Abuztuko azken asteburua euritsua eta hotza zetorren Pirinio aldera, ta pasadan urtean joateko gogoekin giñan ta azkenean ezinezko izan zitzaigun ta aurten lehen aukera hau eukita ta Pirinio aldean hotza ta euriaz ihes egiteko Guara aldera gerturatu giñen, bertako bide klasikoena eskalatzeko, Directa Osborne bidea eskalatu genuen zapatuan eta domekan, zerbait errazagoa ta lasaiagoa eskalatzeko Bego ta Danirekin batu giñen hauren autokarabanaren erosotasunaz gozatzeko ta domekan goiz eder bat pasatzeko Arguiseko Bones horman eskalatzeko.
Aukeratutako bidea, Sendero Limite bidea izan zen, oso ondo txapatuta dagoena ta hormaren erraztazunak aprobetxatuz igotzen dena, bide ederra, gozatzekoa ta erosoa.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: 200m/6a+
- Denbora: 45 min hurbilketa basko hitoak jarraituz.
- Materiala: 60 metrotako bi soka, 12 expres.
- Ekipatzaileak: Luis Royo, Carlos Roy eta Julio Benedé, 2013ko urrian.
- Nola heldu: parkingetik kotxea utzita, horma ikusten da, hitoak jarrraituz basotik. Erraza.
- Jeitsiera: Rapelatzen.
ERREPORTAIA:
Lehenengo hiru luzeak plaka etzan eta begetazio apur bat tartekatuz doaz, bertikaltasun puntu askorik hartu gabe bere luzeetan, itsasgarritasun plakak ta terrazatzoak tartekatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina