Errege egunean Orozko herrian elurra egin ondoren, hurrengo egunean Odoriaga eta Usotegieta aldera hurbildu ginen, mendiko eskiak trastelekutik atera eta beheko kotetan eroritako elurra aprobetxatzeko asmoz. Ibilbidea mendiko eskiekin egin genuen.
Autoa nahiko behean utzi behar izan genuen, eta pistaren zati handi bat eskiatzen igo genuen.
Ibilaldi honetarako nahikoa da pista jarraitzea; egun gogorra izan zen, haize zakarra eta elur-haizearekin.
Austingarminera iritsi arte, pistatik nahiko lasai,
Eta aldapa igoz, apur bat venteatuta zegeon tontorrera eramango gaituena, argazki bat, fokak kendu ta beherantza.
Gorbearen begiratoki aparta… nahiz eta oraingoan ez genuen ikuspegiaz gozatzeko zorterik izan.
Argazkien ondoren, mokadutxo bat egin eta, bide beretik, beherantz itzuli ginen.
ARGAZKI BATZUK:
Belaustegiko ingururan.
Hurrengoarte










iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina