2015(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna
2014_12_07-Balaitus Latourreko bretxatik 3.144m (AD-/150 m/50º máx/III) BIDEOA
Javik egin genuen igoeran egindako bideo ikaragarria, espero gustokoa izatea.
Millesker Javi.
;)
Etiquetas:
Alpinismo,
Aragon,
Caras Norte/Corredores,
Pirineos,
Pirineos Aragoneses
2015(e)ko urtarrilaren 28(a), asteazkena
2014_12_07-Balaitus Latourreko bretxatik 3.144m (AD-/150 m/50º máx/III) (Saiakera negu sasoian)
SARRERA:
Balaitus (okzitanieraz: Vathleitosa; gaztelaniaz: Balaitus; frantsesez: Balaïtous; aragoieraz: Pico Os Moros) Frantzia eta Espainiaren artean dagoen mendia da, Erdialdeko Piriniotan kokatutakoa eta 3.144 metroko altuera dituena. Zehazki, Val d'Azun (Pirinio Garaiak) eta Tenako ibarra (Huesca) haranen artean dago.Barikuan Jon Anderrek idazten dit, ezezkoa eman ez zaion proposamen batekin, domekan, Mikelekin batera, Balaitusera igotzea, Latourreko bretxatik.Eguraldia oso ona ez izan arren, domekarako zabaldu ahal zuela esaten zuen, elur kota 600-800 metrotara....edurrez beteta egon beharko zuen, ta pare bat aldiz pentsau ta gero, baiezkoa ematen dotzat.
Zapatu goizean, goizeko zortziretan Zeberioko udaletxean paretan naz beragaz, eta Gasteizerako bidea hartzen dogu, Mikel behin hartuta, Agurainera bidean, kristolango elurkada botatzen dozku, baia beno, animoak galdu barik, 3:30 ordu ondoren, La Sarrako urtegira heltzen gara, errepide guztia edurtuta, eta elurra mara-mara, erretegiaren ondoan kotxea uzten dugu eta bokata bat jaten dugu motxiletan karga nagusienak banatzen ditugun bitartean.
Hemen, posible daukazue, La Sarrako urtegitik Respomusoko aterpera eginiko bidearen AZALPENA
- Zailtasuna: AD-/150 m/50º máx/III, zailtasun hau Latourreko bretxan ematen da.
- Desnibela: 1000 metro (+/-), bretxak 150metro (+/-) inguru.
- Distantzia aterpetik: 7,4 km.
- Beharrezko materiala: Neguko ekipazio basikoa, 2 piolet oso gomendagarria, kaskoa, arnesa, aseeguratzeko bakarkako materiala, 80 metrotako soka bat eraman genuen, rapelen luzera 20 metrokoa zela beraien artean, lau rapel egin behar ez izateko, eta 2 rapeletan egiteko. Izotz torloju batzuk ere bai eraman genituen, fisurero batzuk eta friend pare bat, beharrezkoa baldin baziren.
Hurrengo goizean 6tan esnatu, arropa guztia jarri, aurpegia ondo garbitu eta 6.45tan armosue prest geneukan aterpeko sukaldean. Eguraldi oso hotza, -10º graduko sentzazio termikoa aterpean, eta gauzak zailtuko zituena, haize oso fuertea.
Aterpearen atean, kranpoiak jartzen ditugu, eta gorroaz eta buffarekin aurpegia ondo estali ondoren Frondelletarantza doan bidea igotzen hasten gara. Aurretik bi tipo ditugu, gu baino 5-10 minutu arinago atera direnak, apurka bidea zabaltzen doazenak.
Sarita y Mane blogetik ateratako linka , bertan, aterpetik Balaituseko tontorrera dagoen bidea ikus daiteke.
Lehen aldapa igaro eta gero, aurreko bi tipoekin batzen gara, Madrildarrak, oso jatorrak, hemetik aterpera itzuli arte, beraiekin egin genuen bide guztia, zegoen elur kantitatearekin eskertzen zen jende gehiago izatea oinatza zabaltzeko erreleboak.
Aurrera
Elur pakete ona zegoen
Lehen argiak
Lehengoa zijoana aztarna zabaltzeko arazoak eta errazteko bere motxila gure artean pasatzen....raketa batzuk ze ondo etorriko jakuzan
Horma ingurura hurbiltzen gara, bertan elurra gogorragoa baitzegoen
Kaskua jartzen dugu, badazpada, goitik zerbait jausten bajaku
Behin altura hartu dugula, atzera begirada bat botatzen dugu
Bista ikaragarriak
Behin hemen, ibon baten ondotik pasa eta malda irabazten hasten gara
Paraje ikaragarria
Malda igotzen hasten gara
Diabloaren kresta
Hemen deskantso txiki bat hartzen dugu, te bero apur bat, txokolate apur bat, indarrak errekuperatu.
Aurrera jarraituteko
Diabloaren kresta....beste baterako, itzela dirudi.
Balaituserantza
Latourreko bretxa jada ikusten dugularik
Atzera begirada bat
Diablos
Oso gertu
Zabaldutako bidea, gaur sherpak lez ari gara
Kordada ona
Bretxari egurra eman baino lehen, atseden txiki bat gauzak ateratzeko eta zerbait edateko.
Sarita y Mane-Blogetik ataratako crokisa
KomandoKroketatik ataratako krokisa hemen
Bista onak
Madrileko bi tipoak, Gonzalo eta Javi, agur bero bat bientzako.
Lehen metroak, elur asko eta behean izotza baia kalitate oso txarrean, bretxa guztia oso haizeatuta egon da eta egoerak ez dira guk uste genuenak bezain onak.
Bretxatik gora
Jon Ander klabijetan ateratako selfian
Klabijak
Klabijetatik gora joateko, kranpoiekaz ta egoera oso txarra, gehien bat aseguratzeko, ze izotz faltagaitik, ezin torlojurik sartu, eta ez genituen inolako kimikorik ez paraboltik aurkitzen bilgune egoki bat montatu ahal izateko. Soka bat zegoen, egoera oso txarrean, eta goiko kornisara jarraitzea erabaki genuen, altuera irabazteko, baia bertako egoera oraindik txarragoa zen. Hori dela eta, aurretik ekipatu ginan lekura jeistea erabaki genuen. Jeitsieran komeriak pasa ondoren, eta egoera ikusita, beste egun baterako uztea erabaki genuen.
Behin gune zailetik aterata
Diabloak atzean ditugula
Neu, Latourreko bretxa atzean daukdala, beste batean itzuliko gara.
Jeitsiera, Jon Ander bere saltsan
Eta behin aterpean, egun horretan Balaitus igotzen saiatu ziren bost zoroak batera atera genuen argazki bat. Javi, Gonzalo, Julen, Jon Ander eta Mikel. Ohore bat betiko moduan mutilak.
Hemetik La Sarrara jeitsiera astuna kotxeraino, bertan gauzak kendu, eta bide luzea etxerarte, baia zer egingo diogu, gogoko lekuen aldaparik ez.
Espero erreportaia gustatu izana. Eta seguru gaude beste batean itzuliko garela.
Hurrengorarte.
2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena
2015_01_05-Anboto ekialdeko aristatik
Gabonetan egindako gehiegikeri guztiak apur bat erretzeko, goiz erdialdean Jon Anderrekin batzen naiz eta Arrazolara bidea hartzen dugu. 13:00ak inguru, Arrazolako frontoian material guztiarekin ekipatuta ateratzen gara, Anbotoko ekialdeko arista igotzeko asmoarekin.
- Ibilbidea: Arrazola-Aristaren hasiera-Gerriko kobie-Daman kobie-Anboto-Anboto Sakona-Arrazola
- Desnibela: 1100 metro positibo eta horren beste negatibo.
- Zailtasuna: Luze zailena V+, beste bi luze IV.
- Materiala: Arnesa, kaskoa, friends pare bat, fisureroak, eta eskalada klasirako beharrezko den ekipamendu guztia, kontutan edukita ezer ekipatu gabe dagoela. Anboto ingurua, arroka zubi asko egiteko aukera.
- Denbora: Igoera 3 ordu eta jeitsiera ordu eta erdi.
- Eredu moduan hartutako deskribapena: Hemen
Arkaitz Vidal-en blogetik ateratako krokisa.
Hemen ordea, Igerturen blog-etik ataratako argazkia jartzen dizuet, Udalaitz-Besaide ingurutik aterata, bertatik ekialdeko ertza primeran apreziatu daiteke.
ERREPORTAIA:
Arrazolatik gora hasten gara, eta iturrian ur botilak bete eta gero, Iturriotz baserrirantza hartzen dugu norabidea, Anboto Sakonara doan bidea alde batera utziz eta Zabalandirantza doan pista jarraituz, Pausu kanadiense batera iristerakoan, eskumetako norabidea hartzen dugu, ertza jarraituz, apurka apurka harrizko plaka inklinatuetan sartzen gara.
Udalaitz, gaurkoan gure zaindari lez eukikogu
Eguzkia ertzaren alde batean, bestean gerizpea
Behin ertzeko hasieran, soka atera eta lehen luzeari ematen diogu, ekipatzen dugu, friend eta fisurero batzuen bitartez, eta 60 metro inguru igo ondoren, lehen bilgunea egiten dugu. Lehen luze hau V+ graduazioa ematen digu, V ingurukoa dela esango nuke, bi pausu kenduta, harri oso ona dauka, eta regleta eta kazo asko agertzen zaizkgu.
Jon Ander lehen luze honen lehen metroetan
Bilgunean soka batzen
Hemetik Gerriko kobara dagoen igoera, III/III+ bitartekoak zailenak, agian IVko pausuren bat baia ez genuen beharrezkoa ikusi soka ateratzea
Gerriko kobie
Daman balkoira joateko soka fijo bat jarri dute, nire ustetan berataz laguntzea arazoak ekarri ahal dau, baie psikologikoki asko laguntan dau, behean dagoen patioa ikusita.
Balkoian
Honek beti gora jajaj
Hurrengo tartea, IV-koa asko jota, baia ez genuen beharrezkoa soka ateratzea, izan ere, graduazio horretako pausuak oso txikiak dira.
Azken metroak tontorrera heltzeko
Anboto, 1331 metro
Jon Ander tontorretik bide berriak bilatzen
Inguruko bide berriak komentatzen
Frailerantza bidea hartu eta hemetik Anboto Sakonara, Arrazolara jeisteko.
Arrazolan bakotzak bere gauzak gorde eta etxera.
Egun polite giro ikaragarrian
Hurrengorarte.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)