Panticosa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Panticosa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023(e)ko otsailaren 9(a), osteguna

2023_01_05-Infiernos. Corredor Sur (3082m)

Elur kota oso altu zegoenez eta etxera bueltatzeko eguna zenez, goizetik esnatu giñen ta Infiernosera igotzeko bidea hartu giñen, eskiak kotxean utzi genituen, elur kota Mallata altuan aurkitu genuen, elur nahiko kaxkarra orokorrean, abendu oso lehor eta elur prezipitazio gabekoa.

Paularen lehen hirumilakoa, hemendik zoriontzea ta arin batean ta irribarrea galdu gabe igo zela.

FITXA TEKNIKOA:

  • Irteera puntua: Baños de Panticosa. 
  • Desnibel positiboa: 1.500 m. aprox
  • Distantzia: 10Km. 
  • Denbora: 7 ordu.
  • Zailtasuna: PD (40º goikaldeko korridorea/150m aprox)


ERREPORTAIA:

Mallata altutik gora, kanaletik Pondiellos lepora bidean.


Lehen argiak lepora heltzen.







Atzean Garmo Negro mendia, bere ipar aurpegiagaz.



Korridoretik gora


Tontorrera heltzen




Lepora bueltatzen.


Merezitako garagardotxue Balnearioko parkingean.



2022(e)ko otsailaren 9(a), asteazkena

2022_01_15-Garmo Negro (3051m) Panticosatik

 Egun batzuk generaman Tena aldean, azken egunerako, Garmo Negro mendia aukeratu genuen, eskiekin igotzeko, bere hegoaldeko orientazioa arin transformatzen du elurra, ta bere igoera zuzena Panticosako balnariotik Mallatak pasata, eskiekin igotzeko oso ibilibide klasikoan bilakatu dute.

FITXA TEKNIKOA:

  • Eski zailtasuna: 3.1/E1
  • Jeitsieraren orientazioa: Hegoalde/Ekialde
  • Desnibela: 1450 metro aprox 
  • Luzera: 12km gutxi gora-behera.
  • Link: Esquidetravesia

ERREPORTAIA:

Basotik 25minututako porteoa Mallata Bajara heldu arte.


Egun ikaragarria, atzean Xuans, Serrato etab ingurua


Mallata bajatik gora, zuhaitz ingurutik ateratzen.



Bi Mallaten arteko lepoan, airetxo bat hartzen.



Desnibela irabazten apurkanaka.




Garmo Negroko tontorrean 3051m



Elurra transformatuta



Gozatzen




Basoan berriz eskiak motxilara.



Igoera oso ederra, ta jeitsiera ikaragarria 1500 metrotako desnibela, paraje ezin hobean.

2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

2016_12_16-Pico Sabocos, ipar aurpegiko korredorea eta ertza (AD)

Asteburua heldu zen, antizikloia mantentzen zen, hala ere elurraren baldintzak ez ziren nahi genituenak, baina azkenean animatu giñen Valle de Tena haran hurbilera joaten asteburua pasatzera, Telerako aterpean bi gauetarako ohea hartu genuen eta plan nahiko ona generaman pentsatuta, zapatuan hain polita eta baztertuta dagoen Peña Sabocos mendiko ipar aurpegian zerbait egin eta domekan Telera inguruan beste ekintza politen bat bilatu.

Arrastiko 19.30tan gelditu giñen Irurtzunen eta handik Jacarako bidea hartu genuen. Gaueko 22tan Refugio Teleran afaltzen geunden, asteburuak zituen bi egun hauetan egin beharreko ekintzei buruz berba eginez.

NOLA HELDU:
Hoz de Jacara heltzeko, beharrezkoa da Sabiñanigoraino heltzea, bai N-240tik edo N-330tik. Hemetik Biescaserako norabidea hartzen dugu N-260tik, Biescasera heldu arte, A-136 errepidea jarraituz Bubaleko urtegiaren parean goazenean, eskumatara ateratzen den bide gurutze bat jarraitu behar dugu,2-3 kilómetro inguru pasa ta gero Hoz de Jacara heltzeko,herria igaro eta gorantza doan pistatik segi kotxeagaz elurrak igotzen uzten digun lekuraino.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: AD/400 metro/45-50ºko malda. Resalte bat dauka (3-4 metro ingurukoak) baina oso ondo babesten dena, arroka zubiak non nahi eta arrakal eta pitzadura oso onak korredorearen bi aldeetan.
  • Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 2-3 izotz torloju eta bi elur estaka eraman genituen, korredorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
  • Desnibela: 1200 metro inguru
  • Ibilbidea: Hoz de Jacako pista-Panticosa eski estazioaren goikaldea-Sabocos ipar aurpegia-Korredorea-Tontorra-Jeitsiera normala kotxerarte.
  • Iraupena: 9 ordu.

ERREPORTAIA:

Sierra de Partacua edo Peña Teleraz ezagunagoa dena, goizeko lehen argiekin.


Panticosako pistetatik gora



 Pisten goikaldera heltzen gara eta aurrez aurre daukagun Sabocos-era jotzen dugu.




Panticosa Ice (D+/250m) eta Aurora Boreal (MD/200m)


Korredorearen baldintzak ez ziren oso onak, elurra transformatu gabe eta asko hondoratzen zizuna.

Korredoretik gora, atzean ibona dugularik.



Resaltetxo batzuk aurkitu genuen elur falta zela eta, honek bilgune bat montatua zeukan.


Resaltetik ateratzen, resalteko pausu zailenean izotza aurkitu genuen eta asko eskertu genuen.


Hemetik laua den gune batera heltzen gara, bi aukera daude, edo ertza bilatuz gorantza doan beste korredore bat hartu eta behin ertzaren goikaldean tontorreraino joatea, edo zuzenean eskumatara joan eta pala erraz batetik metroak irabazten joan tontorra lortu arte.

Geuk ezkerretara zijoan korredore txiki bat ikusi genuen eta ondoren ertzera eraman gintuena, ertza oso polita, aereoa eta paraje ikaragarri baten inguruan.

Pico Sabocos (2.757m)


Panticosa inguruko mendiak (Argualas, Algas, Garmos, Pondiellos, Infiernos etab)


Ertz geodesikoan, atzean Telerako mendiekin.


Jeitsiera ez deko galbiderik, pala erraz batetik jeitsi eta laster batean agertzen gara berriro Panticosa inguruko eski pistetan, hemetik etorritako bidea hartuz kotxera heldu arte.

Espero gustatu izana, horma honetan dauden beste korredoreen baldintzak hoberenak ez badira, eguna aprobetxatzeko oso gomendagarria den ekintza, zapore onarekin uzten duena.