2020(e)ko irailaren 15(a), asteartea

2020_07_31- Galayos. El Torreón. Underground + Malagón (140m/V+)

Duda gabe, Galayos-etan bisitatu ezkero, begiak beti joango zaizkigu TORREON-era, bertikala, altua eta ikaragarria dirudi behekaldetik, bertako bide klasikoetako bat Underground-Malagon konbinazioa da, pila bat disfrutatu genuen, arroka oso ona ta bere graduan ikaragarria den bidea.

Lau egunetarako jeitsi giñen Mikel ta ni Galayos-era eskalatzeko asmoarekin, lehen egunean Torreiko Underground+Malagon eskalatzeko asmoa geneukan, bagenekien orientazioa zela eta gerizpetan egon behar giñala ta motxilak vivac-ean utzi ta gero bertara hurbiltu giñan.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 140m/V+
  • Denbora: 5 min hurbilketa 
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Nola heldu: Refugio Victorytik zuzenean kanalera bidean ezkerretara gelditezen da.
  • Jeitsiera: Torreoitik rapel batean ta ondoren oinez kanaletik.

pelegrinajes: Underground-Malagón al Torreón, (Vº+, 130mts.) Galayos.

ERREPORTAIA:

Goizetik igotzen gara Refugio Victorirantza, gerizpea aprobetxatu gurean lau egunetarako janaria ta bertako vivac on bat hartzeko asmoarekin.


Refugio Victory


L1, IV graduko trabesia terraza erraz batzutik, diedro tximinia baten azpian bilgunea montatzeko.


L2 (60m/V+) tirada oso txuloa, bi luzeak enpalmatuz ta "faja de las flores"-era heltzeko, tirada oso txuloa, pausu desplomatu txiki batekin, iltze ugari ditu ta asko gustatu zitzaiguna.

L3 (V/25m) expo bezala jartzen dute, arrakal ugari aurkitu genizkion babesteko, oso polita baita, bilgunea diedro perfektuaren azpian, hiru iltzerekin.


L4 (40m/V+) diedro ikaragarri polita ondoren zabaltzen doa, bilgune bat egiteko aukera edo torreoirarte heltzeko, offwidth "barregarri" batetik. Luze oso ona, tirada oso egin ezkero oso txuloa gelditzen da.


Gerizpetan eskalatzeko aukera ematen digu orientazio hau.


Kordada bat Torreoiko azken bilgunera heltzen, argazkia ToninoRe-ko hormatik aterata.




Torreoian



60metrotako rapel batean berriz fajara heltzen gara, bertatik hitoak jarraituz kanaletik jeisten gara aterpera bueltatzeko.


El TORREÓN de Galayos.


Eta nola ez, bertako zaindariak janari eskean.



iruzkinik ez: