Behin ritmoa hartuta Ogoñori, bisitak astero egiteko rutina hartzen dogu, horietako batean, Iñakigaz arin baten Kaiokume ultraklasikoa egin da gero, reseñatuta gabe neukan IRATZ eskalatu genuen.
Hormako bide guzti hauek bezala, laburrak izan arren eta ez izan arren behekaldeak duen giroa eta patioa, arrokaren kalitatea oso ona da ta luze guztiak merezi dute.
Ondoko bideetako graduazioa konparatuta, lehen 6a+ hori ondo merezi luke edo izan zitekeen, 6b.
FITXA TEKNIKOA
- Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
- Ekipamendua: boltekin ekipatuta.
- Materiala: 14 expres. Bilguneetarako materiala.
ARGAKZIAK
Kaiokumeko lehen luzea, apur bet umel eta hezetasun askorekin, eskalatzea eskatzen duena.
Iñaki, bigarren luzean dagoen repisa/bilgunera heltzen, bilgunea zuhaitzetan.
Iñaki, Kaiokumeko hirugarren luzeko V+ ikaragarrian, bere graduan Ogoñoko onenetarikoa.
Tontorrean.
Hasteko, sarrera-trabean pasotxo bat dauka, bere saltsa guztiarekin. Iritzi batzuetan 6a+ gisa ageri da, eta beste batzuetan 6b. Gure ustez, 6b ongi merezia da, eta ez soilik trabeagatik, baizik eta bide erdiko pasotxo morfologikoagatik ere.
2020ko argazkiak, Dani ta Unaigaz egon nintzenean.
Plakako pasotxo morfologikoa gainditu ondoren, bilguneraino gozagarri eta erraz jarraitzen du.
Bilgune erosoa.
Bigarren luzera 6a oso eramangarri bat da, pauso askotarikoekin eta alboetako helduleku batzuekin. Gomendagarria da bilgunearen muntatzea eta hirugarren luzera egitea, erpin handi batera erorikoaren arriskua saihesteko. Izan ziteken V/V+. Erraza eta disfrutatzeko.
Azken luzera, 10 edo 15 metroko 6a bat, bi paraboltekin lehenegoa apur bet ostondute
Bloke-paso bat da, teilatutxoari gaina hartzeko baiana Aurreko luzera lotzen baduzu eta pasu hau ateratzen ez baduzu, erpinera erortzeko arriskua dago!!! KONTUZ, bobe bilgunea itea.
Hurrengoarte.
Hemen krokis zehatzagoa.













iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina