2026(e)ko urtarrilaren 19(a), astelehena

2025_10_06-Ogoño Errausketarik Ez (6b+/200m)

 Mikelekin, Covid sasoain, goikaldeko zatia egin genuen, debekuak betez, pendiente geneukan behetik gora egitea, ta aurtengo udazkenean, Ogoñorantza gindoazela, pendiente genuen hau egitea erabaki genuen.


Errausketarik ez bide oso polita eta modernoa da ekipamendu aldetik

Hormaren ezker aldean zehar doa. Ogoñoko biderik luzeenetakoa da; pasarte zailak ondo aseguratuta daude, eta eremu errazagoetan aseguramenduak urrunago daude. Ez da bide oso konprometitua edo zaila ezta jarraitua ere, nahiz eta 6a mailako pasarteak benetan eskalatu beharrekoak diren. 6b+ zeharkaldia laburra baina bortitza da: 5 metro inguru besterik ez, oso ondo babestuta

Ogoño, kantauri itsasoko harribitxi hori, itsas mailatik gora ateratzen den lurmuturra da, itsasoaren olatuen gainean bere kare harri perfektuak bertikaltasuna bilatuz, zaila izango zaigu ipar kostalde guztian bere ezaugarri, bertilkatasun ta arrokaren kalitate berdina duen horma zatia bat aurkitzea. Polita eta xarma asko duen eskalada, hegaztien eta olatuen "txioak" irrati gisa ditugularik, ondoren hondartzan bainutxu eta garagardo batekin eguna borobilduz.


Bere hormatik bide ugari dihardute, lehen zabalkuntzetatik gaur egungo zailtasuna duten bide berrietara, bestalde, aberasgarria eta eskalatzaile komunitaterako ona, bere hormatik estilo ezberdina duten bideak egotea, kirol eskaladatik tradizionalera, errezenetatik zailenetara. 

Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.

FITXA TEKNIKOA

  • Zailtasuna: 6b+ / 200m
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
  • Ekipamendua: boltekin ekipatuta.
  • Materiala: 14 expres. 


ARGAZKIAK

Lagako hondatza.



Mikel, Josu Gartziako bigarren rapela egiten, soka simplearekin bi rapel, bestela 60metrotan beheraino.

1. luzea, 6a: «Josu Gartzia» bidearekin 2 parabolt partekatzen ditu, eta ondoren ezkerrera desbideratzen da. Plakako luze fina da, erregleta eta oin txikiekin. Ezkerrerako zeharkaldi bat eginez, bilera oso eroso batera iristen da.

2. luzea, 6b+: Ezkerrerako zeharkaldia erregletekin. Luze bikaina baina oso laburra. Bilera oso erosoa.

3. luzea, V+: Luze erraza da, hormako erlaitz nagusira irteteko helburua duena, «Las Gaviotas» bidearekin bilera partekatuz (hiru kimikoz osatutako R). Diedro oso nabarmen baten bila irteten da; jarraian, beti eskuinerantz joera mantenduz eskalatzen da. Aseguruak urrundu egiten dira eta harkaitzaren kalitatea pixka bat okertzen da.


Guk bigarren ta hirugarren luzeak tirada bakar batean egin genituen.







L4 (V) Luzea Gaviotasen hiru kimikoekin hasten da, ondoren ezkerretara dagoen diedrora sartzeko, tirada polita, bilgunea zuhaitz batean edo pitzadura batean friend batzurekin.


L5 (6a+) Luze ikaragarri ona, tirada oso ederra, pitzadura eder batetik hasten da, pausutxu eder bat deko, pitzadura oso on batetik gora gero bilgunera heltzeko inguru erraz batetik.


L6 (6a+) Forma ikaragarri batzuetatik gora dijoa, ondoren pitzadura diagonal batera sartzen da, diedro eder batetik sartzeako bilgunera, plaka oso polit batetik.



L7 (IV) ezkerretara doan tirada labur bat, bolt gitxi inguru oso erraz batetik, goikaldeko bilgunera heltzeko


Holan bai!!!

iruzkinik ez: