Alpeetara heltzeko kilometrada egin da gero, tartean ordu batzuk lo iteko geldialdia eginda, eguerdirako heltzen gara Ailefroidera, aproximazio oso azkarra ta jeitsiera oso arina duen ingurua, camping ingurutik hasten dira bide guztiak eta rapelatzeko aukera dago, arrasti partean "orages adversous" iragarrita daude, horregaitik aurretiaz gomendatu ziguten bide honengaitik aukeratzen gara.
Sei luzeetan egiten dena, kalitate oso oneko gneis baten gainean, plaka sistemak ebatziz altuera hartuz doa, Pilier du Levanteko ertza irabazten doan heinean.
Goikaldeko luzeetan iragarrita zeuden tantak hasi ta beherantzako Riviere Kwai rapel bidea hartu genuen, bide polita eta inguru ikaragarria, lasaitasunaz beteta.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: 6b/200m
- Bidea zabalduta: JM Cambon eta Gérard Fiaschi 2000.urtean
- Nola heldu bidearen basera: Pilier du Levantera igotzen den parkingetik, Flo Pizza egon ohi den ingurutik, 15 minututako aproximazio arin batean.
- Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Bilgune guztiak bi parabolten gainean montatuta.
- Materiala: 12 expres. 60 metrotako soka bi eta bilguneetarako materiala.
- Jeitsiera: Kwai Riviere bidetik rapelatzen, 45 metrotako lau rapeletan.
ERREPORTAIA:
Lehen luzeak, V+ inguruan mugitzen diren plaka etzanetatik dijoa, politak.
Metroak irabazten goazen heinean bertikaltasuna hartuz, bidea orokorrean nahiko begetazio dauka, ez zitzaigun asko gustatu, Ecrinsetan aurkitu ahal diren hormatxarrekin alderatuta, baia bere aproximazio laburra, ta euria hastekotan daukan eskape bidea oso aproposa da zalantza dugun egunetarako, orientazioarekin ere jolasteko balio duena, izan ere arrastiz gerizpetan dago.
Tete Aval-Montbrison ingurua
Mikel soka jasotzen, hemendik behera sirga bat jarraituz heltzen da behekaldera.
Pilier du Levant
Kirol eskaladako plakak
Vallouseko herrian errekan bainutxu hotz bat hartzeko zalantzetan, ura goikaldeko glaziarretik bait dator, azkenean "txeka" baten gelditu zen.
Arrastian Tenailes du Montbrisoneko parkingera mugitu giñen, hurrengo egunean bertako Eperon Renaud bidea eskalatzeko.
Hurrengoarte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina