2022(e)ko urtarrilaren 19(a), asteazkena

2022.01.08-Lunada. Miel-Castro Valnera-Miel

 Erregeetako roskoia ta bazkaria jeisteko Imanolekin hurbiltzen naz Lunadara, lehen igoera batean Pico de la Miel igo genuen, ondoren Bernacho aldera jeisteko. Hemendik Pirulera ingurutik igotzeko Castro Valnerara, fokeatzeko aukera izan genuen ia goikalderarte, elurra nahiko izoztuta zegoen goikaldeko maldetan.

Castro Valnerara heltzean, el Tubo famatua hartu beharrean Cubadara doan lepotik jeitsi giñen Bernachora bueltatzeko basotik, azken igoera bat egiteko Pico de la Miel-era, kotxera bueltatzeko.


1200m positibo eta 11km atera zitzaizkigun.

Hemen argazki batzuk:

Edu-rekin topatu giñen ta lehen igoera Pico de Miel-era berarekin egin genuen, eskerrikasko Bernachora doan jeitsieraraino laguntzeagaitik.


Picon del Fraile ingurua


Pico de la Miel-etik behera doan korridorea, hasiera eskiatzeko gaizki egoan, 


Apur bat beherago jarri genituen eskiak.


Bernachora jeisten, pala zabalak eta ederrak.



Piruleratik gora, Castro Valnerara.


Pirulera eta Torcaverosa ingurua, atzean Pico de la Miel eta bere ipar aurpegia.


Valles Pasiegos, ikaragarri.


Tuboko jeitsiera hasten den inguruan, hemendik Castro Valnerara hurbildu giñen, ondoren Cubada Grandera doan lepora eskiatzen jeisteko.


Castro Valneran haizeak gogor jotzen zuen, mokadutxu bat ta beherantza.


Goikaldeko zelaietatik eskiatzen.



Ondoren, Bernachotik berriro Miel ingurura igo, zuzenean errepidera jeisteko.



iruzkinik ez: