2023(e)ko urriaren 20(a), ostirala

2023_02_24-Lunada. Inmunia (1520m) pow eta eguzkia

Barikuan, egun pare bat borraskagaz egon da gero, eguraldi ikaragarria ematen dute Lunadan, elur jausi barria ta eguzkia, bertara hurbiltzen naiz lanetik atera bezain laster Ibanegaz, bere lehen aldia Inmunia aldean, ta zelako eguna ingurua ezagutzeko, 40 zentimetro elur hautsarekin eta malda guztiak zapaldu gabe, ezin gehiago eskatu.

Lasai asko igo giñen Inmuniara, eguraldia ta basoko inguruaz disfrutatzen parkingera jeisteko tirada batean, eta ondoren Tramnasquerako basora beste igoera bat eguneko azken argiekaz, asteburua asteko modu ezin hobea.

 FITXA TEKNIKOA: 

  • Eski zailtasuna: 2.2-3.1/E1
  • Desnibela: 600 metro aprox 
  • Luzera: 8 km gutxi gora-behera.
  • Ibilbidea: Parking-Inmunia-Parking-Tramasquera-Parking 


Luismiren krokisa


ARGAZKI BATZUK:

Parkingetik ateratzen, elur trintxera ona.


Basorantza bidean.



Cubada Grande, Castro Valnera eta Miel ingurua.


Basoa, elur berria ta eguzkia.



Tarteko lepoa ta basotxoa pasa ondoren azken maldak.


Tontorrean.



Lehen malda hori, bere mendebaldeko orientazioarekin arrastiz jeisteko ikaragarria da, eguzkitan ta elur hauts berria gozatzeko.



Tarteko basora heltzen


Tramasquerara bueltan, parking ingurutik gora, azken argiekin jada.



Bigarren jeitiseran, azken biraketak



Parkingean, merezitako pote bat hartzera.



iruzkinik ez: