2020(e)ko abuztuaren 28(a), ostirala

2020_07_04-Palacio Invierno Aguja Bustamante (6a+/170m)

 Mikelekin hurbiltzen naiz Fuente De ingurura zapatuan Villa-Ratoneko vivac-ean gau bat pasatzeko, lehen egunean Aguja Bustamanteko "Palacio de Invierno" bidea egin genuen ta gero domekan Horcados Rojoseko "Maraya" ederraz gozatu ahal izan genuen.

Fuente De inguruan eskalatzea, plazerraren sinonimoa da, agian ez dauka Urriellu edo Peña Santa izan ahal duten fama baia besteak bezain onak dira. Bertan oso aipagarriak edo bereziak dira "Los Cholos"-en bideak, kordada honen bideak eskalatzea, kalitate eta barietate ezberdineko bideak eskalatzea da. 

Inguru honetan, Los Cholos-en bideak ugariak dira, museo pieza bikainak, bide hauek ez dira bape errazak, tipo hauen eskalada lerroak borrokatu eta irabazi behar dira, zabaltzeko estilo ezin hobea dutena ta lehen metrotik azkeneko metrotara asko eskalatu behar direnak, bide hauek ez dira edozein perstonarako, bide hauetan sartu ezkero, esfortzu fisikoaz aparte, esfortzu psikologiko handia eskatuko baitdigu, eta bukatzerakoan zapore ikaragarri ona utziko diguna.

http://blogs.desnivel.com/simonelias/2009/07/17/los-cholos/

FITXA TEKNIKOA:

  • Zailtasuna: 170m / 6a+/b
  • Denbora: 1.15 min hurbilketa Cabletik; 3h aproximazioa FuenteDetik, 4-5 ordu eskalada; eta 1.30h jeitsiera
  • Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat. 
  • Nola heldu: Bi aukera, Fuente De-tik oinez bai El Hachero bidetik edo Jendudatik edo teleferikoan igotzen bagara, behin El Cable inguruan, Cabaña Veronicara doan bidea hartzen dugu eskumaldean Canalona bidean  hormara heldu arte.

Aguja Bustamante - Palacio de invierno - Guías Picos


Horcados Rojos – Palacio de Invierno 6b y Dopamina 6c+ a la Aguja Bustamante  – 7paredes7jamadas

7paredes7jamadas blogean topatutako krokisa

ERREPORTAIA:

Aproximazioa lasaitasunagaz hartu genuen vivac-era heldu arte, bertan pisu guztia utzi ta hormara hurbildu giñen.


L1 (V+/25m) pitzadura diedro batetik hasten da, oso fin eskalatzea eskatzen duena, ondoren zonalde errazago batetik bilgunera heltzeko, aukera hurrengo tiradarekin enpalmatzeko baia marruskadura asko sokak hartuko du.


L2 (6a/30m) ezkerretarantza trabesia bat sabaitxo bat igarotzeko ondoren arrakaladun plaka batetik goikaldean dugu sabaitxo azpitik bilgunera heltzeko, luze oso polita.


Bilgunera heltzen, atzekaldean Horcados Rojos


Mikel bilgunean, repisa erosoa ta bi bolt, hemendik zorura jeisteko aukera.


L3 (6a+/30m) irteera oso fina duen zonaldea, bertikalean hasten gara igotzen arin batean ezkerretara doan trabesia eder eta ikaragarri batetik. Luze oso oso ona.



Bilgunera sartzen.


Horcados, Tesorero, Cabaña Veronica, Llambrion etab


L4 (6a+/b/35m) luze ikaragarria, bilgunetik atera bezain laster bolt bat daukagu bost metrotara gutxi gora behera ta pausu oso arraro bat dator, ezkerretara joateko tendentzia hartzen du luze guztia eskalatu dugun arroka onenetarikotik gora, plaka ikaragarri ona, ur tanta ta regleta askorekin, iltzeren bat agertzen da noiz behinka baina asko eskalatzea eskatzen digun luzea, Mikel luze guztia primeran landu zuen, labur gelditzen den luzea.



Goikaldean, pare bat metro errazak ondoren sorbaldara heltzeko.


Dopamina (6c) eta Via del Diedro (V+)


Rapel labur batean zoruan (20m aprox)


Canalonatik behera, Picos de Europa bere osotasunean.



Eguzkia joan ahala, afaldu ta ogera joan giñan, hurrengo egunean MARAYA eskalatzeko.


Bide ikaragarria, inguru paregabean, oso GOMENDAGARRIA!

iruzkinik ez: