2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

2016_07_26-Les Calenques "Le Calendal" (150m/6b)

SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrins-etara joan giñan 15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko diren opor batzuk:
LES CALENQUES:
Calanquesen eskalatzen ibiltzeko “kanpamentu base” onena Cassis herria da. Herri txiki turistikoa da eta bertatik Calanqueseko ohiko lekuetara  hurbil gaitezke, bai kotxez edo garraio publikoa erabiliz.

NOLA HELDU:
Aix-en-Provencetik A-52 autopistatik Toulon aldera egin. Dagokion irteeran autopista utzi eta Carnoux-en-Provence herria gurutzatu. Cassisen sartu baino lehenago errotonda bar dago. Bertatik jaiotzen da Marsellara eramaten duen Col de la Gineste izeneko errepidea (D-599). Errepide ona eta trafiko gutxikoa da eta nik deskribatzen ditudan eskalada eremuetara hurbiltzeko modurik azkarrena eta erosoena da. Beraz, asko erabiliko den errepidea da.

NON LO EGIN:
Errotondatik Cassis aldera egin eta lehenengo aukeran eskuinera egin. Les Cigales kanpina 100 metro eskasera dago. Kanpina nahiko ongi dago. Taberna, denda eta Internet (wifi). Martxoak 15etik azaroak 15 arte dago irekita. Campingeko kostua 13€ pertsonakoa da.
(Iturria: X Larretxea Ordua Eskalatzenkas bloga)

(Iturria: CampToCamp)

LE CALENDAL (150m_6a+/6b)

6a graduan oso konstantea den bidea, pausu isolatu batzuekin 6b ingurukoak, plaka lisa eta presa txikikoa, Les Calenques-ko eskaladaren xarma guztiarekin eta inguru ikaragarri batean. Bidea oso ondo ekipatuta dago, itsaso ondoan egoteak eta Calenque En Vau-n kokatua egotea errepikapen asko sortu dizkio eta ondorioz bidea apur bat labainkor dago. Le Calendal bidea kala honen eskumako horman dago, denbora guztian itsas gainetik eta bilgune oso erosoekin. Horma honetan antzeko ezaugarriak dituzten eskalada bide gehiago daude.

Zailtasuna: 150m_6a+/6b
Materiala: 12 zinta expres eta kirol eskaladako soka, honetaz aparte bilguneetarako materiala.
Denborak: Ordu bat Calenque En Vau-ra; Eskalada 3/4 ordu eta jeitsiera 30min.
Aproximazioa: Aproximazioa Col de la Gardioletik egiten dugu. Nahi izanez gero autobuses hurbil gaitezke eta oinez galbiderik eta oso laua den bide batetik heltzen gara En-Vau-ra. Hondartzatik eskalada bidearen hasierara heltzeko, eskumatik doan virette bat jarraitu behar dugu, ondo markatuta.
Oharrak: Ez daude iturririk, ur asko eraman, eta gomendatzen dizuet autobusez joatea, azken geltokia baita, eta aparkatzeko arazoak egon ohi dira. Euro bat kostatzen du eta campingeko sarreran dauka geltokia.



ERREPORTAIA:

Hondartzan arnesa eta materiala jartzen dugu, ur apur bat hartu eta eskumatik doan virettetik igotzen gara.


L1_6a(30m): Virettetik rapelatu eta itsas mailan hasten da lehen luzea, kontuz rapela egiterako orduan, sokak bota gabe ez bustitzeko. Lehen luzea plakaduna da, eta hankak mugitu beharrekoa regleta txikiekin.


L2_6a+/6b (35m): Irteera potente bat, kantu onekin baina mugimendu zail batzuk dituena, tako bat hartu behar da, ondoren rebote bat eta tarte zailena bukatzen da, hemen dago bide guztiko tarte zailena.

L3_6a(35m):Hasiera plakan irteera bat, hanka fin batzuekin, ondoren sabaitxo batera heltzeko desplomean baina presa onekin, pausu nahiko psikologikoa.



Lekua ikaragarria da, eskalatzen zauden bitartean hondartzan dagoen jendea ikusten da, eta barkuak sartzen eta ateratzen dira denbora osoan zehar, gomendagarria.


L4 _5c/6a (45m):Bilgunetik atera bezain laster pausu fin batzuk, arrakala batzuetara heldu arte, hemetik gora oso pitzatutako plaka batetik jarraitzen du, nabarmenki gradua jaitsiz eta txapen arteko distantzia handituz, bilgune bat dago, baina metro batzuk jarraituz zuhaitz potolo batzuetara heltzen gara bertatik goialdera heltzeko bidea ikusten delarik.

Eta parajeaz ez gara aspertzen, hori bai, beroa handia da, orientazio ona duen horma, itzaletan bait dago, baina bukatzeko gogoekin eta hondartzan bainu bat hartzeko irrikitan.

Jeitsiera:
R4tik, , bidezka bat jarraitu eta metro gutxitan bide zabalago batera helduko gara, hemendik jarraitu behar ditugu hitoak altura apur bat galduz, kanal txiki batera heldu arte, jeitsiz goazen heinean estutzen da, rapel instalazio batera heldu arte, 20-25 metrotako rapel bat dago eta jarraian ikusten dugu hondartzara eramaten gaituen bidea.




Espero gustatu izana Les Calenques-eko eskalada, guri ere asko gustatu zitzaizkigun, animatu irakurtzera lekuaz jakiteak pena merezi baitu, bai eskalatzeko bai hondartzan ibiltzeko, gomendagarria.
Hurrengoarte 

iruzkinik ez: