2022(e)ko martxoaren 15(a), asteartea

2022_02_28-Ogoño. Gaviotas (120/V+) eta Mailua (90m/6a)

Otsaileko astelehen arrasti berotsu bat aprobetxatuz, arineketan hurbiltzen naz Iñakigaz Ogoñora, bere lehen aldia horma honetan ta oso pozik atara zan bertatik. 

Hasteko, Gaviotas bidea eskalatu genuen nahiko rimto onean, ta arrastiaren eguzki orduaren luzapena aprobetxatuz, korriketan jeitsi giñen berriz Mailua bidea egiteko, egin gabeko bidea zen biontzako, bere bigarren luzea zapore oso on batekin utzi zigun, oso gomendagarria konbinaketa hau metroak sartzen joateko, asko estutu gabe.

Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.


FITXA TEKNIKOA
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
  • Ekipamendua: boltekin ekipatuta.
  • Materiala: 14 expres. Friend-en bat ondo etorri daiteke.




ERREPORTAIA:


Iñaki Gaviotaseko lehen luzean.


Selfie


Gaviotaseko tronoan eserita, Lagagaz fondoan.

L1 (25m/6a) lehen luze bat, nahiko itsusitsoa ta apur bat pulitua eta zikina, lehen bi txapetan, ondoren inguru errezetik bilgunera heltzeko.

L2 (40m/V) luze ikaragarria, pitzadura, arrakal, diedro, babaresa, dana helduleku handiekin ta hanka eta reposo ugarirekin, noiz behinka txapen artean distantziamendu apur bat dago baia oso ondo eskalatu daiteke, helduleku asko ematen baititu.



L3 (25m/V) trabesia erreza eta polita eskumatara, ondoren pare bat sabaitxo erraz eskumatik pasatzeko bilgunera heltzeko, luze polita baita.


Iñaki hirugarren bilgunera heltzen



Ogoñon otsailean, kamiseta gabe, benetako paradisua







iruzkinik ez: