2022(e)ko urriaren 15(a), larunbata

2022_09_14-Atxarte. Astxikiko espoloiak (Naufagos-Kike + Normala)

Iraileko arrasti eguzkitsu baia haizetsu bat aprobetzatuz, undio Ogoñoko restrikzioak zirela, Atxartera hurbildu giñen arin baten lehen eta hirugarren espoloiko normaletatik igotzeko Astxiki mendiraino.

LEHEN ESPOLOIA: Naufragos nocturnos + Kike (105m/V)

  • Materiala: Lehenengo luzea nola egiten dugunaren arabera 10-13 zinta + bilgunerako materiala. Friend ertain batzuk edo fisu batzuk lagungarriak izan ahal dire.
  •  Arroka: Kareharria. Hainbat lekutan nahiko pulituta dago arroka 
  • Orientazioa: Hegoalde-ekialdea. 
  • Nork irekia: A. Sevillano, 1984; “Kike”, Kike de Pablo eta I Zarraga, 1971.

Hemen erreportai bat azalduago : https://zeberiotar.blogspot.com/2021/06/20210517-atxarte-lehen-espoloia.html


Bigarren luzeko tiradan, diedro oso polita.



Iñaki lehen espoloiko azken metroetan

Hemendik bigarren espoloia eskalatu nahi badugu bi aukera on daude:

HIRUGARREN ESPOLOIA: Normala (120m/V)

Egin gabe neukan bidea zen, aurretiaz eskalatua neukan hirugarren espoloia, bai inoiz bide normaletik, oso bide polita iruditu zitzaidan, giro askorekin eta mugimendu oso politak dituenak bere graduan.
  • Materiala: Lehenengo luzea nola egiten dugunaren arabera 10-12 zinta + bilgunerako materiala. Friend ertain batzuk edo fisu batzuk lagungarriak izan ahal dire.
  •  Arroka: Kareharria. Hainbat lekutan nahiko pulituta dago arroka 
  • Orientazioa: Hegoalde-ekialdea. 
  • Nork irekia: P. Aguirregomezkorta, M. Martínez y P. Udaondo en 1960. 

Bigarren espoloia ezkerraldean ta hirugarrena, bertako Bordatzen, Irrintzi, Eros eta Thanatos etab bideekin, leku ikaragarria benetan.


Lehen luzea kanal oso karakteristiko batetik doa, justu ezkerraldean sabaitxo bat dago bilgune batekin, luzea oso polita da, mugimendu luze eta ederrekin, bilgunea egiteko bi aukera daude, bigarren luzea laburtzeko, geu goiko bilgunerarte joan giñan.

Bigarrena, trabesia oso polit bat da, bilgunetik eskumatara joan behar da, diagonalean doan pitzadura polit batetik, ondoren espoloi markatua beste albora pasatzeko ta hirugarren espoloiko kobatxora heltzeko.





Leku oso polita Atxarte-Urkiola inguruko panoramika ezin hobearekin.

Azken luzea, kanal erraz batetik doa, kontuz Irrintzi bidera ez sartzeko, kanalaren eskaloi errezak igotzen eta ebatziz goiko bilgunera heltzen da.



Hemendik pare bat trepadatzo eginez, Astxikiko tontorrera heltzen gara.


Holan bai!


iruzkinik ez: