Hemen Jon Ander igo zeneko bideoa. Roncal bidea igotzen (V+)
2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna
2016_01_17-Linzako plaketan izotz/elur eskalada
Urtarrileko lehen elurrekin, Linza aldera hurbiltzen gara zapatu arrastian, elur baldintzak onenak izan ez arren, bertatik zerbait egiteko asmoarekin eta baldintzak ez direnez bape egokiak Txamantxoia ertzetik igotzearekin konformatu behar gara. Egun ikaragarria baina elurra oso biguna eta jeitsieran Linzan eskalatzeko dauden plaketan, boteei kranpoiak jarri eta pioletekin gosea egiteko puntx batzuk ematen dizkiogu.
Etiquetas:
Euskal Herria,
Izotz eskalada,
Linza,
Nafarroa,
Pirineo Navarro,
Pirineos,
Valle Belagua/Izaba
2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena
2015_06_20 - MIDI D´OSSAU (2.884m) POMBIETIK, Bide normala.
Midi D´Ossau, nork ikusi du ta ez
zaizkio igotzeko gogo itzelak sartu? Ibanekin hitz egin nuen zeozer egin behar
genuela, aste santuan Acherito
ta Algas
Norte egin genuenetik ez baitgenuen menditik ezer egin, beste igoeraren bat
egiteko berba egin genuen baia azkenan hau aukeratu genuen. Beraz, 19an goizean pirinio aldera
joateko bidea hartu genuen, hain zuzen Portalet-erantza.
Bariku batean atera giñen
bazkaldu ta gero, eta hiru ordu terdi ta gero Portalet ingurutik geunden. Arazo
bat izan genuen, hurrengo egunean mendi portu hontatik hain ospetzua den
Quebranta Huesos txirrindularitza martxa pasa behar zan eta.
Aspaldi egiteko mendia zen Midi
handia, baina gauza bat zela edo beste mendi batzuetara joaten giñelako ez zen
aurrera ateratzen joateko plana. Azkenean heldu zen eguna Piriniotako mendi
klasiko hau egiteko, hemen bideo bat erreportai guztia azaltzen duena.
NOLA HELDU
Hona heltzeko Formigal bidea hartu behar dugu
ta seinaleak jarraituz mugara heldu. Hemendik 1,5 km jaitsi behar ditugu
Aneou-ko parking-era heldu arte, eskuman aurkituko dugu.
DATU TEKNIKOAK
- Ibilbidea: Ekainak 19an Parking Aneou – PombieEkainak 20an: Pombie - Col Souzon – Grand Pic – Col Souzon – Pombie - Aneou
- Denbora: Aneuko parkingetik Pombiko aterpera 1.15 ordu. Aterpetik tontorrera
4 ordu baino apur bat gutxiago, eta aterpera buelta bi ordu. Gero Pombitik
Aneuko parkingera jeisteko ordu bat behar izan genuen.
- Desnibela: Parking Aneou (1.700m), Pombie (2.032m), Col Souzon
(2.127m), Gran Pic du Midi D´Ossau (2.884m), gutxi gora behera 1200
metroko desnibel positiboa atera zitzaigun.
- Aterpea: Pombie, Neguan alde librea dauka bertan lo egin ahal
izateko.
- Zailtasuna: PD inf. Nabarmen diren zailtasunak 3 dira, hain zuzen,
3tximiniak, II. Gradutik ez dira pasatzen hala ere kontuz ibili beharko
gara, trepada hauetara ohituta ez bagaude.
- Materiala: Kaskua, arnesa eraztun batzuk, 70m-ko soka, rapelatzeko
materiala.
ERREPORTAIA
Behin kotxea utzita gauza guztiak
atera ta patxadaz prestatu genuen. Behin dena prest izanda ttipi ttapa pombie
bidea hartu genuen, hasiera batean zubi bat gurutzatu ta oso erraz ikusten den
bide bat jarraituko dugu.
Ez daukagu prisarik eta pisu asko
daramagunez lasai lasai goaz parajeaz disfrutatzen
Behe lainoan murgiltzen garen
bitartean
Soum de Pombiera heltzen apurka
apurka, bide oso erraza eta oso ondo seinalatuta dagoena.
Ta bapatean lainoa zabaldu eta
Midi handia ikusten dugu, ikaragarria.
Col de Soum-era heldu orduko,
2.129m altueran dagoena, jaisten hasiko gara aterpera heldu arte, ta bertan
Midi handia ikusten hasiko gara bide osotik.
Heldu, gauzak logelan utzi, eta
arin baten afaria prestatzen dugu. Ondoren aterpe kanpoan izarrak ikusi eta
gero goizetik ogera, hurrengo goizean goiz esanatu nahi genuela ahalik eta arin
igotzeko eta arazorik ez edukitzeko rapelatzeko datorren jendearekin.
Hurrengo goizean 5:30 inguru
esnatu ta gosaldu genuen, bertan mendebaldeko aurpegia eskalatuko zuten bikote
batekin berbetan egon ostean gure bideari ekin genion 6:15 aldera.
Aterpetik atera bezain pronto
Midi bere osotasunean ikusten genuen, ta bere ondoan iñurriak diru
Pombieko hormatzarra, joan
beharko da eskalatzera bertan dauden Mayli edo Jolly bide klasikoren baten bat.
Harri artea lepora heldu baino
lehen
Goizeko zazpiretan Col du
Souzomnen geunden, egun ikaragarria aurretik datorrena. Harana apurka apurka
esnatzen doa.
7:10 aldera Col Souzon pasata
paretaren basera heldu ta bertan zeozer jan ta igotzeko prestatu giñenean gora
ekin genion. Kaskua jartze derrigorrezkoa da, kolpe bat ez hartzeko, ta goitik
harriak erori ahal direlako.
Bertan 3ko beste kordada batekin
topo egin genuen. Ez bagara ondo fijatzen, tximinia ez aurkitzea gertatu ahal
da, guri pasatu zitzaigun moduan, konturatu Gabe eskumarago dagoen beste bide
batetik gora egin genuen, hala ere antzeko zailtasuna zuen.
Lehenengo tximinia 25m koa da
non, II. Gradukoa, diagonal batzuk egin behar dira, iltze bat ta bilgunera
heldu arte. Guk egin genuen bidetik igoera zailtasunez oso antzeko zen, pixka
bat luzeagoa ta zuzenagoa baia ia ondoan ateratzen da.
Behin pasata eskumara joango gara
bidetxo batetik ta laster helduko gara bigarren tximiniara 30m ta II+ gradua,
errazago igotzeko eskumatik doan pitxaduraz lagunduko gara ta denbora laburrean
goiko partera azalduko gara.
Hirugarren tximia igotzeko,
berriz eskumarantz ta gora jarraituko dugu, beti erreferentzi bezala goian
dagoen gurutze bat hartuko dugu. Hemendik ere oso erraza da erreferentzia
galtzea ta beste bide batetik igotzea, lehenengo tximinian bezala, honetan
bidez erratu ta beste luzeago batetik egin genuen. I.graduko luzea egin
beharrean II graduko beste tximinia luzeago bat egin genuen, baia nahiko ondo
ikusten genuenez behetik arazo gabe Aurrera egin genuen. Ta irtetean gurutzea
bilatu genuen jaisterako orduan erreferentzi moduan izateko.
Hirugarren tximinia igo ondoren
zailtasuna asko jaisten da, non arista txiki bat aurkituko dugu I.graduko pausu
erraz batzuekin, batzutan gora, bestetan behera.
Paraje ederra
10:15 inguru gailurrera heltzen
gar ata beti bezala, derrigorrezko argazkia atera genuen.
Lasaitasun osoz, edan ta jan
genuen, bideo batzuk grabatu, beste batzuekin berba egin, betiko moduan beste
proiektu batzuetaz hitz egin baia batez ere ikuspegiaz ta mendi ikaragarri
honekin disfrutatu genuen.
10:45 tan berriz kasoa jarri ta
beheranzko norantza hartzeko ordua heldu zitzaigun jende larregirekin ez
topatzeko.
Lehen erreferentzi moduan hartuta
geneukan gurutzera abiatu giñen ta behin aurkituta beherantza joan giñen
3.tximiniatik. Honetan ez genuen sokarik erabili, oso erreza iruditu zitzaigun
ta denbora gutxiago galtzeko.
Hemendik bigarrenerantz ya jada
jende mordo bat igotzen zegoen, beraz, jende eskibatu behar genuen denbora
guztian, ta behin tximiniako rapel instalazioan ere. Bertan goizean aurkitu
genituen 3ko kordada zegoen ta igoerako azken zatia egin genuen beste kordada
ere bertan batu zen. Denbora gutxiago galtzeko 3 kordadak soka berdiñetik
rapelatu genuen aurrekoak lehengo tximinia ekipatzen joateko.
Aurretik gertatutako moduan jende
asko bide guztitik ta tximinian bertan igotzen ta jaisten. Batzuk destrepatzen,
beste batzuk ondoko beste instalazio batetik rapelatzen, ta bat baino gehiago
bere txanda itxaron beharrean beste bat jaisten zegoen bitartean ondotik
destrepatzen edo rapelatzen, honek daukan arriskuarekin baia beno, beti
aurkituko dugu hau menditik tamalez. Hemen aurrekoan bezala 3 kordadak soka
beretik jaitsi ta behin behean dena batu genuen ta Pombie bidea hartu genuen.
13:30 aterpean geunden, gauza
guztiak utzi ta merezitako kaña ta pika bana edan genuen beti midirantz
begirada galdu gabe
Bertan zeozer jan, berba egin ta
pixkanaka gauzak prestatu ta paking-era habiatu genuen. Patxadaz hartu genuen,
egun horretan Quebrantahuesos bizikleta lasterketa baitzegoen.
Pena handiz Midi atzean utzita.
Kotxera heltzean oraindik
lasterketa ez zen bukatu, ta berriz zeozer jan, edan ta denbora luzetzo bat pasa
ostean, esan ziguten Portalet bidea hartu ahal genuela baia ta hori egin
genuen. Muga pasata Guardia zibilak parking batean gelditzeko esan zigun
txirrindulari guztiak pasatu arte. Behin pasata, Sallen de Gallegora joan,
merezitako afaria prestatu genuen ta trago pare bat hartu ostean Panticosa
bidea hartu genuen bertan lo egiteko.
Igoera honeta argazki gutxi atera
genituen baia hona hemen egindako bideo bat
Hurrengorarte!
Etiquetas:
Ertzak/Aristas,
Eskalada,
Frantzia,
Le Valle de Ossau,
Mendia,
Midi d'Ossau,
Pirineos,
Pirineos franceses
2016(e)ko urtarrilaren 13(a), asteazkena
2015_12_20-Maria + Tximenea (Eguzkiarre) (V+/6a_130m)
SARRERA:
Abendu tropikal hau ondo aprobetxatu genuen, gabonak heldu baino lehen,
zapatuan Irurtzuneko Ahizpa handiko Negu bidea eskalatu ta gero, hurrengo
goizean, etxetik gertu gelditzen gara eta Unai, Londresetik bisitan zegoenez,
Atxartera hurbiltzen gara eginda geneukan Maria Tximenea bide klasiko eta
polita egitera. Berak ez baizuen ezagutzen eta bide erreza eta oso polita
denez, hara eraman genuen bere lehen eskalada luzea egitera.
Maria+Tximenea Eguzkiarreko bide klasikoena da eta hormaren erdialdetik
librean igotzeko modu errezena. Eskalada erraza da baina dirudiena baino
bertikalagoa da. Lau luze ditu kalitate oso oneko arrokarekin eta oso ondo
ekipatuta dagoena. Hala ere, friend txikiren bat beti ondo etor daiteke
Atxarteko txapen arteko distantziak errazteko.
Eguraldi oso ona, apur bat haizea baina eguzkiarekin, goiza pasatzeko
modu oso ona, gero eskalatzeko gogo gehiagorekin geldituz gero, Eguzkiarren
kirol eskalada egiteko aukera ere badago, bertako Filibusteros, Fisura Blanca,
La de Todos, hauek luzeetako bideak, edo Julai de plastilina etab kirol
eskaladako luzeak.
FITXA TEKNIKOA:
- Zailtasuna: V+/A0 ematen diote batzuk, beste batzuk 6a gradua ematen diote.
- Bidea zabalduta: "Maria" J.M Régil eta M. Martínez 1961 urtean eta "Tximenea" A. Landa, P. Udaondo, A. Fernández eta F. de la Iglesiak 1955.zabalduta.
- Nola heldu bidearen basera: Atxarteko kanteretako instalazioak dauden parking-ean aparkatu eta eskilarak igoz, harrobirantza jarraituz, ezkerretik igotzen den bidezka jarraitu hito batzuk jarraituz, puntu batean langa eta hesi bat dago, ezkerretik dijoan bidezka bat jarraituz Eguzkiarreko hormaren basera heltzen gara.
- Ekipamendua: 10mm-ko paraboltekin ekipatuta eta inox txapekin. Pitoiren bat eta kordinoren bat ere badago. Bilgune guztiak bi parabolten gainean montatuta edo bi kimikoen gainean , rapelatu ahal izateko.
- Materiala: 12 expres, friend ertainak/txikiak (C0.4tik 2ra) ondo etor daizteke.. 70 metrotako bi soka eta bilguneetarako materiala.
- Jeitsiera: Behin tximenearen azken luzea igaro ondoren, R4tik 10 metrotara bidezka bat jarraituz Rapel bilgune bat dago, guk bi sokekin rapelatu genuen, baina 35 metro rapelatuz, beste rapel bat daukagu erdi bidean. Bidea jarraituz berriro kanteretara bueltatzen gara.
LUZEEN DESKRIBAPENA:
HOKUS POKUS blogetik ataratako XabiGatonen krokisa:
http://www.xabigaton.com/2015/12/atxarte-labargorri-maria-chimenea-6a.html
·
L1 (IV_30m): Oso polita den luzea, esku eta hanka asko
dituena, oso ondo ekipatuta eta zubi arrokaren bat txapen arteko distantzia
errazteko, 30 metro oso politak, pitzadura eta arrakal inklinatuen artean
jolasteko bilgunera heldu baino lehen. Bilgunea bi kimiko handi eta zubi arroka
bat. 30 metro igo arren, kanteraren 100
metroak gehitu behar zaizkio, panorama ederra bilgunean gauden bitartean.
· L2 (V_35m): Bigarren luzea neuk zabaltzen dut, bidea ezagutzen baitut, kontuz euki behar da zuzenean ez jarraitzeko eta ezkerretara doan trabesia bat jarraituz pitzadura baten azpian kokatu arte, txapak jarraituz bilguneraino iristeko, luze oso polita, itsasgarritasunarekin jolastu behar dela eta hankak ondo mugitu.
· L3 (IV+_25m): Oso luze polita eta erraza, goiko aldean ezkerretik hartzen badugu patio handiagoa dauka eta oso polita dena, Tximenearen azpian uzten digu, bilgune oso erosoa.
· L4 (V+/6a_35m): Oso luze polita, apur bat pulituta dagoena baina bide guztiaren luze politena da. Oso ondo txapatuta dago, hasiera trabesia horizontal batekin hasten da, lehen txapara iritsi baino lehen giro handia duena, baina C0.5/0.75 arekin ondo babesten dena beharrezkoa bada, gero repisa batera heltzen gara ta hemen hasten da luzearen zailtasuna, oposizio eta kolokazioa ondo jartzea beharrezkoa den tximenea, eskuak ditu eta txapa ugari Atxarten egoteko. Tximenea zati zail hau igaro ondoren luzeak pistoia apur bat jeisten du, goiko aldean erraza izanda, bilgune oso erosoa eta oso ondo ekipatua. Ikaragarria ;)
· L2 (V_35m): Bigarren luzea neuk zabaltzen dut, bidea ezagutzen baitut, kontuz euki behar da zuzenean ez jarraitzeko eta ezkerretara doan trabesia bat jarraituz pitzadura baten azpian kokatu arte, txapak jarraituz bilguneraino iristeko, luze oso polita, itsasgarritasunarekin jolastu behar dela eta hankak ondo mugitu.
· L3 (IV+_25m): Oso luze polita eta erraza, goiko aldean ezkerretik hartzen badugu patio handiagoa dauka eta oso polita dena, Tximenearen azpian uzten digu, bilgune oso erosoa.
· L4 (V+/6a_35m): Oso luze polita, apur bat pulituta dagoena baina bide guztiaren luze politena da. Oso ondo txapatuta dago, hasiera trabesia horizontal batekin hasten da, lehen txapara iritsi baino lehen giro handia duena, baina C0.5/0.75 arekin ondo babesten dena beharrezkoa bada, gero repisa batera heltzen gara ta hemen hasten da luzearen zailtasuna, oposizio eta kolokazioa ondo jartzea beharrezkoa den tximenea, eskuak ditu eta txapa ugari Atxarten egoteko. Tximenea zati zail hau igaro ondoren luzeak pistoia apur bat jeisten du, goiko aldean erraza izanda, bilgune oso erosoa eta oso ondo ekipatua. Ikaragarria ;)
ERREPORTAIA:
Lehen argiak Eguzkiarreko horman
Kanteretatik eskumara jarraitu
behar den pista
Bidearen hasieran, Mikel lehen
luzea zabaltzen, lehenego txapa apur bat goian dago baina oso erraza da.
Unaik aprobetxatzen du lehen
luzea zabaltzeko eta Mikelen begiradapean bilgunea behar den moduan montatzeko.
Eskalatzaile kordada bat "La
de Todos" bidea eskalatzen
Astxiki
Lehen eguzki izpiak Atxarten
Neu lehen luzea igotzen
Bigarren luzea neuk zabaltzen
dut, bidea ezagutzen baitut, kontuz euki behar da zuzenean ez jarraitzeko eta
ezkerretara doan trabesia bat jarraituz pitzadura baten azpian kokatu arte,
txapak jarraituz bilguneraino iristeko, luze oso polita, itsasgarritasunarekin
jolastu behar dela eta hankak ondo mugitu.
Unai luzean egin behar den
trabesia horizontala egiten
Luzearen azken metroetan, atzean
Mikel ikusten da eta gure atzetik zetorren beste eskalatzaile bikote bat.
Hirugarren luzea oso erraza da
eta oso polita, Mikelek zabaltzen du inongo arazo gabe.
R3-tik azken luzearen Tximenea
famatua
R3an ateratako taldearen selfia
Neuk zabaltzen dut laugarren
luzea, oso polita da tximenea hau eta batzuk oso pulituta eta garbituta dagoela
esan arren, esku oso onak ditu eta eskalada mota horretan mugitzea eskatzen
duena, oposizioa egiten gorputzarekin eta hankak ondo zabaltzen. Atxarten
eskalatzen duen edonork eskalatu beharreko luzea.
Behin luzearen zailena pasa
ondoren, bilgunera ataratako argazkia eta selfia
Aupa Unai makina!!!!
R4 bilguneko instalazioa
Balkoi benetan polita
Soka aprobetzatuz, rapela
luzatzeko, rapela ezkerreko aldean dago.
70 metrotako bi sokekin rapelatu
genuen bidezkaraino.
Unai rapelatzen
Bidezka jarraituz beherantza,
kanteretara bueltatzen gara.
Kanterak
Bazkaltzeko gosea eginda ;)
CUARTEREN BIDEO OSO ONA:
Bideo honetan oso ondo ikusten da bidea nolakoa den, Cuarte-k egindakoa, Linka bere youtubeko kanalera: HEMEN (https://www.youtube.com/watch?v=do5xCNRcqyA)
Espero gustatu izana eta egin
gabe badaukazue, derrigorrezkoa den bide bat da Atxarte
Animatu eta probatu
Etiquetas:
Atxarte,
Bizkaia,
Eskalada,
Euskal Herria
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)