2021(e)ko urtarrilaren 16(a), larunbata

2020_08_15-Cavallers Orient Expres (220m/6a+)

Abuztu erdialdean, Mikel Pirinio aldean zegoen ta bertara hurbildu nintzen egun batzuk berarekin pasatzeko asmoarekin, Cavallers inguruan gelditu giñen zonalde hori ezagutzeko, bertan lau egun pasa genituen, bertako bide klasikoa ta kirol eskaladako sektore klasiko batzuetan eskalatzen, egunero furgora jeisten giñen lo egiteta hori dala eta presa ingurutik ibili giñan, Antro, Inerte eta Kanalla sektoreetan, bertan Eibar inguruko lau artista ezagutu genituen ta barre on batzuk bota genituen beraiekin.

Eguneroko rutina ederra izan zen, esnatu, gosaldu, eskalatu, bainutxua errekan, bazkari-merienda ederra ta garagardoak ezagutzera, bukle infinito bikaina

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 220m/6a+
  • Denbora: 45 min hurbilketa basko hitoak jarraituz.
  • Orientazioa: Hego-ekialde
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, 12 expres, friendak 4rarte eta fisureroak.
  • Ekipamendua: Semiekipatuta, bilguneak ia guztiak rapelatzeko ta plakak paraboltekin pitzadurak babesteko aukera ugarirekin.
  • Ekipatzaileak:  C. Eguía eta M.C. Magdalen
  • Nola heldu: parkingetik kotxea utzita, horma ikusten da, hitoak jarrraituz basotik. Erraza.
  • Jeitsiera: Rapelatzen.

Krokisa: Arañita Escaladora



ERREPORTAIA:


Cavallers ingurua presatik ikusita


Orient expresera joateko bi aukera daude, presa azpitik edo goitik, antzekoak dira biak, agian erosoagoa behekaldetik sartzea.


L1 ondoko bidetik sartu giñan, 6b eder bat, 25 metro ingurukoa.


Luzeak ebatzi ahala altura hartzen goaz, presa ingurua ta parkinga.



Naranja koloreko granito ederra, forma eta seta ederrekin


Bigarren eta hirugarren luzea V+ graduan mugitzen dira baia ez mantenituak, hirugarrena nahiko itsusia trabesia lateral batekin begetazio gehigirekin gure gusturako.

Laugarren eta bostgarren luzeak, 6a+, bertikalak eta ederragoak dira, pare bat boltek plakak babesten dizkugute goikaldeko erdiguneko terraza batean bilgunea egiteko.

Seigarren luzea 6a irtera eder bat dauka, ondoren azken luzea ebazteko, 6a+.


Goikaldena euriak harrapatu zigun, bide ederra, baia hain kritika eta balorazio ona izanda gehiago espero genuen.



Dutxatxoa edozein txokotan


Kirol eskalada egiten, Kanalla sektorean, 6a+ eta 6b+ artean bide ugari duen sektorea, goizetik joateko orientazio ona dauka.



Bueltatzen parkingera, inguru ederra Cavallers, hala ere goikalde ingurura igotzeko pena gelditu zitzaigun.


El dia de la marmota, gosaldu, eskalatu, bainutxua, bazkaldu ta poteoa, holan bai bizi lei!





iruzkinik ez: