2022(e)ko otsailaren 22(a), asteartea

2022_02_16-Ogoño. Errausketarik Ez-Kaiokume

 Astean zehar, eguraldi ona aprobetzatuz, Ima ta Danigaz hurbiltzen naz Ogoñora, arrastian zerbait arina egiteko asmoagaz, Errausketarik ez-eko goiko aldea oraindik baimenduta dauenez eskalada, bertako lehen bi luzeak egin genituen, hirugarrena bustita aurkituz, Kaiokumeko azken luzetik atera giñen, konbinaketa ederra ta arina, otsaileko egun hotz eta haizetsu baten.

Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.


FITXA TEKNIKOA
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
  • Ekipamendua: boltekin ekipatuta.
  • Materiala: 14 expres. 

ERREPORTAIA:



Soka finko berria jarri dute.

Errausketarik ez-eko hirugarren luzean hasi giñen, L1 Gaviotaseko lehen txapak erabiliz.

(V+/30m) Luzea Gaviotasen hiru kimikoekin hasten da, ondoren ezkerretara dagoen diedrora sartzeko, tirada polita, bilgunea zuhaitz batean edo pitzadura batean friend batzurekin.


 (6a+/35m) Luze ikaragarri ona, tirada oso ederra, pitzadura eder batetik hasten da, pausutxu eder bat deko, pitzadura oso on batetik gora gero bilgunera heltzeko inguru erraz batetik.



Trabesia Gaviotas-Kaiokume inguruko repisara heltzeko (II)


L3 (V+/40m) luze ikaragarri ona, Gaviotas bidearekin batera doan lehen tartean, kimikoak ta boltak tartekatuz, ondoren ikaragarrizko diedro batean sartzeko, tirada luzea eta oso ona, giro askorekin, bilgunera heltzeko, bost izarretako luzea bere graduan.



Holan bai!!!

iruzkinik ez: