Egun batzutara hurbiltzen naiz Imarekin Tena aldera, astean zehar, bertako elurraz gozatzera, lehen egunerako, Anayet arina aukeratu genuen estaziotik aterata, Culibillaseko barrankotik gora doan paletatik Ibonetara heltzeko, ta ondoren lepotik tontorrera heltzeko.
Berriz ibonean egonda, fokeadatzo txiki bat Espeluniachara, bere pala zabaletik jeisteko berriz estazioko pisten bila, autokara itzultzeko.
FITXA TEKNIKOA:
- Eski zailtasuna: 2.2/S3
- Jeitsieraren orientazioa: Ekialdekoa
- Desnibela: 1000 metro aprox
- Luzera: 12km gutxi gora-behera.
ERREPORTAIA:
Culibillaseko barrankora bidean, pistak alde batera utzita.
Apurka desnibela irabazten goaz, gerizpetan elurra oso gogora aurkitzen zen.
Arropa kentzeko momentua, hobeto egurdian ibiltzea, elurra apur bat transformatzeko aukera emanez.
Anayeteko ibonetara heltzeko azken maldatxoa.
Ibonetako lautadan, Anayeteko frantzesen korridorea, elurrez goitik behera, ta baldintza onetan.
Anayet eta Vertice arteko lepora heltzeko Z luzeak egiten.
Vertice de Anayet. 2559m.
Vertice ta Arroyeras artean jeisten den maldatik jeisten.
Ibonetara bidean, Pirinioa ikaragarri.
Espeluniachara fokeatzen.
Azken metroak
Jeisten, Astun eta Candanchu ingurua, elurrez topera atzekaldean.
Imanolen txanda.
Jada pistetan,
Portaleten, Midi eta Peygeret ingurua zelan aurkitzen zen ikusten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina