2020(e)ko irailaren 19(a), larunbata

2020_08_02-Galayos. Tonino Re. GAME (150m/V+)

Gure hirugarren egunean, nahiko lasai esnatu giñen ta Tonino Re orratzako GAME mitiko eta klasikoa eskalatu genuen, lau luzeetan banatuta dagoena, oso tirada txuloak ditu ta gerizpetan eskalatzeko aukera ematen digu bere orientazioari esker.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 150m/V+
  • Denbora: 5 min hurbilketa 
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Nola heldu: Refugio Victorytik Punta Maria Luisara doan kanaletik gora zuzenean kanalera bidean eskumatara gelditezen da.
  • Jeitsiera: Tontorretik rapel labur bat (15m) eta ondore kanalerantza beste bat (30m) ingurukoa.


ERREPORTAIA:

Gure bost izarretako hoteleko suit-a


Lehen luzea oso tirada txuloa da (40m/IV+) bloke batzuk ebazten goaz ondoren ezkerretara tendentziarekin bilgunera heltzen gara. 



Bigarren luzea aurrekoaren tonika antzekoa dauka, pausu isolatuak ta babesteko aukera ugari (IV+/35m), bilgunea montatu gabe.


L3 (V/40m) irteera ederra ezekerretara tendentzia duena, oso ondo babesten dena, bilgunea egiteko espoloi atletiko baten azpian.




L4 (V/40m) luze onena, irteera atletiko bat pare bat iltzerekin ta ondoren plaka oso eder batean sartzen gara oso ondo babesten dena espoloi oso aereo batetik bilgunera heltzeko, katea bi boltekin, bertatik rapelatezko.

El Torreon, kordada bat bertako Underground-Malagon-eko azken luzean.


Bi rapel txikitan (20m eta 30m ingurukoak) kanalera bueltatzen gara, inguru nahiko apurtua ta arroka solte ugari duena.


Galayos




iruzkinik ez: