2020(e)ko irailaren 16(a), asteazkena

2020_08_01-Galayos. Aguja Negra. Oeste Clasica (300m/V+)

Gure bigarren egunean Galayos-en Aguja Negrako Oeste klasikoa egitera joan giñan, ingurko bide luzeena da ta politenetarikoa, bertako klasiko batean bihurtu da bere luzera ta arrokaren kalitateagatik, oso egokia da gainera goizetik sartu ezkero, tarte asko egongo gara gerizpetan.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 300m/V+
  • Denbora: 5 min hurbilketa 
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Nola heldu: Refugio Victorytik Punta Maria Luisara doan kanaletik gora zuzenean kanalera bidean eskumatara gelditezen da.
  • Jeitsiera: Tontorretik hito batzuk jarraituz, soka finko labur bat destrepatu ta beste rapel bat egin behar dugu beste aldera (20m).

ERREPORTAIA:

Lehen luzea oso tirada luzea da (60m/IV+) bloke enpotratu batean hasten da eta apurka eskumatara joateko tendentziarekin bilgunera heltzen gara.


Aguja Negra de Galayos ederra


Lehen luzetik gora


Ondoren plaka fin bat dator, oso ederra ondo babesten dena ondoren bilgunera heltzeko.
Laugarren luzea ezkerretara joaten da korner batera heltzeko, hemendik esproi batetik pasatzen gara azken bi luzeak ebazteko.


Punta Maria Luisa eta bere RIVAS-ACUÑA famatutik gora kordada bat.


Azken bi tiradak, biak 60 metrotakoak eta IV/V inguruan mugitzen diren pausu isolatuekin oso ederrak dira, inguru honetan jada eguzkiak jotzen du.

Tontorretik hito batzuk jarraituz, korda fiko batera heltzen gara instalazio batekin ta hau jeitsi ta gero beste rapel instalazio batera heltzen gara, ondoren Galayar atzekaldetik jeisteko.


Aguja Negra, Punta Maria Luisa, Margarita, Capucino etab


Azken argiak Galayosen 



iruzkinik ez: