2019(e)ko urtarrilaren 26(a), larunbata

2019_01_05-Peña Telera.Maria Jose Aller + Maribel (Saiakera)

Peña Telera Pirinioetan izotz korridoreak eta izotz eskalada luzeak egiteko dauden tokirik famatuenetarikoa da, horretaz aparte gehitu behar diogu lekua zoragarri polita dela. Ipar aurpegi honen zabalera handian aurkitu ahal ditugun korridore askoren artean, aipagarrienetarikoak, Gran Diagonal (AD/600m), Maria Jose Aller (550m/D+)Maribel (D+/MD-_400m), Chez Lulu (MD+/650m) eta “Senda de los cuervos” (MD+/750m) dira.

SARRERA

Gabonetako tripakada jeitsi gurean, Tenako bailarara hurbiltzen gara, jakinda baldintza oso txarrak daudela, baia jendea Teleratik eskalatzen ibili dela, gure lehenengoko ideia Pabelloira hurbiltzea zan Maria Luisa edo Abraxas egiteko asmoagaz, baia Telerako aterpera iritsi bezain laster, egun bereko argazki bat erakusten diguten, guztiz lehor dagola, ze pena, beste baterako utzi beharko ditugu.

Mikel Maria Jose egin gabe dauka eta Maribel korridorearekin bi igoera egiteko aukera ona ikusten dugu, nahiko goiz ateratzen gara aterpetik eta Lacuniachatik igotzen den pista igotzen dugu, elur gabe oso eroso igotzen gara, korridorera sartu baino lehen materiala jarri ta te apur bat hartzen dugu, Maria Jose Allarrekin hasten gara, baldintza oso eskazak zituen arren nahiko arin egin genuena, handik korrika Y-ko rapeletara, barrita bat jateko eta Maribelean sartzeko, lehen kaskadatxoaren baldintzak oso txarrak izan arren, pasatzen gara, ta goikaldeko panorama ikusita ta aurretik nafarroako kordada bat rapelatzen ikusi genuenez korridorea, baldintza oso txarrak zituela, korridore erdian rapel lerroa hartu ta beherantza joan giñan, beste baterako utzi genuen "doblete famatua".

MARIA JOSE ALLER

KORRIDOREAREN BASERA HURBILKETA:

Ibilbide errazena Piedrafita de Jacako herritik gora doan errepidea jarraitzea da, Lacuniachako parkingera heldu arte, hemen kotxea utziz (1.380m) , izan ere pistatik gora kotxearekin joatea ez dago baimenduta, eta pistatik gora antzinara doan bidea hartzea. Oso ondo markatuta dago, eta ez dauka galbiderik.

Pistatik ateratzeko marka asko aurkituko ditugu, bidea laburtzeko, eta horrela pistak ematen dituen kurba handiak laburtzeko, ibilbidearen erdian Refugio Telera edo Las Planaseko aterpea aurkituko dugu. Bidea aurrerantz jarraitzen dugu informazio kartel txiki bat aurkitu arte, gezi batekin seinalatuz ibilbidea antzinara.

Pistatik apur bat gehiago jarraitzen dugu kurba batera heldu arte, bertan ito bat aurkituko dugu, eta itoak jarraituz espoloiaren bila joango gara, ikusiko dugun lehen korridorea Diagonal handia izango da. Metro batzuk jarraitzen dugu oraindik maldan gora, ezkerretara ateratzen den kono handia ikusi arte, Maria Jose Alller. Konoaren hasiera 2.100 bat metroko altueran egongo da eta kotxetik 2 ordu inguru eramango gaitu bertara heltzea.
FITXA TEKNIKOA:
  • Lehen igoera: J.M. Blanchard  eta Ricardo Martinena 1976an.
  • Zailtasuna: D+/550 metro/75-80º/M3-M4/IV+.
  • Materiala: Kaskoa, bi piolet, kranpoiak, arnesa, aseguratzeko ekipoa, 60 metrotako bi soka, friend eta fisurero batzuk ondo etor daitezke, 4 izotz torloju eta neguan beti laguntzen dute pare bat iltze, aparte elur estaka bat eraman genuen, korridorearen baldintzak, elurra eta izotzaren arabera asko aldatu daitezke.
  • Desnibela: 1400 metro inguru ekintza guztiak; korridorea 550 metro.
  • Ibilbidea: Piedrahita de Jaca-Lacuniacha-Pista-Korredoreetara doan bidexka-Maria Jose Aller-Cima Capullo-Y korredorea rapelatu-Piedrahita de Jaca.
  • Iraupena: 10 ordu ekintza guztia (4 ordu korredorean, dagoen jendearen arabera gehiago edo gutxiago). Korridorera hurbilketa, bi ordu inguru dira.











Y korridorearen rapel lerroa hartu ta korrika Maribelerantza joan giñan, sarreran, Nafarroko bi tipo aurkitu genituen korridorea rapelatu berri, balditza oso txarretan zegoela ta azkeneko blokean jausi ta orkatila bihurritu zuela, gainean neraman anti-inflamatorio bat eman nion ta beherantzako bidea hartu zuten, geu ordea korridorera sartzera animatu giñen, baldintzak oso eskazak ziren ta korridore erditik rapelatzea ere tokatu zitzaigun jajajaaj

MARIBEL (MD-/350m/M3-M4/V)




Dobletea hurrengorako gelditu ziagu, ea posible dan Diagonalagaz enpalmatzea, baldintza onak egonda eta arin ibili ezkero, hurrengoan ea!!

iruzkinik ez: