glaciar Blancketik


Dome Neige Le Barreeko tontorretik



Col Lautaret


Ecrinsetako mendi ospetsuenetarikoa Le Barre eta Pelvoux/Ailefroiderekin batera, La Graveko herriaren gainetik gelditzen da eta bere eski pisten gainetik. La Grave eskia praktikatzen dutenentzako oso famatua da, honegaitik eta bere kokalekuagatik Oisans-etako erregina bezala ezaguna da Meije.


Pic Gaspard


Meije Orientaletik behera, Refuge du Aiglera bidean


Bost izarretako hotela


Eguraldi txarretik ihes, bailararantza, azkenean euriak eta txingorrak harrapatu zigun.


GEORGES DU VERDON:

Alpeetan udan egin genuen oporrak bukatu ziren, bertara eguraldi txarra sartu ahala, apurka Frantziako hegoaldera mugitu behar izan giñan, eta aurretik fitxatuta geneukan leku batera joan giñan, Georges du Verdon, Frantziako Provenzan.

Georges du Verdon Frantziako Provenzan kokatuta dagoen kañoi batzuk dira, bere hormetatik ikaragarriak diren eskalada batzuk dituena, urteak aurrera joan ahala munduko eskalada leku famatuenatriko batean bilakatu da, eta bizitzan behin gutzienez eskalatu beharrekoa, geu hiru egun egon giñen bertan eta laburra iruditu zitzaigun, Alpeetara goazen hurrengo aldian edo joaterakoan edo jeisterakoan derrigorrezko geldialdia bilakatuko dena guretzat.






LES CALENQUES:

Calanquesen eskalatzen ibiltzeko “kanpamentu base” onena Cassis herria da. Herri txiki turistikoa da eta bertatik Calanqueseko ohiko lekuetara  hurbil gaitezke.





RODELLAR:

Alpeetako bidaia ta gero, trallada asko generaman gorputzean, 15 egunetako bidaia egitea pentsatu genuen eta azken egunak apur bat luze egin zitzaizkigun. Hori dela eta Les Calenques-etik atera eta Catalunya aldera jeitsi giñen, bertatik lasai lasai egiteko buelta eta horrela Frantziatik genituen peaje guztiak ekiditzeko.

Rodellar, Sierra de Guarako parke naturalaren barruan dagoen herri bat da, herri honetan, kirol eskalada egiteko munduan dagoen lekurik famatuenetariko bat dago, izan ere, Rodelarreko arrokak 400 eskalada bide baino gehiago eskeintzen dizkigu 35 sektoretan banatuta. Sektore guzti hauetara heltzea oso erraza da eta aproximazio laburrarekin.

Rodellarrera joateko sasoi honena udaberria eta udazkena dira, baina hala ere, eskola hau oso ona da udan eskalatzeko baita neguan, hori bai, joaten garen sasoiaren arabera, hormen orientazioekin asko jolastu beharko dugu.


C'est fini