2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

2016_12_16-Pico Sabocos, ipar aurpegiko korredorea eta ertza (AD)

Asteburua heldu zen, antizikloia mantentzen zen, hala ere elurraren baldintzak ez ziren nahi genituenak, baina azkenean animatu giñen Valle de Tena haran hurbilera joaten asteburua pasatzera, Telerako aterpean bi gauetarako ohea hartu genuen eta plan nahiko ona generaman pentsatuta, zapatuan hain polita eta baztertuta dagoen Peña Sabocos mendiko ipar aurpegian zerbait egin eta domekan Telera inguruan beste ekintza politen bat bilatu.

Arrastiko 19.30tan gelditu giñen Irurtzunen eta handik Jacarako bidea hartu genuen. Gaueko 22tan Refugio Teleran afaltzen geunden, asteburuak zituen bi egun hauetan egin beharreko ekintzei buruz berba eginez.

NOLA HELDU:
Hoz de Jacara heltzeko, beharrezkoa da Sabiñanigoraino heltzea, bai N-240tik edo N-330tik. Hemetik Biescaserako norabidea hartzen dugu N-260tik, Biescasera heldu arte, A-136 errepidea jarraituz Bubaleko urtegiaren parean goazenean, eskumatara ateratzen den bide gurutze bat jarraitu behar dugu,2-3 kilómetro inguru pasa ta gero Hoz de Jacara heltzeko,herria igaro eta gorantza doan pistatik segi kotxeagaz elurrak igotzen uzten digun lekuraino.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna: AD/400 metro/45-50ºko malda. Resalte bat dauka (3-4 metro ingurukoak) baina oso ondo babesten dena, arroka zubiak non nahi eta arrakal eta pitzadura oso onak korredorearen bi aldeetan.
  • Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 2-3 izotz torloju eta bi elur estaka eraman genituen, korredorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
  • Desnibela: 1200 metro inguru
  • Ibilbidea: Hoz de Jacako pista-Panticosa eski estazioaren goikaldea-Sabocos ipar aurpegia-Korredorea-Tontorra-Jeitsiera normala kotxerarte.
  • Iraupena: 9 ordu.

ERREPORTAIA:

Sierra de Partacua edo Peña Teleraz ezagunagoa dena, goizeko lehen argiekin.


Panticosako pistetatik gora



 Pisten goikaldera heltzen gara eta aurrez aurre daukagun Sabocos-era jotzen dugu.




Panticosa Ice (D+/250m) eta Aurora Boreal (MD/200m)


Korredorearen baldintzak ez ziren oso onak, elurra transformatu gabe eta asko hondoratzen zizuna.

Korredoretik gora, atzean ibona dugularik.



Resaltetxo batzuk aurkitu genuen elur falta zela eta, honek bilgune bat montatua zeukan.


Resaltetik ateratzen, resalteko pausu zailenean izotza aurkitu genuen eta asko eskertu genuen.


Hemetik laua den gune batera heltzen gara, bi aukera daude, edo ertza bilatuz gorantza doan beste korredore bat hartu eta behin ertzaren goikaldean tontorreraino joatea, edo zuzenean eskumatara joan eta pala erraz batetik metroak irabazten joan tontorra lortu arte.

Geuk ezkerretara zijoan korredore txiki bat ikusi genuen eta ondoren ertzera eraman gintuena, ertza oso polita, aereoa eta paraje ikaragarri baten inguruan.

Pico Sabocos (2.757m)


Panticosa inguruko mendiak (Argualas, Algas, Garmos, Pondiellos, Infiernos etab)


Ertz geodesikoan, atzean Telerako mendiekin.


Jeitsiera ez deko galbiderik, pala erraz batetik jeitsi eta laster batean agertzen gara berriro Panticosa inguruko eski pistetan, hemetik etorritako bidea hartuz kotxera heldu arte.

Espero gustatu izana, horma honetan dauden beste korredoreen baldintzak hoberenak ez badira, eguna aprobetxatzeko oso gomendagarria den ekintza, zapore onarekin uzten duena.

iruzkinik ez: