2019(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena

2018_12_08-Cadi-Moxeiro.Variant Ordiguer (450m AD+/V/80º)

SARRERA

Abenduko zubie aprobetxetako asmoagaz, Girona aldeko piriniotara jeitsi giñan, aste guztie jai hartute, bertako inguruetaz gozatzeko.

Hasieran bost egun pasatzen ditugu Vallter haranean, bertako mendiak ezagutzen, korridoreak eta bertako eski pistetatik eskiatzen, handik Coronesko kirol eskaladako hego hoormetan hezurretako hotza kentzen dugu ta Port de Comteko eski estazioan eskiatzen dogu barikuen, zapatua, masifikazioetatik ihes egin gurean Cadi-Moxeiroko parke naturala ezagutzera hurbiltzen gara.

Komentatu ziguten arren baldintzak onenak ez zirela, bertako ohikoena egitera joan giñan, baia bariantetik, mixto apur bat bilatu gurean, erresalte politak aurkitu genituen, kranpoietako puntak apur bat borobiltzeko beste.

Mendi berezia, leku ikaragarri batean, Peña Teleraren antza nabaritu nion, bere hormatzar horizontala, goullote eta korridorez beterik.

Egin genuen bidea polita iruditu zitzaigun,  korridorea nahiko erraza da, bariantea guztiz lehor aurkitu genuen, baia baldintza onekin erraza izan behar du, bilgune ugari aurkitu genituen, antizikloia jarraitzen zuen eta berataz ahal zan guztia gozatu genuen ta egun polita pasa genuen bertatik.

FITXA TEKNIKOA

Luzera: 450m
Zailtasuna: AD+ V/80º
Materiala: 60 metrotako soka, friend eta fisu batzuk, zinta luzeak.

Jeitsiera: Tontorretik bi mendien arteko lepora, hitoak jarraituz beherantzako bidea hartuz ezkerretara, GR poste bat aurkitu arte, hemendik Cristall kanaletik behera Prat de Cadira heldu arte.



ERREPORTAIA:

Goizetik ateratzen gara Prat de Cadira bidean, igoera nahiko erosoa, ordu baten inguruan ritmo lasaian heltzen gara bertara.


Aproximazioa zapatilekaz in giñun ta korridoreak hasten dizen lekuen botak jarri genituen.


Ordiguer eta Amagada (Katalanez izkutatuta) korridoreak banatzen diren puntuan.


Lehen blokeak aseguratu gabe pasatzen ditugu.



Hurrengoa aseguratzen dugu, totem beltz bategaz eskumatara daagoen bilgunearen bila joateko.



Mikel berriro soka batzen du ta ritmo arinean igotzen gara.


Erresalte ugari


Blokea lehor zegoen arren, bertatik pasatzeko asmoa genuen.


Goullote sikua friend bategaz babestu ta tarteko bilgunea enpalmatuz blokeari eman genion.



Goikaldean trantzisiozko luze batzuk ertz batera heltzeko, bertatik trabesia ugari egin behar dira Ordiguer kanalaren bila joateko, geu ezkerralderantza joan giñan zuzenean cristal korridorea bilatu nahiean bertatik jeisteko Prat de Cadira.


Bilgunea, totem power!


Cadi Moxeiro, ederra benetan.


Canal Cristal


Mendilerroa Prat de Caditik ikusita, bertan jende ugari zegoen paseotxoa egiten.


Parkingera heldu, gauzak batu ta leka batzuk pernilagaz jan genituen, kafetxo bategaz etxerantza buelta laburtu nahiean Montgayra lo egitera.


Hurrengo egunean Sant Llorent de Montgayn bide erraz bat egin genuen ta goiz itzuli giñan etxerantza.

Hurrengoarte!

iruzkinik ez: