Asteburua heltzen zen heinean, barikua libre hartu genuen ta Mikelekin hurbildu nintzan Picos de Europara bertako klasiko bat egiteko, Peña Viejako espoloia, aspalditik geneukan egiteko zain zeunden bideen zerrendan, barikuan goizetik igo giñen Fuentedetik motxila beteta goikaldean bi egun pasatzeko ta Picos-eko klasiko honetaz gozatu ahal izateko.
Bidea graduz erraza izan arren, bere luzeera arin ibiltzea eskatzen du eta modu oso dinamikoan eskalatzea, eskalada bi tarteetan banatuta dago, 600m arroka eta ondoren beste 400 metro, kanal batetik trepada ta pausu errazagoekin.
Bidea klasiko bat da, metroak irabaziz ahala giro oso ona hartzen duena, arroka pasarte zailenak oso ondo txapatuta dituenak iltzeekin eta bilguneren bat semiekipatuta baita.
- Zailtasuna: 700-1000m / V+
- Denbora: 30 min hurbilketa; 2h aproximazioa FuenteDetik, 7 ordu eskalada; eta 1.30h jeitsiera
- Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-3 artean) eta fisurero joko bat.
- Nola heldu: Bi aukera, Fuente De-tik oinez bai El Hachero bidetik edo Jendudatik edo teleferikoan igotzen bagara, behin El Cable inguruan, Alivara doan pista jarraituz ezkerretara gelditzen zaigu Espoloia.
ERREPORTAIA:
Goizeko 6.30tan Fuente De-tik lehen argiekaz atara giñen, Jendudako kanaletik gora.
Hurrengo egunean goizetik esnatu giñan eta Horcados Rojos-eko hego hormara joan giñen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina