Midi D´Ossau, nork ikusi du ta ez
zaizkio igotzeko gogo itzelak sartu? Ibanekin hitz egin nuen zeozer egin behar
genuela, aste santuan Acherito
ta Algas
Norte egin genuenetik ez baitgenuen menditik ezer egin, beste igoeraren bat
egiteko berba egin genuen baia azkenan hau aukeratu genuen. Beraz, 19an goizean pirinio aldera
joateko bidea hartu genuen, hain zuzen Portalet-erantza.
Bariku batean atera giñen
bazkaldu ta gero, eta hiru ordu terdi ta gero Portalet ingurutik geunden. Arazo
bat izan genuen, hurrengo egunean mendi portu hontatik hain ospetzua den
Quebranta Huesos txirrindularitza martxa pasa behar zan eta.
Aspaldi egiteko mendia zen Midi
handia, baina gauza bat zela edo beste mendi batzuetara joaten giñelako ez zen
aurrera ateratzen joateko plana. Azkenean heldu zen eguna Piriniotako mendi
klasiko hau egiteko, hemen bideo bat erreportai guztia azaltzen duena.
NOLA HELDU
Hona heltzeko Formigal bidea hartu behar dugu
ta seinaleak jarraituz mugara heldu. Hemendik 1,5 km jaitsi behar ditugu
Aneou-ko parking-era heldu arte, eskuman aurkituko dugu.
DATU TEKNIKOAK
- Ibilbidea: Ekainak 19an Parking Aneou – PombieEkainak 20an: Pombie - Col Souzon – Grand Pic – Col Souzon – Pombie - Aneou
- Denbora: Aneuko parkingetik Pombiko aterpera 1.15 ordu. Aterpetik tontorrera
4 ordu baino apur bat gutxiago, eta aterpera buelta bi ordu. Gero Pombitik
Aneuko parkingera jeisteko ordu bat behar izan genuen.
- Desnibela: Parking Aneou (1.700m), Pombie (2.032m), Col Souzon
(2.127m), Gran Pic du Midi D´Ossau (2.884m), gutxi gora behera 1200
metroko desnibel positiboa atera zitzaigun.
- Aterpea: Pombie, Neguan alde librea dauka bertan lo egin ahal
izateko.
- Zailtasuna: PD inf. Nabarmen diren zailtasunak 3 dira, hain zuzen,
3tximiniak, II. Gradutik ez dira pasatzen hala ere kontuz ibili beharko
gara, trepada hauetara ohituta ez bagaude.
- Materiala: Kaskua, arnesa eraztun batzuk, 70m-ko soka, rapelatzeko
materiala.
ERREPORTAIA
Behin kotxea utzita gauza guztiak
atera ta patxadaz prestatu genuen. Behin dena prest izanda ttipi ttapa pombie
bidea hartu genuen, hasiera batean zubi bat gurutzatu ta oso erraz ikusten den
bide bat jarraituko dugu.
Ez daukagu prisarik eta pisu asko
daramagunez lasai lasai goaz parajeaz disfrutatzen
Behe lainoan murgiltzen garen
bitartean
Soum de Pombiera heltzen apurka
apurka, bide oso erraza eta oso ondo seinalatuta dagoena.
Ta bapatean lainoa zabaldu eta
Midi handia ikusten dugu, ikaragarria.
Col de Soum-era heldu orduko,
2.129m altueran dagoena, jaisten hasiko gara aterpera heldu arte, ta bertan
Midi handia ikusten hasiko gara bide osotik.
Heldu, gauzak logelan utzi, eta
arin baten afaria prestatzen dugu. Ondoren aterpe kanpoan izarrak ikusi eta
gero goizetik ogera, hurrengo goizean goiz esanatu nahi genuela ahalik eta arin
igotzeko eta arazorik ez edukitzeko rapelatzeko datorren jendearekin.
Hurrengo goizean 5:30 inguru
esnatu ta gosaldu genuen, bertan mendebaldeko aurpegia eskalatuko zuten bikote
batekin berbetan egon ostean gure bideari ekin genion 6:15 aldera.
Aterpetik atera bezain pronto
Midi bere osotasunean ikusten genuen, ta bere ondoan iñurriak diru
Pombieko hormatzarra, joan
beharko da eskalatzera bertan dauden Mayli edo Jolly bide klasikoren baten bat.
Harri artea lepora heldu baino
lehen
Goizeko zazpiretan Col du
Souzomnen geunden, egun ikaragarria aurretik datorrena. Harana apurka apurka
esnatzen doa.
7:10 aldera Col Souzon pasata
paretaren basera heldu ta bertan zeozer jan ta igotzeko prestatu giñenean gora
ekin genion. Kaskua jartze derrigorrezkoa da, kolpe bat ez hartzeko, ta goitik
harriak erori ahal direlako.
Bertan 3ko beste kordada batekin
topo egin genuen. Ez bagara ondo fijatzen, tximinia ez aurkitzea gertatu ahal
da, guri pasatu zitzaigun moduan, konturatu Gabe eskumarago dagoen beste bide
batetik gora egin genuen, hala ere antzeko zailtasuna zuen.
Lehenengo tximinia 25m koa da
non, II. Gradukoa, diagonal batzuk egin behar dira, iltze bat ta bilgunera
heldu arte. Guk egin genuen bidetik igoera zailtasunez oso antzeko zen, pixka
bat luzeagoa ta zuzenagoa baia ia ondoan ateratzen da.
Behin pasata eskumara joango gara
bidetxo batetik ta laster helduko gara bigarren tximiniara 30m ta II+ gradua,
errazago igotzeko eskumatik doan pitxaduraz lagunduko gara ta denbora laburrean
goiko partera azalduko gara.
Hirugarren tximia igotzeko,
berriz eskumarantz ta gora jarraituko dugu, beti erreferentzi bezala goian
dagoen gurutze bat hartuko dugu. Hemendik ere oso erraza da erreferentzia
galtzea ta beste bide batetik igotzea, lehenengo tximinian bezala, honetan
bidez erratu ta beste luzeago batetik egin genuen. I.graduko luzea egin
beharrean II graduko beste tximinia luzeago bat egin genuen, baia nahiko ondo
ikusten genuenez behetik arazo gabe Aurrera egin genuen. Ta irtetean gurutzea
bilatu genuen jaisterako orduan erreferentzi moduan izateko.
Hirugarren tximinia igo ondoren
zailtasuna asko jaisten da, non arista txiki bat aurkituko dugu I.graduko pausu
erraz batzuekin, batzutan gora, bestetan behera.
Paraje ederra
10:15 inguru gailurrera heltzen
gar ata beti bezala, derrigorrezko argazkia atera genuen.
Lasaitasun osoz, edan ta jan
genuen, bideo batzuk grabatu, beste batzuekin berba egin, betiko moduan beste
proiektu batzuetaz hitz egin baia batez ere ikuspegiaz ta mendi ikaragarri
honekin disfrutatu genuen.
10:45 tan berriz kasoa jarri ta
beheranzko norantza hartzeko ordua heldu zitzaigun jende larregirekin ez
topatzeko.
Lehen erreferentzi moduan hartuta
geneukan gurutzera abiatu giñen ta behin aurkituta beherantza joan giñen
3.tximiniatik. Honetan ez genuen sokarik erabili, oso erreza iruditu zitzaigun
ta denbora gutxiago galtzeko.
Hemendik bigarrenerantz ya jada
jende mordo bat igotzen zegoen, beraz, jende eskibatu behar genuen denbora
guztian, ta behin tximiniako rapel instalazioan ere. Bertan goizean aurkitu
genituen 3ko kordada zegoen ta igoerako azken zatia egin genuen beste kordada
ere bertan batu zen. Denbora gutxiago galtzeko 3 kordadak soka berdiñetik
rapelatu genuen aurrekoak lehengo tximinia ekipatzen joateko.
Aurretik gertatutako moduan jende
asko bide guztitik ta tximinian bertan igotzen ta jaisten. Batzuk destrepatzen,
beste batzuk ondoko beste instalazio batetik rapelatzen, ta bat baino gehiago
bere txanda itxaron beharrean beste bat jaisten zegoen bitartean ondotik
destrepatzen edo rapelatzen, honek daukan arriskuarekin baia beno, beti
aurkituko dugu hau menditik tamalez. Hemen aurrekoan bezala 3 kordadak soka
beretik jaitsi ta behin behean dena batu genuen ta Pombie bidea hartu genuen.
13:30 aterpean geunden, gauza
guztiak utzi ta merezitako kaña ta pika bana edan genuen beti midirantz
begirada galdu gabe
Bertan zeozer jan, berba egin ta
pixkanaka gauzak prestatu ta paking-era habiatu genuen. Patxadaz hartu genuen,
egun horretan Quebrantahuesos bizikleta lasterketa baitzegoen.
Pena handiz Midi atzean utzita.
Kotxera heltzean oraindik
lasterketa ez zen bukatu, ta berriz zeozer jan, edan ta denbora luzetzo bat pasa
ostean, esan ziguten Portalet bidea hartu ahal genuela baia ta hori egin
genuen. Muga pasata Guardia zibilak parking batean gelditzeko esan zigun
txirrindulari guztiak pasatu arte. Behin pasata, Sallen de Gallegora joan,
merezitako afaria prestatu genuen ta trago pare bat hartu ostean Panticosa
bidea hartu genuen bertan lo egiteko.
Igoera honeta argazki gutxi atera
genituen baia hona hemen egindako bideo bat
Hurrengorarte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina