2022(e)ko martxoaren 29(a), asteartea

2022_01_27-Torre Santa Enol. Marques (III/2/300m)

Urtarrilean egindako hotz eta eguraldi sikua aprobetxatuz, interneten bideo bat ikusi genuen, Marques korridorea baldintza oso onekin zegoela, aurreko egunean arrastiz joan giñen Covadonga ingurura, vivac bat egiteko ta hurrengo egunean Torre Santara doan aproximazio luzea eginez, Marques korridorea eskalatzeko, bide oso polita, leku oso basati eta bakartian, ezagutzen ez nuen inguru ikaragarria, ziur asko laster bueltatuko garela.


FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna:III/2/300 metro/55º/AD+
  • Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 4 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
  • Desnibela: 1500 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 300 metro.
  • Iraupena: 12-14 ordu ekintza guztia aprox.

Foro picos (Iturria)


ERREPORTAIA:

Argazkiak (nireak, Ima, Nestor eta ellenderhighlander

Aproximazioa, elur gogorrarekin ta baldintza onekin egin arren, lau orduko hurbilketa dauka. 



Torre Santa de Enoleko horma, marques ta sarrera zuzena urrutitik.


Egunsentia eta laino itsaso bat kantauri inguruan.


L1 (60m/III+) irteera diagonala ezkerretara, pare bat iltze daude pausua babesteko, ezkerraldean gelditzen da bilgunea, tramu mixtoak eta elur trakzioan egiteko.


L2 (60m/50º) kanpa erraza, gemelada berotzeko aproposa, bilgunea zuzenean dauden arroketan, ondorengo trabesia egiteko.

L3, trabesia laburra, 30 metro ingurukoa.


metroak irabaziz


Trabesian.

L4 (60m/45º) kanal erraza, ezkerretan zerbait babesteko aukera ematen duena.

L5 (40m/55º) izotz kanpatxo bat ondoren bertikaltasuna hartzen doana, goikaldeko bilgunera heltzeko, eskumatik errezagoa zuzenean sartu baino.



Azken bilgunetik ertz labur bat gelditzen da tontorrera, erraza.


Peña Santa de Castilla ingurua


Peña Santako ipar aurpegia gertuago.


Tontorrean, gustora.


Rapelatzen hasten gara, 5 rapel egin genituen.



Trabesia rapel lateral erraz bat bilgunera heltzeko, hemendik beste bi rapel zorura heltzeko.



Azken rapela apur bat desplomatua da azken tartean.


Bueltatzen, beste hiru orduko jeitsiera hormako basetik.


Vegarredondako iturri eta aterpe inguruan.


Urtarrileko azken argiak, kotxera jeisten.



Torre Santa atzean gelditzen da, hurrengoarte.


Geu joan baino lehenago, egindako aktibitatearen bideoa, ideia bat egiteko.


Argazkiak (nireak, Ima, Nestor eta ellenderhighlander

iruzkinik ez: