Iraila bukaera heldu eta tenperaturak behera apur bat egin da gero, Ogoñora hurbiltzen naz Mikelegaz denboraldiko lehen bisita egitera, urtero bezala, derrigorrezko bisita hain gustokoa.
Berotzeko "DIEDRO EZKUTUA" egin genuen, HEMEN ERREPORTAIA
Ondo berotu gainera, bigarren luzeko A0arekin jeje, orokorrean diedroko luzeak begetazioz apur bat zikin aurkitu genituen, baia bidea honenetarikoa ez izan arren, merezi du.
Ondoren, eguzkiak asko ez zuenez jotzen, egin gabeko Kekeroguen laburra bezain ona eskalatu genuen.
Ogoñoko hormearen eskuineko aldeak ez dauka erdiko aldeak daukan giroa. Gainera, bideak motzagoak dira. Baina, hala be, pareta horretan bide oso politak doaz. Horren adibide ederra da Kekereouen, hiru luzez osatutako bide bikaina.
Ez genuen besteko ezer espero ta sorpresa harrigarria eraman genuen, luze oso onak eta eskalatu beharrekoak, oso gomendagarria, bigarren bide bezala aurretik beste luzeago bat egin baldin badugu.
Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.
- Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
- Ekipamendua: boltekin ekipatuta.
- Materiala: 14 expres. Bilguneetarako materiala.
ARGAZKIAK
Diedro Ezkutu-Jai Egin lehen luzea (V+) ederra berotzeko.
1. luzea, 6b+: Plaka desplomatu baten hasten gara, helduleku onekin. Pausu luzeak egin behar dira plaka bertikalera sartzeko. Luzera motza da, baina oso goxoa.
2. luzea, 6b: Zuzen-zuzen igoten gara, hasieran erraza, baina gero bloke txiki bat topetan da, luzeari maila emoten deutsana. Pausu oso polit eta estetikoa, ondo irakurten badozu.
3. luzea, 6a: Azken luzia izan arren, eta gradu txikiena izan arren, ez da batere itsusia. Bidea amaitzeko luzera ederra, gailurrera eroango gaituena.
Hurrengoarte










iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina