2022(e)ko ekainaren 27(a), astelehena

2022_06_18-Midi Ossau. Dedo Pombie. Cara Este (370m/6a+)

 Mikel ta Madarigaz jeisten naiz bariku arrastian Tena aldera, penintsulan gogor jotzen duen berotik ihes egin nahiean, zapatuan Midi Ossaura bidea hartzen dugu, bertako ekialdeko horman, eguzkia joan da gero sartzeko asmoagaz ta horrela itzalaz eta altuerak eskeintzen duen freskuraz gozatzeko ta bide eder eta gomendagarri hau ezagutzeko.

Bidea oso ona iruditu zitzaigun, luze ederrak ditu, ondoren rapel bidez berriz behekaldera heltzeko, bilgune guztiak oso erosoak dira eta arrokaren kalitatea eta bere luzeak zapore oso on batekin utzi ozkun. 

FITXA TEKNIKOA:

·         Zailtasuna: 370m/6a+
·         Denbora: 1ordu hurbilketa; 6 ordu eskalada;1h rapelatzea eta 1ordu kotxera.
·         Materiala: 60 metrotako bi soka, Friends joko bat (0.3-4 artean) eta fisurero joko bat. Zinta luzeak eramatea gomendagarria.
·         Nola heldu: Aneouko parkingetik Pombira heldu eta bertatik “Le grande Raillie” jarraituz, Pombiko horma azpitik doazen bideak jarraituz,
·         Bibliografia: La Valle d´Osssau (Xavier Buxo eta Luis Alfonso) Gida oso gomendagarria.



ERREPORTAIA:

Goizean, Portalet inguruan, gosaltzen.


Pombie aterpeta ta Midi Ossauko horma.


L1 (IV+/50m), eskaloiak igotzen dijoa, iltze pare bat txapatuz errepisara heltzeko, bilgunea berrindardu behar da, oso luze polita.


L2 (6a/45m) irteera babaresa eder batetik dijoa, gorputza ondo jartzea eskatzen duena, ondoren tximinia batetik gora igoz azken babaresa ederrera heltzeko, pieza handiak eskatzen duena, largazo!



L3 (V/45m) pitzadura lateral batetik diagonalean doa, ondoren eskumatara joateko, inguru errazago batetik.


Ondoren trantsizio luze bat dator, bedartza txiki bat pasatuz.

L4 (V/50m) plaka ta tximiniak ebatziz doa, hurrengo repisa handira heltzeko.

L5 (V/45m) eskumatara plada polit batetik ondoren, sabaiko triangelu handiaren azpian kokatzeko.

L6 (6a/45m) irteera oso ederra dauka, diedro eder batetik dijoa, iltze pare batekin babestua dagoena, luze ikaragarri polita.





L7 (6a+/35m) beste pitzadura eder bat, aderentziekin jolastu beharrekoa, goikaldean heldulekuak agertzen zaizkiona, giro aparta ta oso bertikala.



L8(V/50m) azken tirada, plaka batetik eskumatara, ondoren sabaitxo txiki baten azpitik pasatzeko, tontor ingurura ateratzen diguna.


azken metroak, arrokaren kalitatea ikaragarria.



Tontorrean, taldeko argazkia

Rapelak nahiko ondo egiten dira, krokisean datozen indikazioak jarraituz.

Info: Luichy




Aterpean, ur tragozka luze bat, inguruaz gozatu ta furgonetara bidea hartzen dugu.


Formigaleko parkingean, garagardo ta makarroi batzuk, eguneko azken argiekin


iruzkinik ez: