Aspaldi generaman denbora Ogoñoko bide klasiko hau egin gurean, hain ondo jartzen zuten, jende guztiak gomendatzen zigun eta bere luzeak oso onak zirela, giro asko zutela, apartaka eta abar.
Azkenean gure azaletan probatzera joatea erabaki genuen, Errausketarik ez bidetik jeitsi giñen rapelatzen, 6 rapel egin genituen soka bikoitzekin txarto ez badut gogoratzen, bidea eskalatu ta gero, esango nuke, lan gehiago eraman zigula bertara heltzea bidea eskalatzea baino.
Bidea polita da, baia nahiko laburra egin zitzaigun, luzeak apur bat laburrak egin zitzaizkigun. Bilguneak erosoak, astean zehar izanda bakarrik egon giñan eta itsasoa bare-bare egonda, goiz polit bat pasa genuen.
Nire iritsi pertsonala eman ezkero, bidea polita da, oso, eta anbiente asko dauka hain gertu eskalatzea itsaso gainean, baia ez zitzain ikaragarria iruditu Ogoñok dituen luze hain onekin konparatuta, 6B Gadea-ko L3/6b; Gastezi-ko L2/6B; Josu Gartzia L3/6c; Egunkari libre L3/7a; Amagoia L1/6B adibidez.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: 6A+/170m
- Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, Errausketarik ez edo Kaiokume bidetik rapelatzen, 6/7 rapel.
- Ekipamendua: Paraboltekin ekipatua
- Materiala: 15 expres.
ERREPORTAIA:
L2, 25 m, 6a. Bilgunetik atera bezain laster, pare bat metro pasatzen ditugu ta bloketxo bat dauka beherantzko tendentzia duena, ondoren inguru errezetik hurrengo bilgunera heltzeko, laburra.
L3, 30 m, 6a+. Luze hau asko gustatu jakun, bertikala ta eskalatzea eskatzen duena, ondo mugitzekoa. Diedro sistema polit bat igarotzen du, ondoren trabesia batetik beste diedrotxo bat pasetako zuhaitz batera heltzeko, bilgunea bertan, erosoa.
Giro ederra, laugarren luze honetan.
L5, 25 m, V+. Hemendik aukera bi daude, ezkerretara jarraituz Karramarro bariantea hartzea edo gorantza jarraitzea Kresalatik, repisa errrez eta oso ebidente batetik ondoren diedrotxo txiki ta eskalonatu batzuk igaroz.
L6, 30 m, 6a. Kresalako azken luzea, kantu ugari, ugari eta kantu gehiago oraindik jejej. Oso bertikala, hanka ta esku askorekin, oso ondo txapatuta, arroka zubiren bat bidea ondo jarraitzeko, luzea laburtxu egiten da hain ona izanda, gozatzeko luzea.
El último largo de «Kresala» guarda un pequeño tesorit0: una tirada muy vertical con grandes agarres, para disfrutar de lo lindo…
Azken bilgunera heltzeko, kantauri itsasoa gure azpian.
Bideak ematen duen lana, rapelekin etab ondo merezi du eskalatzen dena, ez nuke esango Ogoñoko onena dela, baia gustau jakun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina