Lanetik atara ta Danigaz hurbiltan naz arin batean Ogoñoko denboraldiegaz segitako, bide arin eta polit hau aukeratu genuen, orain dela 4 urte egin nuen Mikelegaz ta orduztik egin gabe neukana, oroitzapen onak nituen, ta oso bide polit eta ederra iruditu zitzaidan, Ogoño 6a gogorrena duen azken tirada horrekin jejej, pitzadura eta arrakal eder bat gorputza ondo jartzea eskatuko diguna.
Ogoñon eskalada garai ezberdinatara egokitua dago, horregaitik oso garrantsitzua da bere eskalada sasoiak errespetatzea, horrela bertako hegaztien eta eskalatzaileen arteko oreka izateko.
Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan picknick gune bat dago iturri eta zakarrontziekin, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
FITXA TEKNIKOA:
- Nola heldu bidearen basera: Hormara gerturatzeko Elantxobeko kanposatu ondoan parking-era iritsi beharko gara, bertan kotxea aparkatxea onena da, goikaldeko bidezkara igo beharrean, eta bertako bizilaguneei traba gutxienak jarriz kotxeekin. 15 bat minutuko paseotxoa emanda, Talaia ingurura heltzen gara, bidearen arabera, jeitsiera bat edo beste aukeratu beharko dugu.
- Ekipamendua: boltekin ekipatuta.
- Materiala: 14 expres. Friend-en bat ondo etorri daiteke.
Ogoñoko krokis orokorra.
Zero Azpitik blogetik ateratako krokis landua "Ogoño-ko krokisak, gure erara landu ditugu ahalik eta garbien lagungarri izango direlakoan. Bideen marrak eta graduak gutxigorabeherakoak dira"
ERREPORTAIA:
L1 (V/40m) Lehen luzea oso ona da, V gradu inguruan dabilena, kantu asko duena, eta atseden eta helduleku onekin, tarte batean apur bat desplomatuz, kantu askogaz gora ta gora, plakatxo bat zeharkatu ta gero bilgunera heltzeko, ikaragarria den repisara, kobazulo txiki batean egiten dana, oso erosoa.
L2 (V+/40m): Bigarren luzea, V+ eta 40 metro ingurukoa, irteera oso polita, kantu askogaz eta espoloi txiki batetik gorantza doana, ondoren arrakal oneko diedro batetik hormaren inguruan dagonen errepisara heltzeko.
L3 (6a/40m) Hasiera ona, kantu asko duena, eta ondoren babaresa arrakaldun ikaragarri ona den tartean sartuz, hanka askogaz ta apurka desplomatzen hasten dana, ikaragarri ona, lagunek esanda ziguten azken luze hau Ogoño inguruan dagoen onenetarikoa dala, benetan oso gomendagarria.