2022(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

2022_09_16-Lehen espoloia Nueva (V+) + Horma horia/Petruska (V+) (Atxarte)

Unairekin arrasti baten gelditan naz, ta deportiba itera joan beharrean, lehen espoloitik gora goaz, Nueva bidetik, ondoren hirugarren espoloira joan beharrean, Horma horira hurbiltzeko, ezagutzen ez zuen Petruska egiteko, neure partetik bere egunean eginda neukan ta oso polita iruditu zitzaidan, azken luzea oso ona izanda, azken argiekaz inguru horretan eskalatzen egotea bakarrik plazer bat da.


1º ESPOLOIA: LARGO COMUN + NUEVA (110m/V+)

Bide arina ta ederra, mugimendu txuloak dituena, ondo txapatuta, tarteren bat apur bat pulitua baia gerizpetan eskalatzeko oso ona ta ritmoa hartzen joateko oso ondo etorri zitzaiguna.

  • Zailtasuna: V+/100m
  • Nola heldu bidearen basera: Lehen espoloirako bidea hartzen, espoloiko erdialdeko zatian.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Pitoiren bat eta kordinoren bat ere badago. 
  • Materiala: 12 expres, friend ertainak/txikiak (C0.5tik 2ra) ondo etor daizteke. ¡

Unai Largo comuneko lehen luzean, ondoren Nuevatik jarraitzeko


HORMA HORIA: PETRUSKA (60m/V+)

  • Zailtasuna: V+/60m
  • Nola heldu bidearen basera: Lehen espoloirako bidea hartzen, bigarren espoloitik eskumaldera bidexka jarraituz horizontalean doan trabesia eroso batetik.
  • Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. 
  • Materiala: 12 expres, deportibako sokarekin egiteko aukera.
  • Jeitsiera: Lehen luzea 35m bigarrena 20-25m aprox, jeitsiera rapelatzen.

hain ahaztuta ta ostonduta gelditzen den Horma horira hurbildu giñen bertako klasikoena egitera, PETRUSKA.

L1 (35m/V), plaka ta arrakal ederrak igotzen doan luze ederra altuera irabazi ahala bertikaltasuna hartzen doana. Bidea oso ondo txapatuta dago.




L2 (V+/20), sabaitxo txiki bat dauka, ondoren arrakal eta helduleku onak igaroz tarte zaileena igarotzeko, luze oso polita.






 Bide arina ta gomendagarria, espoloietan sortu daitekeen zaratatik ihes egiteko ezin hobea.

iruzkinik ez: