2022(e)ko otsailaren 16(a), asteazkena

2022_02_08-Cornon (2140m). Corredor Izquierdo (II/3/220m)

Cornon mendia, 2.140 metrotakoa, Cantabriar mendilerroko mendi oso elegantea da, bere hegoalde aurpegitik tontorrera heltzea oso erraza da, Branavieja edo ezagunagoa den Alto Campooko eski estaziotik.

Astean zehar, Imagaz igotzen naz astearte baten, eski fokeadatzo txiki bat emanez Cornon-eko tontorrerarte ta bertatik ipar aurpegirantza jeisten gara, bere korridore klasikoa eskalatzeko ta ondoren hegoaldeko pala ederrak aprobetzatuz berriz kotxera bueltatzeko.


FITXA TEKNIKOA:
  • Zailtasuna:III/3/220 metro/75º/D/D+?
  • Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 4 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
  • Desnibela: 600 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 220 metro.
  • Iraupena: 5 ordu ekintza guztia, jenderik ez badugu aurkitzen askoz arinago egin daiteke.


ERREPORTAIA:

Kafetxua Reinosan hartu ta gero, fokeatzen lasai asko.


Lehen luzea asten dan lekuan.


Lehen luzea, baldintza lehorretan aurkitu genituen, torlojuak ez ziren asko sartzen ta friend-ekin babesten zen hobeto.


Bigarren luzeko kaskadatxoa formatuta aurkitzen zen ta oso ondo pasatzen zen.



Bilgunea, bi iltze eta pioleta.


Hirugarren luzea, goullote-tximinia, nahiko lehor egon arren oso luze ederra da.



Laugarren luzea, trantsizio luze bat tontor ingurura heltzeko.

Eskiak berriz jarri eta palatik fokeatu genuen apur bat ahalik eta malda handien hartzeko, jeitsiera apur bat luzatzeko.



Eguzkitan gustora


Elurraren baldintzak, eguerdian oso onak ziren.



Elurraz gozatzen, azken zatia pistetatik eginez kotxera heltzeko.



iruzkinik ez: