2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

2015_10_10-La Visera "Mosquitos" (6b/240m) (RIGLOS)

Mikelek azaroako azken astean oporrak hartzen ditu, eta neure astelehen librea aprobetxatuz, 6 egun pasatzeko aukera ikusten dugu Riglosen, gehiago pentsatu gabe, ostegun arratsaldean Gasteizen batzen gara, eta Eroskian janari asko erosi ondoren, lasai lasai hartzen dugu Rigloserantzako bidea, aterpean hartuta genituen bi ohe, han geunden bitartean lo egiteko. 

Ideia nahiko argia zen, Pirinioan eman behar zuten eguralditik ihes egin eta Rigloseko horma beroetan ahal zen guztia eskalatzea. Bariku gauean Sergio batzen zitzaigun gurekin aste burua pasatzeko asmoarekin.

Eta nola ez, bide batzuk erabakita, baina besteak, eskalatu osteko garagardoa hartzen genuen bitartean, Rigloseko hormatzarrak ikusten genituen bitartean, eskalada gidarekin batera erabakitzea zen asmoa.

LA VISERA

Visera Rigloseko herritik ikusita, Mallo nagusietarikoa da, eskumaratago dagoena, eta bere izena, goikaldean duen tarte desplomatuak ematen dio. Horma honetako bide errezena Mosquitos famatua da, horretaz apate, bide oso ezagunak daude. La fiesta del biceps, Chinatown, Popeye, Zulu Demente, Zuzen,  Pekintown, Naturaleza salvaje etab.

Moskitos bidea, La Visera igotzn duen bide errezena da, fisura eta diedroak jarratuz, La Viserak "El Trono"-ra heltzen da, balkoitzo hau, hormaren erdialdean dago. Bidea ez bada jarraitu nahi edo hormatik eskapatzeko oso erabilia da, rapel batzuk eginez lateraletik eskapatu daiteke edo aseguratuta rapelatu, apur bat ikaragarria baita.

MOSQUITOS BIDEA

·         Zailtasuna: 6b
·         Luzera: 240 metro
·         Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin eta rapelatzeko argollekin.
·         Materiala: 12 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Guk soka bikoitzak eraman genituen baina aukera dago ere soka sinplearekin egiteko.
·         Jeitsiera: Behin goikaldean, bi aukera daude, edo Mallo del Aguatik jeisten den bidetik jeistea edo Circo de Veranotik jeistea.
·         Nola heldu hormara: Kotxea Riglosen uzten dugu eta Visera dijoan bidezka hartzen dugu eliza pasa ondoren, Viserako, oso zapalduta daude bide asko.

"El tumbarral de avigamo films"-blogetik ataratako krokisa, lan ona ;)

BIDEAREN DESKRIBAPENA:

·         L1 (V+/40m): Diedroak hasten diren tokian hasten da lehen luzea, ezkerrean dagoena Fiesta del Biceps bidearena da, gure bidea, eskumatarago dagoena da. Bidea arroka zubiaren azpian hasten da. Eskalatzen hasi eta diedroa jarraituz, bilgunea aurkitu arte.
·         L2(6a/25m): Diedroa jarraituz, oso ondo jarraitzen da, 20 metro eskalatu ondoren, eskumatara trabesia txiki bat egin behar da, txapa zuriak jarraituz. Bestela Directa bidean sartzen gara, kontuz ibili.
·         L3 (IV/30m): Beste diedro bat da, besteak baino askoz errazagoa, 20 metro ondoren, bilgunea aurkitzen dugu baina komenigarria da jarraitzea eta hurrengo bilgunera heltzea, II.graduko trabesia horizontal oso erraz bat da, hurrengo bilgunera heldu arte, zinta luzeak sartu, soka ondo ibil daiten. Hemetik, Supercrak eta Zulu Demente bideak ateratzen dira.
·         L4 (V+/30m): Beste diedro bat, pausu bat dauka irteeran, ematen du zaila dela eta pulituta dagoela, baina gero oso erraz ateratzen da, 30 metro jarraituz bilgunera heltzen gara.
·         L5 (6a/30m): Eskalada murotxo txiki batean hasten da, presa onak dituena, ondoren, hain famatua eta polita den trabesia horizontala hasten da. Presa asko dituena bai hanketarako eta bai eskuetarako, baina oso pulituta daude. Tronora errazago sartzeko errazagoa da goitik apur bat joatea, eta sarrera oso erraz egiten da inolako zailtasunik gabe.
·         L6 (6b/25m): Spit bateraino bertikalean eskalatu, eta gero eskumara joateko bidea hartu. Pausu zail bat dauka eta kanal grisera sartzen gara (ura hemetik jausten da). Bilgunea ezkerrean dago.
·         L7 (6a/20m): Bilgunetik atara, eta bi tripatxo ditugu, arroka oso kalitate txarrekoa da, aurrekoarekin konparatuz. Bi tripa hauek igaro eta gero, zailtasuna asko jeisten da, repisa batean bilgunea dago.
·         L8 (III+/20m): Jende askok luze hau aseguratu gabe egiten du, bidean pare bat parabolt daude, guk ensanblean egin genuen, gora atera arte, eta goikaldean sokak eroso batu genituen zerbait jaten genuen bitartean.
·         Jeitsiera: Behin goikaldean, bi aukera daude, edo Mallo del Aguatik jeisten den bidetik jeistea edo Circo de Veranotik jeistea.

ERREPORTAIA:

Altxatu bezain pronto ateratako argazkia, tenperatura ona eta egun polita aurretik zetorrena.


Rigloseko eliza, Mallo Cuchillo, Frechin eta La Visera famatua.



La Visera


Rigloseko herria


Mikel laugarren luzea egin da gero, L3+L4 egin genituen, tximinia eta trabesia horizontala enpalmatu.


Neu bilgunean, atzean Mallo Colorado (Erreportaia HEMEN)


Behin Tronora heldu eta gero, 6b arazo gabe atera genuen, Mikel eskegita gelditu zen, pulida ona darama, baia oso ondo txapatuta dago, neuk tirakada ona eman nion expresari, oso flojo daude besoak oraindik.



Argazkia, azken 6a luzea egin da gero, aurretik ensablean egin genuen luzea gelditzen zitzaigun, III+ gradukoa, baina inongo arazorik ez zuena.



Jeisteko Colorado eta Mallo del Aguatik jeisten den bidea hartu genuen, gosea geneukan eta hau da Circo de Veranotik jeistea baino arinagoa. Behin behekaldean egonda, ataratako argazkiak. (Beste egun bateko argazkiak dira hauek)



Mallo Cuchilo, Frechin eta La Visera, bertan daude, Mosquitos, La fiesta del biceps, Popeye, Supercrack, Zuzen, Chinatown, Zulu Demente eta bide famatu gehiago, Riglosen gehien eskalatzen den Malloa dela esango nuke, baina oso fuerte egon behar da goikaldean daukan desplome hori guztia igotzeko, hortik bere izena, La  Visera.

iruzkinik ez: