2022(e)ko martxoaren 31(a), osteguna

2022_03_02-Cuyalaret (2.286m) Portaletetik

Aste barrua Tena-ko bailaran pasatzeko jeitsi giñen ta asteartean eguraldi txarra ematen zuten, muga inguruko isurialdean, laino gehiago ta prezipitazioak iragartzen zirenez, eguerdi inguruan ematen zuten lehio labur bat aprobetxatu nahiean, Portalet-eko parkingetik atera giñen Cuyalaret mendira lagun guztiak. Azkenean iragartzen zen lehioa arrasti-gaba partean iritsi zen eta laino artean eskiatzen pasa genuen eguna.

Igoera arina, polita eta jeitsiera lasaia, palen orientazioekin jolaseteko aukera ematen duena, eskiekin kotxeraino helduz, gomendagarria.

FITXA TEKNIKOA:
  • Eski zailtasuna: S2 (oso lasaia) jeitsierako palaren arabera gradu altuagoa.
  • Desnibela: 600metro aprox
  • Luzera: 10 km.
KomandoKroketa

ERREPORTAIA:

Lainopean, hasierako tarte lauetan malda aprobetxatu nahian.


Jako, tropelaren zaindari.




Tontor ingurura heltzen.




Talde guztia Cuyalaret-eko tontorrean 


Lainopean, taldean jeisten.


Sallent-en Somontano on batzuetaz disfrutatzen.


Eta ondoren, autokan afari goxo bat

Kaloria balantzea positiboa atera zitzaigun egu honetan jejeje

iruzkinik ez: