2021(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

2020_12_29-Gorbeia Lanbreabetik

Gabonak pasa ondoren, olentzerok opari ederra ekarri zigun, elur paketoi ikaragarri bat, bi astetan zehar luzatu zena, eta etxeko mendietatik eskiak paseatzen emateko aukera eman ziguna.

Oraingoan Danirekin hurbildu nintzen Gorbeiara Lanbreabetik gora, Aiur eta Ekhi ere izan genituen lagun, gu baino hobeto pasa zuten txakurrak, gora ta behera elurrarekin disfrutatzen.

Igoera arina eta erosoa, eskiatzeko jeitsiera oso ona daukana kotxeraino ia eskiekin jeisten utzi ziguna.

FITXA TEKNIKOA:
  • Eski zailtasuna: S2 
  • Desnibela: 750 metro aprox
  • Luzera: 12 km inguru.
  • Ibilbidea: Iondegorta-Arimekorta-Aldaminospe-Gorbeia-buelta.
  • Krokis ona wikiloc-etik hemen

ERREPORTAIA:

Arimekortako parkinga pasatu ondoren.


Bego, Idoia, Aiur ta Ekhi, landetara heltzen.


Aterpeak dauden ingurura heltzen.


Eguna, apurka zabaldu nahian.


Ekhigaz, pozarren.


Metroak irabazten lepora heltzeko, elurra ikaragarri zegoen.


Lepotik gora haize asko ta elurra justuago baia ondo jeisten zen eskiekin.


Aiur.


Gorbeiako tontorrean, egun hauetako bisita batean.


Jeisten.


 

Baldintza onak eta jausitako elurra aprobetzatu behar zan, beti gustora egiten den igoera.

iruzkinik ez: