2021(e)ko ekainaren 3(a), osteguna

2021.05.17-Atxarte. Lehen Espoloia. Naufragos + Kike

 Unairekin gelditzen naz astean zehar, ta deportiba itera joan beharrean espoloietara igotzen gara, bertako bide errezen bat egitera. 

Eskalatzencas

Materiala: Lehenengo luzea nola egiten dugunaren arabera 10-13 zinta + bilgunerako materiala. Friend ertain batzuk edo fisu batzuk lagungarriak izan ahal dire.
Arroka: Kareharria. Hainbat lekutan nahiko pulituta dago arroka
Orientazioa: Hegoalde-ekialdea.
Nork irekia: A. Sevillano, 1984; “Kike”, Kike de Pablo eta I Zarraga, 1971.


Naufragos nocturnos (V-/30m): Espoloietako errepikatuenetarikoa, erraza eta kimikoekin ekipatuta. Hasierako diedroa asko labantzen du, erabilera ugaria dela eta, baina esku onak ditu. Gero Kike bidearekin jarraitzeko asmoa geneukanez, lehen bilgunea saltatu genuen eta zuhaitzaren ezkerrean dagoen bilgunean egin genuen.

Kike (V-/60m): Klasiko bat eta oso errepikatua dagoena, gainera tontorra egiteko bide errazena da. R1 bilgunetik ezkerretara jo behar dugu.  Pausu aereo bat gero tximenea antzeko batetik jarraitu ahal izateko.

Unai lehen luzeako azken tartean,

Bilgunean

Bigarren luzea oso polita da.



Matienako Borja, Logikatik gora.


Lehen espoloia ta Urkiola ingurua bigarren espoloitik ikusita


iruzkinik ez: