2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

2016_07_21/22-La Meije (3.984m) Refuge du l´Aigletik (Saiakera)

SARRERA:
2016ko udan, furgoneta hartu eta Mikelekin batera, Ecrinsetara joan giñan 15 egunez, ingurua ezagutzera, plan asko, aukera asko eta eguraldiak egiten uzten zigunaren arabera aukera ezberdin asko, azkenean 15 egun hauek horrela banatuta gelditu ziren, leku ikaragarriak eta oroimenean grabatuta geldituko diren opor batzuk:


Ecrinsetako mendi ospetsuenetarikoa Le Barre eta Pelvoux/Ailefroiderekin batera, La Graveko herriaren gainetik gelditzen da eta bere eski pisten gainetik. La Grave eskia praktikatzen dutenentzako oso famatua da, honegaitik eta bere kokalekuagatik Oisans-etako erregina bezala ezaguna da Meije.

Meije mendia hiru tontor nagusi ditu:
  • Grand Pic de la Meije (3.984m) tontor altuena da, bereizgarria da izan ere tontorrera heltzeko ez dago igoera errezik, hau dela eta Alpeetako tontor zailenetarikoen artean sailkatuta dago.
  • Doigt de Dieu (Dedo de Dios) edo Meije Central (3.973m). Elurrez estalita dagoen torreoi bat da, tontorrera heltzeko eskalatu beharrekoa (III-IV) artean dagoen eskalada mixtoa, tontor oso estatikoa eta ikaragarri polita.
  • Meije Oriental (3.874m).
La Meije Alpeetan lortu zen azkenetariko tontor aipagarrienetariko bat da. Lehen igoera 1877an izan zen, Pierre Gaspard eta bere semearen eskutik bezero batzuekin batera. 1891 urtean lortu zen ertz guztiko lehen trabesia, mendebaldetik ekialdera.
  • Refuge du Promontoire (3.092m): La Meijeko hormatzarraren hegoaldean kokatuta dago eta bertatik ateratzen dira hegoaldeko aurpegian dauden eskalada bide guztietarako ibilbidea, “Ariste Promontoire” bidea, 5 ordu inguruko eskalada luzea da, ertz jarrai batetik, III-IV graduan mugitzen den eskalada pausuekin, goikaldean patio handia duen trabesia horizontal bat du glaziar txiki batetik, hemen ematen diren baldintzak oso aldakorrak izan daitezke eta
  • Refuge du l´Aigle (3.450m): Tabucheteko glaziarraren goikaldean kokatuta dago, arroka multzo baten gainean, oso txika eta leku ikaragarri polit batean kokatuta dago. Ipar aurpegira jotzea errazten du, parkingetik aterpera 5/6 orduko igoera dago eta ia 2000 metrotako desnibela.
FITXA TEKNIKOA:




Denborak eta Ibilbidea:
·         Pied du Col (1650m)-Refuge du lÁigle (4-6h)
·         Refuge du l´Aigle-Doigt di Dieu/Meije Centrale (2-3h)
·         Refuge du l´Aigle- Meije Centrale (1h)
·         Refuge du l´Aigle-Pied du Col (3-4h)

Zailtasuna: PD+/AD. Tontorrera heltzeko trepada txiki batzuk 3c/4a graduaren inguruan arroka eta izotz artean, patio dezenteekin baina aseguratzeko aukerekin eta parabolt/spiten bat aurkitzeko aukera, bilguneak muntatuta.

Desnibela:
·          Pied du Col (1600m) –Refuge du lÁilge  (3450m) (1850m positibo)
·         Refuge du lÁilge  (3450m) –Meije Central (500m positibo)
·         Refuge du lÁilge  (3450m)- Pied du Col (1850m negatibo)

Distantzia: 12 kilometro igo ta horren beste jeitsiera.

Materiala:  Kranpoiak eta pioleta eta glaziarretan ibiltzeko materiala (torloju batzuk, soka, polea etab), honetaz aparte, pare bat mikrofriend eraman genituen ertzean dauden pausu zailenak apur bat babestu ahal izateko, baita ere rappel-atzeko materiala, 20+40 metrotako rappel bat, geuk soka bat bakarrik eraman genuen eta 30m-tako rappelarekin gutxi gorabehera serac-ek rimalla ondo pasatzen dela esan ziguten, hala ere badaude bilgune batzuk eraztunekin rapelen artean.

ERREPORTAIA:

Goizetik esnatzen gara eta ondo gosaltzen dugu, aurretik 2000 metrotako igoera positiboa dugula, gurekin batera hasiera puntuan Poloniako bikote bat daukagu. Eguraldia nabarmen aldatu da, jada ez daukagu aurreko egunetan Ailefroiden genuen eguzki eta zeru urdina, gaur lainotuta dago eta haizea altxa da goizetik.


Apurka-apurka, metroak irabaziz goaz, hidratazioaz ahaztu gabe eta erritmo konstantean igoz.


Eguraldi aldakorra gaurkoa, ezin genuen egun guztiak Pelvoux eta Le Barren modukoak eduki.


Tabucheteko glaziarrean, aurrez-aurre “La Meije-ko” tontorrak, laino batez inguratuak, arrastiko bostetarako ekaitza eman dute.


15.30tan aterpeko behealdean gaude eta eguraldiaren baldintzak ikusita, bitan pentsatu gabe gauza guztiak aterpearen azpialdean gordetzen ditugu eta La Meijerantza ateratzen gara.


Eguraldia dela eta, Doigt di Dieu albo batera uzten dugu eta “La Meije Oriental”-aren bila abiatzen gara, arrastiko laurak inguru Tabucheteko glaziarraren goikaldeko rimalla eta serac-kak pasaz, egia esan ordu horretan bertan egotea ez da bape gomendagarria, ibiltzen goazen heinean seracak mugitzeko arriskua ikusten dugu, tenperatura altuak eta izotzaren egoera txarra, hori dela eta buelta emateko erabakia hartzen dugu Refuge du lÁiglera.



Pic Gaspard, hain estetikoa eta hain zaila.


Hortxe eman genuen buelta, pena handiz gainera.


Ekaitzaz ihes eginez, behealdean eguraldi ona, aterpera korrika =(


Refuge du lÁigle, 3450 metrotan kokatuta dago.
Web orrialdea HEMEN


Barrutik aterpea primeran dago, dagoen altueran eta lekuan egoteko, ez dauka urik, baina glaziarra ondoan dauka. Komunak kanpoaldean ditu eta egia esan pasa genuen gaua “Alpes Summer Trip” honetan pasatako gau hoberena izan zen.



Izan ere goizeko 3tan esnatu nintzen ia lainoak zabaldu ziren eta tximistak eta euria zegoenez, ta alarmak kendu eta inongo prisa gabe esnatu giñen, goizeko 7.30tan aterpeko guardak akordeioarekin doinu goxo batean esnatu zigun, Poloniako bikotearekin gosaldu, bertako haragi pate bat oparitu ziguten eta gauzak ondo prestatu eta gero Pied du Col-erako bidea hartu genuen.


Lainoa guztiz sartzen da tontor inguruan eta euria

Aterpetik ikusten den glaziarra, seracks beteta



Aterpea leku ikaragarri batean kokatuta dago, bi glaziarren artean, mundutik guztiz isolatuta eta tontor afilatu eta ikaragarriez inguratuta.



Apur bat garbitzen gara eta afaria prestatzen dugu, gosaritik ez dugula ezer jan.


Refuge de lÁigle eta La Meije, lainotuta egun gris batekin, geu erritmo arinean, euriak harrapatzeko esperantzarekin, baina holako glaziar arriskutsu batean eduki behar den arretarekin.


Glaziarretik beti enkordatuta badazpada.


Haranean oraindik eguraldi ona jarraitzen du, baina atzetik, hodei gris/beltz batek jarraitzen digu, deskargatzeko irrikitan.


Glaziarretik ateratzeko “virete” bat jarraitu behar dugu.


Eta glaziar txiki bat jeitsi eta gero arrokara heltzen gara, hemen botak eta kranpoiak kendu, arnesa, soka etab batu eta traileko zapatilla arinak jartzen ditugu ahalik eta erosoen jeisteko.


Hala ere ez gara libratzen euriaz, azkeneko zatian harrapatu zigula.



Pied du Col-era euripean heldu giñen, arropa sikua jarri eta menestra on bat jarri genuen garbantzu batzuekin, ondoren La Gravetik bueltatzo bat eman genuen Alpe d'Huez azpian dagoen  Bourg d'Oisans herrira heldu arte, bertan erosketa egin genituen eta taberna batean kafe bero bat hartu genuen Tour de Franceko etapa nagusia ikusten genuen bitartean.


Pena, Ecrinsetako hiru tontor handien “tripletea”; La Meije, Pelvoux eta Le Barre ezin betetzea, baina beno, egindakoarekin oso pozik eta eguraldiarekin zorte handia izan dugula jakinda. 

Alpeetan 3 egunez eguraldi txarra sartzen dela ikusita, gauzak batzen ditugu eta “Georges du Verdon”-era joateko bidea hartzen dugu, bertan egindako eskaladak hurrengo linketan:
Espero gustatu izana eta Verdoneko eskaladak ere asko gustatu zitzaizkigun, animatu irakurtzera lekuaz jakiteak pena merezi baitu.
Hurrengoarte

iruzkinik ez: