2022(e)ko urriaren 24(a), astelehena

2022_10_03-Ogoño. Kaiokume (120m/V+)

Udazkeneko tenperatura goxo hauek aprobetzean jarraituz, astean zehar arrastiz hurbiltan naz Igor ta Unaigez Ogoñoko Kaiokume arina ta ederra egitera, hauentzat egin gabeko bidea zen ta asko gustatu zitzaien.

FITXA TEKNIKOA


Zero Azpitik blogetik ateratako krokis landua "Ogoño-ko krokisak, gure erara landu ditugu ahalik eta garbien lagungarri izango direlakoan. Bideen marrak eta graduak gutxigorabeherakoak dira"
Bertara hurbiltzera animatzen zaituztet LINKA HEMEN
  • Zailtasuna: V+ / 120m
  • Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
  • Ekipamendua: kimikoekin ekipatuta.
  • Materiala: 12 expres. Friend ertainen bat ondo etor liteke.


Neskalatzaileak Krokis


ERREPORTAIA:




L1(V+/40m) pitzadura lateral batetik gora dijoa eskumatara tendentziarekin tirada ederra eta giro askorekin, Egunkaria librerekin bilgunea elkarbanatzen du, bertan dagoen zuhaitzetan egiten da.






L2 (V+/40m) tirada oso txuloa, arrakal eder batetik hasten da metroak irabaziz erdiguneko repisa handira heltzeko.


L3 (V+/40m) luze ikaragarri ona, Gaviotas bidearekin batera doan lehen tartean, kimikoak ta boltak tartekatuz, ondoren ikaragarrizko diedro batean sartzeko, tirada luzea eta oso ona, giro askorekin, bilgunera heltzeko, bost izarretako luzea bere graduan.


Goikaldeko babaresan, luze ederra



Tontorrera heltzen



Bide ederra, ondo babestua ta gozatzekoa.


Gusture!






iruzkinik ez: