2019(e)ko abuztuaren 27(a), asteartea

2019_07_27-Le Ponteil. Le clos Tramouillon (310m/6a+)

Egunak aurrera zijoazen heinean, eguraldi txarra sartzen joan zan, Tourra ta gero zerbait interesgarria iteko gogoekin giñan, eguraldia onena ez izan arren, bala aseguratu nahi izan genuen eta aurretiaz gomendatu ziguten Le Ponteil-eko herrixkara hurbildu giñan, berta "Le clos Tramouillon (310m/6a+)" bide famatua eskalatzeko.

Bere aproximazio laburra eta orientazioa, arroka lehor egotea aseguratzen zigun eta bere jeitsiera errraza edo rapel lerroa hartzeko aukera arrastirako iragarrita zeuden kaxkabarrekin ihes egiteko aukera arina ematen zigun.

Bidea asko gustatu zitzaidan, arroka onekoa, kalitate altuko kare harriarekin, grisa ta laranja, nahiko abrasiboa eta pintxudoa, luze guztiak oso ondo txapatuta daude, hala ere, friend pieza batzuk eraman genituen  txapen arteko tarteak txikitxeko tarte batzuetan.

FITXA TEKNIKOA:
  • Lehen igoera: Philippe Giraud, Pascal Raymond eta Gerard Fiaschi 1997an.
  • Zailtasuna: 6a+ / 310m
  • Nola heldu bidearen basera: Parkingetik gora dagoen zelai ingurutik, pista jarraituz, errekara heldu arte eskumatara, hitoak jarraituz hormara heldu arte, Gran Diedre bidea oso azkar ikusten da, hemendik ezkerretara.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Pitoiren bat eta kordinoren bat ere badago bidean zehar, orokorrean bilgune guztiak ekipatuta daude.
  • Materiala: 12 expres, friend ertainak/txikiak (C0.5tik 2ra) ondo etor daizteke. 60 bi metrotako soka eta  bilguneetarako materiala.
  • Jeitsiera: Rapel bolatu batean zorura, tontorretik ezkerretara hitoak jarraitu rapel instalazioa dagoen zelaira heldu arte, ondoren oinez kirol eskaladako bonboaren azpitik bidexkara bueltatzeko.


ERREPORTAIA:

L1 (25m/V) Tximinia itsusi baten azpian sartzen da, aukerako bilgunea egiteko aukera dago, geu lehen luzea bi tiradetan bota genuen, goitik geneukan bikotea horrela egin bait zuen.




L1bis (25m/V) tximinia, bloke enpotratu bat sartuta dauka, ondoren inguru errezago batean sartzeko.



L2 (40m/6a) trabesia polit batekin hasten da ondoren diagonalean ezkerretarantza kantu ugariko pasarte batzuk igaroz bilgunera heltzeko, luze ederra, kalitate onekoa.


L3 (30m/V+), ondo txapatuta dauden sekzio ederrak pasatzen ditu, goikaldean desplometxo txikiak ebatziz forma oso ederrean, arrokaren kalitatea luze honetan oso ona da ta eskalada oso atletikoa.


R3-ko bilgunera heltzen


Gertuago



L4 (55m/V+) ezkerretara trabesian hasten da, gomendagarria zinta luzeak erabiltzea, plakak eta desplometxoak igaroz bilgunera heltzeko, ia 60 metrotako tirada luzea, goikaldeko zelai txikira heltzeko, bilgunea bi bolt bloke handi batean.


L5 (10m/II) trabesia ezkerretara, zuhaizkean bilgunea egiteko, goikaldeko diedroaren azpian kokatzen gaituen trantzisiozko luzea.


Harana gure azpian, eskumaldean Le Ponteileko herri txikia ikus daiteke.


L6 (40m/6a+) diedro txiki bat, trabesia batean, apur bat desplomatua baia oso ondo txapauta, sabai batzuk ebazten ditu modu ederrean, ondoren goikaldeko terraza batetik jarraitzeko.

L7 (45m/6a) beste bloke bat irteeran, erreza, pare bat txapa jarraian ta ondoren bertikaltasuna galtzen du bilgunera heltzeko.

L8 (45m/V+) kare harri grisa, plaka ederrekin, pasarte ederrak eta gozagarriekin, tontorrean dagoen bilgunera heltzeko.


Pozik tontorrean, atzekaldean L´Argentiereko bailara dugularik.


Inguru ederra, rapel ingurutik, bi rapeletan egiteko aukera, edo trabesia bat jarraituz lehenegoa aurreztu daiteke, gu bitan egin genuen, rapelatzeko orduan konturatu giñen.


Rapel bolatu batean zorura heltzen gara


Zorura heltzen, sugeen kontrako galtzerdi-praka inbentoarekin!!!


Le Ponteileko herrixkan pasta entsalada fresko bat prestatu genuen eta ondoren fruta apur bat jan da gero,  La Roche-de-Ramen dagoen lakura joan giñan bainutxu bat hartzera ta Le Micky txiringitoan garagardo fresko batekin egunari amaiera ematera, egun ederra.


Eguna amatatuz, bainutxu bat hartzen.

iruzkinik ez: