2019(e)ko otsailaren 9(a), larunbata

2019_01_26-Pelvoux-Chambran. Cascade de Séguret Foran (III/3+/270m)

SARRERA:

Azken urteetan ohitura ona bihurtu den bezala, urtarrila amaieran autopista hartu ta Ecrinsetara igotzeko bidea egin genuen, bertan zero azpitik pasatzeko, bertako bailara ez hain ezagunak eskalatzeko asmoarekin.

Lehen egunean heldu giñan ta ezagutzen ez genuen bailara batera hurbildu giñan, ICE-FALLen baldintzetan zegoela ikusita, bere aproximazioa eta zailtasuna ta giroa nahiko gustatu zitzaigun, aproximazioa Pelvouxeko Saint Andreko komuna-auzotik egiten da, errepidea itxita egon arren ordu bat terdian kaskadaren behekaldean giñan, lekua oso polita da ta oso bakartia, gu ta beste bi pertsona bakarrik geunden bertan.

Kaskada oso polita iruditu zitzaidan, gradu ona, gau guztia errepidean pasa ta gero nahiko erosoa ta gozatzekoa, bost luzeetan ebazten dena, bilgune batzuk baditu ta ibilibide oso polita, agian apur bat bertikaltasuna falta jako, baia lekuaren bakartasuna ta parajea ikaragarria bihurtzen du, oso gomendagarria nire ustetan.

FITXA TEKNIKOA:


  • Zailtasuna: III/3+
  • Luzera: 270m
  • Orientazioa: Ipar-ekialde
  • Kaskadaren hasiera kota: 1700 metro inguru
  • Materiala: Zinta luzeak,12 torloju ta 60ko soka bikoitzak, friend eta iltze batzuk badazpada.
  • Nola heldu: Pelvouxeko Saint-Andre komuna-auzoko D421t errepidea jarraituz, moztuta egoten da normalean, aproximazioa ordu bat inguru eramango gaitu ritmo lasaian (4-5km), bailarara heldu bezain laster, ezkerraldean dagoen hormara hurbildu heinean aurkituko dugu. 
  • Lehen igoera: ez da ezagutzen lehen igoeraren daturik.
  • Jeitsiera: Goikaldeko  bidezka jarraitu basotxora heldu arte bertatik kanal handia hartu beheraino..
  • Bibliografia “Les Cascades de glace”  Robert Balestrarena, liburu oso gomendagarria Ecrinsetara joan ezkero, aproximazioak, kaskadak, etab

ERREPORTAIA:

Donostitik arrastiko zortziretan atera giñan ta goizeko zazpiretan Vallouiseko kafetegi batean kafea hartu ta gero arropa aldatu ta motixlak hartu genitunen Saint-Andreko auzoko goikaldetik errepidea jarraituz, aproxiazioa oso lasaia da malda gutxikoa ta bista ikaragarriak PELVOUX mendiaren begiradapean.


Chambraneko haranean bost kaskada daude, gehienak errazak, III/III+ gradukoak, bestalde Bingo bidea ere osatzen da, II/6 gradukoa.


Bingo (II/6/M6) eta cascade du chambran (I/2+/70m) hastapeneko kaskada polita.


L1 (80º/30m), behekaldean eguzkiak ematen zion, ezkerretara zabaltzen izotz hobeagoa, apur bat mantenitua lehen hamar metroak, ondoren nahiko jeisten da inklinazioa plazatxo batera heltzeko, eskumaldeko bloke handi batean bilgunea bi paraboltetan.

L2 (70º/45), trantsiziozko luze bat, ezkerrealdera joanez, plantza bertikalaren azpikaldean bilgunean, pitzadura (totem beltza) ta parabolt bat.




L3 (80º/55m), luze oso polita, nahiko mantenitua orokorrean, izotz oso ona zeukan, eta ondo eskalatzen zena, nahiko luzea izanda torlojuak ondo gestionatu beharrekoa, bilgunea bi paraboltetan eskumaldean dagoen terrazatxo txiki batean.


L4 (75º/60m) tirada oso luzea, ondo irakurri beharrekoa, eskumatik izotz hobeagoa aurkitu genuen, kolifrore asko zituena baia eskalonatuta behekaldeko tartean lasai eskalatzeko luzea, bilgunea goikaldean egiten da, kanpa batera heltzen da, bil boltak kenduta zeuden ta lau friendekin montatu nuen bilgunean pitzadura on batean, ondorengo azken kaskadatxoaren azpian uzten gaituena.


Sokak ondo gestionatzeko lekua, luze polita.


Goikaldeko kanpa, bertan bilgunea montatzen da, giro aparta!


L5 (75º/35m), kaskadatxo bat hasteko, ondoren bukatzen da, bilgunea egiteko aukera asko, zuhaitzak edo blokeak, kaskadatxoa polita da ta goikaldean sokak batzeko leku askorekin, bertatik ezkerretara tendetzia hartzen dugu jeitsierako kanala bilatu nahiean.


Seguret du Foran-eko kaskada.


Behekaldean arnesak kendu, sokak batu, te bero bat hartu ta kotxera jeisteko bide hartzen dugu, nahiko nekatuta hamar orduko bidaia ta gero ta lo egin gabe eskalatzera joanaz, Gitera heldu bezain laster, dutxatu afaldu ta lo seko erori giñan gure ogeeetan.


Leku bakartia eta polita, paraje ikaragarri batean, Ecrinsetan zapatuetan eman ahal diren masifikazioetatik ihes egiteko aproposa, hurrengo egunean Vallon du Fournelera hurbildu giñan, parkingeko pista zabalik zegoela aprobetxatuz.

iruzkinik ez: