2020(e)ko urriaren 1(a), osteguna

2020_08_18-Sopeira. Pic de Sant Cugat. Calçotets (320m/6c)

 Cavallers inguruan egun batzuk pasa ta gero eguraldi txarra bertaratzen zela ikusita prepirineoko Ribagorzara joateko bidea hartu genuen, Sopeirari buruz irakurria genuen ekipatutako bidé onak zituela, arrokaren kalitate onekoak eta herriaren inguruan paseatzen den ibaian furgoekin lo egiteko leku oso aproposa prestatua zuela.


Aukeratutako bidea, hormako luzeeneatrikoa da ta zailena, bidea asko gustatu zitzaigun biei, agian graduz apur bat bajuagoa, oso ondo eskalatzen dena eta oso ondo ekipatuta dagoena. 

FITXA TEKNIKOA
Desnibela ta zailtasuna: 320 metro eta 6c 
Nork zabaldua: 2006 urtean Luichy eta Ademir Castillo.
Materiala: 60 metrotako soka bikotzak eta 18 zinta. Bilguneetako materiala.
Hurbilketa:Herritik ibiltzen utzi zubia pasasta hitoak jarraituz hormara  oinez hurbildu giñen, ritmo onean horman 30 minututan giñen.
Denborak: 30min aproximazioa. 3-4 ordu gutxi-gorabehera eskalada eta 45min jeitsiera.

Jeitsiera: Rapelatzen egiten da, 6 rapeletan eta bidexkatik bueltatzen gara herrira.

TodoEscalada webgunetik hartutako krokisa.

ERREPORTAIA:

Santa Cugat-eko horma herriko kirol instalazioetatik.


Hormara gerturatzeko Zubia pasa behar da ondoren hitoak jarraituz basotik zehar bidera heltzeko.

L1 (50m/6a+) tirada oso txuloa bidearen tonika erakusten diguna, plaka oso txuloak, arrakal horizontalekin, Montrebeiko raya horizontaletaz gogotu giñen. Sabaitxo bat dauka pausu fin batekin, luze ederra.


L2 (50m/IV+) trantzisio luzea trabesia ta tarte eskalonatuekin
L3 (20m/V+) + L4 (40m/6b) bi luzeak enpalmatuz oso tirada txuloa gelditzen da plaka politak arrakal ta hankak mugitzea eskatzen suena.

Sopeirako herria abuztuko goiz hotz batean


L5 (20m/V+) trabesia horizontala ezkerretata bertikalean sartzeko.
L6 (40m/6b) tirada oso politak, teknikoa ta fina, pausu luzeak dituena ta pausua pentsatzea eskatzen diguna.

L7 (40m/V+) oso plaka ederra bertikala ta helduleku asko dituenak, bilgunea repisa on batean luze zailaren azpian uzten síguenos.
L8 (50m/6c) irteeran bloke bat dauka pare bat regletakin ta ondoren pausu fin ugari duen luzea, reposo onak dituena baia hankak mugitzen eskatzen suena, oso Ondo ateratzen da, agian apur bat errezagoam

Jeitsiera: Rapelatzen egiten da, 6 rapeletan eta bidexkatik bueltatzen gara herrira.

Bide erosoa, oso ondo ekipatuta eta arroka kalitete onekoa, gomendagarria iruditu zitzaigun.

iruzkinik ez: