Gabonetako astean, Madari, Julen eta Mikelekin jeitsi nintzen, Madril inguruan egun batzuk pasatzera, baia lehen egunean Cabrera inguruan pitzadura eta arrakalak oso humel ta bustita aurkitu ta gero, bidaiari bira bat ematea erabaki genuen eta mediterraneo aldera jeitsi giñen, bertako eguraldi ona ta eguzkiaz gozatzera.
Gure bigarren egunerako, Diedro UBSA bidea aukeratu genuen, bide ederra eta oso klasikoa, diedro ta arrakal ederretatik igotzen dena, bederatzi luzeetan tontorrera heltzeko.
Bide oso eleganteada, apur bat pulituta egon arren, mendebaldeko kontrafuertea sortzen duen diedro sistema bertikaletik gora dijoana, ondoren rapel batetik goikaldeko inguru desplomatua ebatziz, oso gomendagarria iruditu zitzaigun.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: 6A/V+ oblig
- Luzera: 225 metro
- Ekipamendua: Paraboltak. Bilguneak paraboltekin.
- Materiala: 14 zinta expres eta bilguneetarako materiala. Friend txikiren bat ondo etor daiteke.
ERREPORTAIA:L0 (III/15m) zapatilletan igotzen den zati bat bilgunera heltzeko, tarte apurtua baia oso eskalonatua.
L1 (V+/40m) tirada oso polita, bilgunetik trabesian ateratzen dena, kantu askorekin arrakal eta pitzadura ederrak ebazten ditu bilgunera heltzeko, friend-en baten bat erabili genuen,
Mikel eta Julen, el Navegante-n (7a)
Mikel, gure bidetik gertu
L2 (V+/30m) diedro eder bat ebazten du bilgunera heltzeko, hasieran pausu ederrak ondoren zailtasuna jeitsiz azken metroetan.
L3 (V+/25m) tirada ederra, pitzadura bertikal bat, arroka zubi ugarirekin babesteko, nahiko luze atletikoa eta oposizioan ondo eskalatzekoa.
L5 (V+/30m) hasiera plakatxo fin bat dauka, ondoren tximinia sistema batetik igotzen joateko bilguneraino.
Mikel ondoko bidetik, argazkia tximiniatik aterata.
L6 (V+/25m) plakatxo bat hasieran, ondoren bi barianterekin, zuzena (6a) edo eskumatik, sabai txiki batzuk ebatziz, goikaldeko kobara heltzeko.
L7 (15m rapel) rapel pendularra erdiguneko trabesiara heltzeko.
L8 (40m/IV+) ezkerretara bilgunetik inguru errezetik, tarte oso politak ebazten dijoa sabai baten azpian dagoen bilgunera heldu arte.
L9 (V+/30m) sabaitxo bat pare bat boltekin, pausu nahiko atletiko eta politak bidearen amaiera ingurura heltzeko. Gorarte heldu daiteke (III/25m) eta bilgunea bertan montatu.
Azken luzeko bilgunetik, tontorrean, Madari-ri rekuperatzen, azken izpiekin.
Peñon de Ifachen, gustora.
Azken argiak Mediterraneo inguruan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina